Lance Amstrong

  • Jaiotza

    Austin, TexasLance Edward Amstrong Austinen (Texas, Estatu Batuak) jaio zen. Txikitan igeritan hasi zen 1500 metroko lasterketa irabaziz. Ondoren, triatloiko iragarki bat ikusi zuen eta ordutik aurrera bizikletari lotuta egon da bere bizitza.
  • Profesionaletara heldu

    Profesionaletara heldu
    1992an txirrindularitzako profesional mailara heldu zen Motorola taldearekin. Talde honetan 4 urte igaro zituen pelotoiaren barruan lekua eginez. Frantziako itzulian etapa garaipen bat lortu zuen 1995ean baita Estatu Batuetako txapelketa ere.
  • Munduko txapelketa irabazi

    Munduko txapelketa irabazi
    Munduko txapelketako garailea1993an Oslo-n ospatutako munduko txapelketa irabazi zuen nahiz eta faboritoen artean ez egon. Miguel Indurain famatuaren aurretik gelditu zen ekaitz bortitza jasan ostean.
  • Minbizia aurkitu zioten

    Minbizia aurkitu zioten
    Minbizia testikularra aurkitu zioten medikuek metastasiarekin. Gainera, ebakuntza eta gero medikuek bizitzeko aukera %40 baino gutxiagokoa zela esan zioten.
  • Azken kimioterapia

    Azken kimioterapia
    Lance-k minbiziaren aurkako borrokako azken etapa igaro zuen. Tratamendu gogorra jasan zuen eta txirrindularitza bueltatzeko prest zegoen.
  • Txirrindularitzara itzuli

    Txirrindularitzara itzuli
    US Postal taldeak estatu batuarrarengatik apustua egin zuen nahiz eta bere egoera zalantzan egon. Hasieratik errekuperaketa ona izan zuela ikusi zen Espainiar itzulian 4. postua lortuz.
  • Frantziako Tour-a irabazi

    Frantziako Tour-a irabazi
    Zenbait urtetan lasterketan parte hartu ondoren azkenean bere lehen garaipena lortu zuen itzuli handi batean. Kasu honetan ere ez zegoen faboritoen artean. Geroago bere itzuli kutsuena bilakatu zen.
  • Bostgarren Frantziako Tour-a irabazi

    Bostgarren Frantziako Tour-a irabazi
    Frantziako Tour-ean erorketa Iban Mayo-rekinAurreko urteetan beste 4 garaipen lortu zituen munduko txirrindularitza itzulirik famatuenean. Urte honetan Miguel Indurain, Eddy Merckx, Bernard Hinault eta Jacques Anquetil-ekin berdindu zuen lasterketa honen garaipen kopuruarekin.
  • Livestrong pultserak

    Livestrong pultserak
    Berak jasandako minbiziaren ondoren, gaitz honen aurkako ikerketa bultzatu nahi zuen. 2004ko maiatzan Livestrong pultsera famatuak merkaturatu zituen. Pultsera hauen salmentekin ateratako dirua minbizia ikertzeko kanpaina bultzatu zuen.
  • 6. Frantziako Tourra irabazi

    6. Frantziako Tourra irabazi
    Garaipen honekin, Frantziako Tour gehien duen txirrindularia bihurtu zen. 2. Andreas Kloden (Alemania) izan zen eta 3. Iban Basso (Italia) sei minutu baino gehiago atera zizkien sailkapen orokorrean.
  • 7. eta azken Tour-a irabazi

    7. eta azken Tour-a irabazi
    Podium-ean Ivan Basso (Italia) eta Jan Ullrich (Alemania) eduki zituen ondoan. Apirilaren 18an azken Tour-a izango zela iragarri zuen.
  • Erretiratu

    Erretiratu
    Momentu onenakUrte hasieran presntsaurreko batean adierazi zuen bezala , azken tour-a irabazi eta gero erretiratu egin zen.
  • Txirrindularitzara itzuli

    Txirrindularitzara itzuli
    Armstrong txirrindularitza profesionalera itzuli zen Astana talde kazajistandarrraren eskutik, taldean Alberto Contador zegoen ere. Tour Down Under (Australiako itzulia) izan zen bere lehen lasterketa.
  • 3º Frantziako Tour-ean

    3º Frantziako Tour-ean
    Edizio honen garailea Alberto Contador, bere taldekidea, izan zen. Eta bigarrena Andy Schleck (Luxenburgo).
  • RadioShak taldea sortu

    RadioShak taldea sortu
    Johan Bruyneel zuzendariarekin batera sortu zuen talde estatu batuar hau. Talde hau bi urteetan egon zen txirrindularitzako lehenengo mailan, eta talde indartsua bilakatu zen.
  • Azken lasterketa

    Azken lasterketa
    Palmares-aAurretik iragarri zuen bezala, Tour Down Under (Australiako itzulia) bere azken lasterketa izan zen. Horrela txirrindularitzako karrera bukatutzat eman zuen.
  • Dopaje salaketa

    Dopaje salaketa
    USADAk (Estatu Batuetako anti-doping agentziak) dopajeagatik salatu zion 1000 orriko informe batekin. Informe horretan Armstrong-en taldekide batzuen adierazpenak agertzen ziren.
  • 7 Tour-ak kendu

    7 Tour-ak kendu
    UCIk (Union Ciclista Internacional) 7 Tour-eko garaipenak kendu zizkion mito bat eraitziz. Horrez gain, bizitza osorako zigorra ezarri zioten.
  • Dopajea onartu

    Dopajea onartu
    ElkarrizketaEstatu Batuar telebista kate bateri eskeinitako elkarrizketa batean, dopajea onartu zuen. Elkarrizketatzailea Oprah Winfrey izan zen.