David Suescun

  • Casio PB-100 kalkulagailua, 1982

    Casio PB-100 kalkulagailua, 1982
    Nire aitari kalkulagailu hau erosi zioten eskolarako. 80ko hamarkadan, horrelako kalkulagailuak oso garestiak ziren, baina programagarriak ziren, Basic programazio-hizkuntzaren bidez. Horregatik, kalkulagailu hauek ordenagailu mugikor bezalakoak ziren. Nire aita kalkulagailua programatu zuen bideojokoak jolasteko, prozesu matematiko zailak egiteko, eta abar. Kalkulagailu hau etxean daukat oraindik.
  • Casio FX-850P kalkulagailua

    Casio FX-850P kalkulagailua
    Ingeniaritza karrera hasi zuenean, nire aitari beste kalkulagailu bat erosi zioten. Kalkulagailu hau bera zeukana (Casio PB-100) bezalakoa zen, baina hobeto.
  • Nire gurasoen lehen mugikorra

    Nire gurasoen lehen mugikorra
    Ez dakit ziur zer markatakoa zen, baina nire gurasoak esan didatenez, agian Ericsson markakoa zen, oso pisutsua eta handia zen, eta oso pertsona gutxik zeukaten horrelako mugikorrak. Dirudienez, mugikorren bidez telefono normaletara deitzea edo mugikorrei deiak egitea telefono normalen bidez garestiagoa zen ere. Oso mugikor soila zen, bakarrik deiak egin ahal baizituen.
  • HP iPAQ h5500

    HP iPAQ h5500
    Gailu hau PDA (Personal Digital Assistant) bat zen. PDAk mugikor bezalakoak dira, baina ezin dute deiak egin; horregatik, ordenagailu mugikor bezala sailkatu ahal dira. PDA hau Windows Pocket PC sistema eragilea erabiltzen zuen, eta oso erabilgarria eta indartsua zen bere urtean. Nire aitak oraindik dauka PDA hau gordeta bere bulegoan.
  • Nintendo Wii

    Nintendo Wii
    Hau nire arrrebari oparitu zioten bere jaunartzean, eta gure etxean izan genuen lehen etxe-bideokontsola izan zen. Wii oso kontsola iraultzailea izan zen, aginteen mugimenduen bidez bideojokoak jolastu ahal baitziren. Hau Wiimote agintearen eta sensore baten bidez lortzen zen; izan ere, sensore hau Wiimote-ak zeukan beste sensore baten mugimendua detektatzen zuen. "Wii Play" izan zen kontsola honetarako izan nuen lehen bideojokoa; kontsola zekarrena, alegia.
  • Nintendo DS Lite

    Nintendo DS Lite
    Bideokontsola hau nire arrebari bere jaunartzean oparitu zioten, eta etxean izan genuen lehen bideokontsola mugikorra izan zen. Kontsola hau neska-mutil txikientzako oso ona zen, gogorra eta atsegingarria baitzen. Kontsola honetan izan nuen lehen bideojokoa "New Super Mario Bros." izan zen, eta gaur egun oraindik daukat etxean. 2011 urtean, nire anaiari Nintendo DSi XL oparitu zioten; DS Lite bezalakoa zen, baina gogorragoa, handiagoa eta berriagoa zen, eta kamara bat zeukan ere.
  • Nire lehen argazki-kamera

    Nire lehen argazki-kamera
    Kamera hau galdu nuen, eta horregatik ez dut gogoratzen modeloa. Dakidanez, Kodak markakoa zen eta oso kamara arrunta zen: argazki onak ateratzeko gai zen eta "flash", "zoom" eta horrelakoak zituen, baina niri argazkiak ateratzea ez zitzaidan batere gustatzen, eta oso gutxi erabili nuen.
  • HTC HD2

    HTC HD2
    Hau nire etxean erosi zen lehen "smartphone"-a izan zen, eta nire aita berarentzako erosi zuen. Mugikor hau ukipen-pantaila zeukan eta Windows Mobile 6.5 sistema eragilea erabiltzen zuen. Nire aitak, ordea, komando eta "backdoor"-en (sistemak zeukan desblokeatzeko kode berezien) bidez telefonoari aldaketa asko egin zion: esaterako, sistema eragilea Androiden 3.2 bertsiora (Honeycomb) aldatu zuen eta bere erabiltzailea administratzailea edo "SuperUser" bihurtu zuen.
  • Router Vodafone HG556A

    Router Vodafone HG556A
    Router hau erosi baino lehen, gure etxean ez geneukan inolako Interneterik. Oso aldaketa handia izan zen Interneta izatea etxean, eta gaur egun ezin dut nire etxea imajinatu Interneterik gabe. Oso onuragarria izan zen Interneta niretzat, hari esker bideojokoak jolastu, informazioa bilatu eta proiektu hau egin ahal dut-eta.
  • Google Cardboard

    Google Cardboard
    Hau nire bizitzan izan dudan VR (Virtual Reality) esperientzia bakarra izan da. Nire aitak betaurreko hauek erosi zituen batez ere probatzeko, oso merkeak dira-eta. Merkeak izan arren, oso esperientzia liluragarria da VR-betaurreko hauek erabiltzea, nire iritziz. Izena esaten duenez, betaurrekoak kartoiz eginda daude, eta bi lente berezi dauzkate (atal garestiena) funtzionatzeko. Lenteak badauzkazu, zure etxean muntatu ahal dituzu betaurrekoak. Oraindik dauzkat etxean, ondo gordeta.
  • Nire ordenagailu pertsonala

    Nire ordenagailu pertsonala
    Hau ez zen nire lehen ordenagailu pertsonala izan, baina inportanteena izan da niretzat, eta gehien pertsonalizatu dudana da. Windows 10 sistema eragilea, Intel Core Quad CPU 6600 prozesadorea eta Nvidia GeForce 8600 GT txartela grafikoa dauka. Ez da ordenagailu hoberena, baina niretzat oso inportantea da. Ordenagailu honetan bideojokoak jolasten ditut, lanak egiten ditut (lan hau ordenagailu honetan egiten ari naiz) eta informazioa bilatzen dut. Nire entretenimendu-iturri nagusia da ere.
  • Samsung Galaxy SIII Mini

    Samsung Galaxy SIII Mini
    Hau nire lehen mugikorra izan zen. Erosi nindutenean, mugikor hau berrienetakoa zen, eta horrenbestez, oso aurreratua zen. Ukipen-pantaila dauka, jakina, eta prozesadore arrunt bat dauka. Nahiz eta gaur egun pixkat zaharra izan, mugikorra oraindik funtzionatzen du: izan ere, oraindik mugikor gisa erabiltzen dut. Aldaketa handia izan zen niretzat mugikorra izatea, nire pertsona ezagun gehienekin berehala komunikatzeko gaitasuna eman zidan-eta.