-
Erromatar imperioa desegin zen eta germaniar herri batzuk aprobetzatu zuten Hispania inbaditzeko. Herri bat bisigodoak ziren. Toledo izan zen bere hiriburua eta or dagoena aprobetxatu zuten.
-
Armada musulman bat iritsi zen eta Erresuma Bisigodoa inbaditu zuen. Al andalus jarri zioten izena eta hiriburua Kordoba izan zen.
-
Penintsularen iparraldean bizi ziren kristauek musulmanei aurre egin zieten. Konderritan eta erresumatan antolatu ziren. Kristauek Pelaio hartu zuten buruzagi. Noble bat zen eta Asturiasko Erresuma sortu zuen.
-
Gero , Leongo Erresuma, Gaztela erresuma, Nafarroakoa, Aragoikoa eta kataluniako konderriak sortu zituzten pixkanaka - pixkanaka.
-
Hasieran Al andalus emirreria zen, hau da, probintzia. Baina 929. urtean Ab ar Rahman III.ak kaliferri titulua jarri zion eta bera izan zen Kalifa ( 1031. urtera arte )
-
Al Andalus taifak izeneko zenbait erresuma txikitan banatu zen eta kaliferria desagertu zen. Haiek etsaiak ziren eta kristauek oportunitate hau aprobetxatu zuten.
-
Kristauek lurralde asko konkistatu zizkieten musulmanei eta bere mugak hedatu zituzten.
-
Navas de Tolosako Gudan Kristauek musulmanak garaitu zituzten eta ia Al Andalus osoa kokistatu zuten. Lurralde bakarra Granadako Erresuma izan zen.
-
Gaztelako Isabel I.a eta Aragoiko Fernando II. a ezkondu ziren eta bi koroak batu zituzten. Errege - erregina katolikoek 1492. urtean Granadako Erresuma konkistatu zuten.