-
Frankoek mendean hartuzituzten 507. urtean, eta, ondorioz, ia Galia osoa utzi, eta beste erresuma bat eratu zuten Hispanian. Bisigodoen erresuma horrek ia iberiar penintsula osoa hartu zuen.
-
Bizantziarrek iberiar penintsulako hegoaldeko zati bat okupatu zuen 554. urtean.
-
Leovilgido erregearen garaian bisigodoek Toledo hirian ezarri zuten hiriburua.
-
Bisigodoak erlijio katolikora bihurtu ziren.
-
Lege berebra ezarri ziren Hispaniako biztanle guztiei
-
Musulmanak Iberiar Penintsula ia osoa konkistatu zuten iparraldeko gune menditsu batzuk izan ezik.
-
Asturiearrek musulmanak garaitu zituzten Covadongaren guduan eta Pelaio izeneko noblea errege izendatu zuten.
-
Abbastar dinastiak Damaskon gora egin zuenean, omeiar familiako kide batek Al Andalusen babes hartu zuen, eta Bagdadeko Kalifa Herriarekiko independientea zen emirerri bat sortu. Emir hura Abd ar Rahman 1.a dinastia bikain bateko lehen kidea izan zen.
-
914 urtean hiriburua Leonera eraman zuten eta Asturiaseko erresuma Leongo erresuma bihurtu zen.
-
Abd ar Rahman III.ak Bagdadekiko lotura oro hautsi, eta bere burua Kalifa izendatu zuen. Hura izan zen Kordobako Kalifa Herriaren hasiera, eta Al-Andalusen goreneko aroa izan zen politika, ekonomia eta kultura arloan. Kalifa herriko hiriburua, Kordoba, Mendebaldeko Europako hiri garrantzitsuena izan zen.
-
Almanzorrek kristauen aurkako erasoak eraman zituen Adb- er- ramhan IIIenaren erregealdian.
-
Eneko Aritza buru zutela, Nafarroako Erresuma sortu zuten. Karolingioezlibratu ostean, XI.mendearen hasieran iritsi zen haren goreneko unea, Antso III.a nagusiaren erregealdian.
-
Al Andaluseko lurraldeak hainbat erresuma edo taifatan banatu zen.