313zg5b9t5l. sr600,315 piwhitestrip,bottomleft,0,35 sclzzzzzzz fmpng bg255,255,255

Mari titare

  • Period: to

    Mari titare liburuaren bizitzako gertakizunak

    Nire historia eta egun orri batzuk berdeak eukitzearen arrazoia ezagutu nahi baduzue, irakur ezazue nire bizitzako gertakizun hauek!
  • Nire jaiotze lekua

    Nire jaiotze lekua
    Etxe berean hainbat urte igaro ditudan arren, ez nintzen etxe hontan jaio. Beste hainbat libururekin batera sortu nintzen, inprenta txiki batean.
  • Erosi ninduten eguna

    Erosi ninduten eguna
    Jaio nintzenetik inprenta horretan egon nintzen hainbat denboraz, oraingo familiak erosi ninduen arte. Oroitzen dut erosi ninduten egun hura. Denda batean nengoen. Amaia txikia zen eta bere amarekin etorri zen, "Amatxo liburu hori nahi dut!" esan zuen ni ikusi bezain laister. Amak "ui ze polita" esan zuen eta momentu hartan erosi ninduten.
  • Amaiak marrazkiak egin zizkidanekoa

    Amaiak marrazkiak egin zizkidanekoa
    Amaiaren gelan pasatzen nuen eguna, bere amak egunero irakurtzen baitzidan. Egun batean, amaia margoekin jolasten zebilen eta, ireki egin ninduen.
    -Zertan ibiliko da?- Pentsatu nuen.
    Bat-batean, margo berdea hartu eta barrutik margotu ninduen. Orduztik, orri horiek ezin dira irakurri baina, Amaia edukiaz oroitzen denez bera arduratzen da kontatzeaz.