Asmakariak iñaki

  • Jan 24, 1500

    Artaziak

    Guraizeak edo artaziak mozteko erabiltzen den tresna da. Barrualdean mehetutako bi ahok osatzen dute, alde batean atzamarrak sartu eta erabilera errazten duten bi zulo dituelarik. Lehen guraizeak K. a. 500 urtean agertu ziren, baina XV. mendera arte ez zuten gaur egungo diseinua hartu
  • grapagailua

    Grapagailua grapak jarriz paper-orriak, plastikoa edota zur-xaflak batzeko erabiltzen tresna da. Grapagailua duela 200 urte baino gehiago asmatu zen.
    Normalean, etxean zein bulegoan paperak grapatzeko grapagailuak erabiltzen dira, baina aroztegietan edo lantegietan, batez ere, irudiko bezalako grapagailu industrialak erabiltzen dira.
  • Portugalete FC

    Club Portugalete, "Portu" ere esaten zaiona, Portugaleteko futbol taldea da. 1909an sortua, egun Hirugarren Mailan jokatzen du. Futbola Portugaletera ailegatu zen XIX. mendeko amaieran, Bilboko itsasadarrera etortzen ziren itsasgizonen eskutik eta Ingalaterran ikasten zuten Portugaleteko gazteen eskutik ere. Portugaleteko lehen taldea Athletic de Portugalete izan zen, 1899n sortu zena. Hala ere, gaurko taldeak 1909an ezartzen ditu bere sustraiak, Club Deportivo Portugalete sortu eta federatu ze
  • Telibista

    Lehenengo saioak XIX. mendearen bukaeran egin ziren, eta 1884an Paul Nipkow alemaniar zientzialariak sistema mekanikoa erabiliz telebista sistema bat egiteko patentea lortu zuen. 1900-1920 urteetan egin ziren elektronikan aurrerapen handienak. 1926. urtean Ingalaterran John L. Bairdek elektrizitatea zerabilen lehenengo telebista sistema egin zuen. Geroztik, telebista berehala zabaldu zen mundu osoan, batez ere Bigarren Mundu Gerraren ondoren, eta gaur egun komunikabide guztien artean indartsuena
  • Nasa

    Nasa
    NASA (National Aeronautics and Space Administration ingelesez: Aeronautika eta Espazioaren Agentzia Nazionala) Estatu Batuetako espazioaren gobernu-agentzia da. NASA 1958ko uztailaren 29an sortu zen National Aeronautics and Space Act delakoaren bitartez.
  • Apple (marka)

    Enpresa 1976an sortu zuten Steven Jobs eta Stephen Wozniakek, konputagailuetarako zirkuituak saltzeko xedearekin Apple Incorporated hardware- eta software-ekoizle estatubatuarra da. Cupertinon (Kalifornia) du egoitza nagusia. haren produktu ezagunenak Macintosh ordenagailuak, iPod musika-erreproduzigailuak, iPhone telefono mugikorrak, iPad tablet PCa eta Mac OS X sistema eragilea dira. Enpresarako, hezkuntzarako, administraziorako eta etxerako sistema informatiko pertsonalak ekoizten eta saltze
  • Tuenti

    Tuenti gazteei zuzendu eta web 2.0an oinarritutako gizarte-sare zerbitzu bat da. Bertan, tuenti-orri pribatua eskura daiteke izena eman ondoren. Behin tuenti-orria lortuta, mugarik gabe argazkiak igo, norberaren blogean testua idatzi eta besteen tuenti-orrietan edota argazkietan iruzkinak jar daitezke besteak beste.
    Tuenti-orriaren pribatutasun-maila aukera daiteke: lagunek bakarrik ikusi ahal izatea, lagunek eta haien lagunek ikusi ahal izatea, edota pertsona guztiek ikusi ahal izatea.
  • txiklea

    txiklea mastekatzen den gozokia da, ahoaz puztuz, puxika bat egiteko erabilia. Zapore askotakoak daude, baina arruntena arrosa koloreko marrubizkoa da. Lehena 1855ean Vincent Geoffrion Hughesek sortu zuen, Ameriketako Estatu Batuetan.
  • Liburua

    Liburuaren historia luzea da, izan ere Aro modernoan Johannes Gutenbergekin hasten da XV. mendean.
    Azken urtetan, Internetek protagonismoa kendu dio liburu tradizionalari, eta hainbaten ustez paperezko formatua desgertzeko arriskuan dago. Hala ere, urtero milaka liburu argitaratzen dituzte oraindik. Adibidez, 1995ean Frantzian 34.766 lan kaleratu zituzten, eta 1996an Espainian 46.330.
  • Adidas

    Adidas Alemaniako kirol material enpresa ekoizle bat da. Bavierako Herzogenaurach udalerrian kokatuta dago.
    1924an Gebrüder Dassler Schuhfabrik izenez sortu Adolf Adi Dassler eta Rudolf Dassler anaiek sortu zuten. Adolf ekoizle edo artisau barnerakoia zen, aldiz Rudolf saltzaile eta plazagizon hutsa, biek ere euren materiala alemaniar kirol selekzioei saltzea lortu zuten.