Energia eolica funcionamiento

Energia eolikoa

  • 5000 BCE

    Belaontzia

    Belaontzia
    Energia eolikoa aprobetxatzeko lehen modua nabigazioari aplikatutakoa izan zen, K.a IV. edo V. milurtekoan.
  • 600

    lehen haize-errotak

    lehen haize-errotak
    Haizeak mugitutako errotek jatorri urruna dute. VII. mendean, ureztatzeko eta ehotzeko erabiltzen ziren Asiako erdialdean. Lehen errota horiek ardatz bertikalekoak ziren, hegalei eusteko gurpil horizontala zutenak.
  • 1100

    Lehen haize-errotak europan

    Lehen haize-errotak europan
    Europan lehen errotak XII. mendean agertu ziren Frantzian eta Ingalaterran, eta handik kontinente osoan banatu ziren. Zurezko egiturak —dorre— ziren, eta zutoin baten inguruan eskuz birarazten ziren, hegalak haizera bideratzeko.
  • 1300

    Frantziako Dorre errota

    Frantziako Dorre errota
    Dorre errota Frantzian garatu zen XIV. mendean. Harrizko dorre bat zen, errotaren ardatzari eta goiko makineriari eusten zion egurrezko egitura birakari batez koroatua. Errotaren goiko aldetik ardatz horizontal bat irteten zen, eta handik lau hegaletik zortzi hegalera abiatzen ziren, 3 metrotik 9ra bitarteko luzerakoak. Askotariko helburuak zituen: era guztietako materiala ehotzea, batez ere zerealak, paper-orea prestatzea, olibak prentsatzea, ur-ponpak mugitzea, etab.
  • Leopold Jacob

    Leopold Jacob
    1724an, Leopold Jacob-ek pistoi-ponpa bat mugitzen duen zortzi palako errota bat proiektatu zuen.
  • Multipala amerikar txikia

    Multipala amerikar txikia
    1883an, Steward Perryk diseinatutako multipala amerikar txikia agertu zen. Hiru metroko diametroa duen errota hau izan da historian gehien saldu dena, eta gaur egungo aerosorgailuen aitzindaria izan da.
  • Elektrizitatea sortzeko funtzionamendu automatikoko lehen turbina eolikoa

    Elektrizitatea sortzeko funtzionamendu automatikoko lehen turbina eolikoa
    1887ko neguan eraiki zuen Charlesek. Erraldoia zen, argazkian pertsona bat eskuinetara ikusten dugu.
    Errotorearen diametroa 17 metrokoa zen, eta zedroz egindako 144 pala zituen. 20 urtez funtzionatu zuen eta Charlesek bere etxeko sotoan zituen bateriak kargatzen zituen. 12 kW-eko potentzia sor zezakeen, seguruenik txikirako, baina gaur egun irrigarri dago.
  • 1,25 MW tamainako lehen turbina eolikoa

    1,25 MW tamainako lehen turbina eolikoa
    1941ean, Smith-Putnam turbina eolikoa izan zen megawatt (1,25 MW) tamainako lehen turbina eolikoa. Bi hegaleko turbina zen, 53 metroko diametrokoa, eta 36 metroko altuerako sareta-dorre baten gainean eraikia. 1100 ordu besterik funtzionatu zuen, hegal batek huts egin zuen arte.
  • Period: to

    1990-1991 bitartean instalatutako aerosorgailuen batez besteko potentziak

    1990-1991 bitartean instalatutako aerosorgailuen batez besteko potentziak 225 kW-ekoak ziren; azken urteetan potentzia handiagoko aerosorgailuak eraiki ahal izan ziren. Potentzia horiek makinen fidagarritasuna handitu eta kostuak murrizten zituzten, eta 500 kW-etik 1,2 mw-era bitarteko aerosorgailuen belaunaldi berri baterantz konbergitzen ziren. Horrek erakusten zuen teknologia horrek heldutasun-maila handia lortu zuela.
  • elektrizitate-sorreraren bilakaera (masa-produkzioa)

    elektrizitate-sorreraren bilakaera (masa-produkzioa)
    Bakarrik masa produkzioa agertzen dira (ez daude prototiporik)
  • Period: to

    itsas energia eolikoa

  • Haliade-X

    Haliade-X
    Munduko itsas aerosorgailurik indartsuena, GE Renewable Energy-ren Haliade -X itsas turbina eolikoaren prototipoa, munduko handiena, 14 megawatt-eko ekoizpena lortu du
  • aire errotak hemendik urte batzuetara

    aire errotak hemendik urte batzuetara
    GEz gain, beste enpresa batzuk turbina handien jokoan sartzen ari dira.MingYang Smart Energy txinatarrak 264 metroko altuerako diseinu baten xehetasunak eman ditu; diseinu horrek 118 metroko palak erabiliko ditu. Bestalde, Vestas daniarra 15 megawatt-eko turbina batean ari da lanean. Turbinak 236 metroko errotore-diametroa eta 115,5 metroko besoak izango ditu. Siemens Gamesa Renewable Energy, berriz, 108 metroko besoak eta 222 metroko errotore-diametroa dituen turbina bat garatzen ari da.