-
Jaio nintzenetik telebista genuen etxean, 1989an erosita. Sharp markakoa zen eta kolorea zuen. Nahiko haundia zen
-
Philips markako musika aparatoa bagenuen ere. Beltz kolorekoa eta nahikoa haundia, pare altabozekin eta oso ongi entzuten zena
-
Philips markako bideo irakurlea erosi zen geroago, haundia, beltza eta bakarrik zintak ikusteko (vhs)
-
Nire aitak lehen mugikorra erosi zuen, tamaina haundikoa zen marka sueka batena. Antena haundia zuen eta pantaila zuri-beltzean ikusten zen. Dei eta mezuak bidali nahiz jaso zezakeen bakarrik.
-
Musika aparatua hau sony markakoa zen eta CD-ak irakurtzeko balio zuen, Haurrekoa baino tamaina txikiago eta nahiko modernoagoa zen
-
Ordenagailu hau nire aitak lanerako soilik erabiltzen zuen eta zuri-beltzean ikusten zen. Oso haundia eta disko sarrera bakarrekoa. Windows programa zeraman
-
Nire anaiari mugikorra erosi zioten Nokia markakoa, zuri-beltza, tamaina normalekoa eta dei eta mezuz aparte pare joko zekartzan. Ez zuen antenarik
-
Bideo irakurle berria erosi genuen, Panasonic markakoa eta CDak irakurtzeko balio duena. tamaina txikikoa eta nahiko laua
-
Nire lehen mugikorra izan zen baita ere Nokia markakoa. Hau kolorez ikusten zen eta pare joko gehio ekarriz aparte, infragorri programa zekartzan irudiak eta abestiak konpartitzeko
-
Imprimagailu modernoa erosi genuen, HP vivera izenekoa. Kolore txuria eta tamainu normalekoa, oso ondo inprimatzen du
-
Beste mugikor bat oparitu zioten nire anaiari. Nirea bezalakoa baina piska bat modernogoa eta bluetooth-arekin. Nokia markakoa baita ere
-
Philips telebista erosi genuen, 34 pulgadatakoa, pantaila laua, eta erresoluzio bikainekoa. Erosi genuenetik TDT ekartzen zuen
-
Nire aitak portatila erosi zuen. Sony vaio izenekoa eta pisu gutxikoa. Erresoluzio bikaina, internet konexioa eta nahi dituzun programa guztiak instalatzeko modukoa
-
Tom tom izeneko gps-a erosi zuen nire aitak kotxean bidaiatzeko. Oso modernoa: kolorea, ahotsa..
-
Black Berry mugikorra oparitu zidaten. Hau 3G, musika, bluetooth, internet, argazki kamera, eta BBchat zeukan, beste gauza guztiaz aparte.
-
Nire anaiari iphon mugikorra erosi diote. Beste mugikorretatik hoberena eta modernoena. Erresoluzio bikainariken eta apple programazioa duena
-
Nokia C7-a erosi nuen bestea puskatzean, oso modernoa erresoluzio ona duena eta kamera izugarria 8mp-ekoa. Internet konexioarekin baita ere