-
Gauez iritsi ginen Puerto Viejora eta Rocking´J ostatuan egin genuen lo
-
-
Bizikletak alokatu genituen eta hondartzaz hondartza bisitatu genuen kostalde osoa
-
Egunean zehar paseo bat eman genuen kanoan (ibai ondoko animaliak ikusi). Arratsaldean, makina bat dortoken jaiotza ikusteko aukera ere izan genuen.
-
Arenal sumendia eta haren inguruak bisitatu genituen
-
Monte Verde Erreserba Biologikoa bisitatu genuen
-
Poas sumendia eta krokodiloen zubia ikusteko aukera izan genuen
-
Manuel Antonio bisitati genuen goizez, bertan bazkaldu eta arratsaldean hondartzaz hondartza ibili ginen
-
San Joseko aireportura iritsi (Costa Rica) eta Meridara (Mexiko) eraman gintuen hegaldia hartu genuen. Meridatik Izamal hirira joan ginen autoz.
-
Izamal hiria ezagutu genuen. Yucataneko hiri horia izenez ere ezaguna da.
-
-
Chichén-Itzá gune arkeologikoa bisitatu genuen
-
Hiru Zenote bisitatu genituen: Ik Kil, X-Keken eta Suytun
-
Holbox irlan bi egun igaro genituen
-
Playa del Carmen hiria bisitatu genuen (goizean hondartzan egon ginen eta arratsaldean paseo bat eman genuen hiriko kaleetan)
-
Tulum gune arkeologikoa bisitatu genuen goizez eta eguerdian Playa Paraíson egon ginen eguzkia hartzen
-
Méridan Urte Zahar Gaua eta Urte Berria igaro genituen. Familiarekin bide-deia eginez jan genituen 12 mahatsak.
-
Uxmal gune arkeologikoa bisitatu genuen
-
2 egun igaro genituen Habanan
-
-
Trinidad hirian paseo bat eman genuen eta koloretako etxe ugari ikusi genituen
-
Cienfuegos hiria bisitatu genuen, "Hegoaldeko Perla" izenez ere ezaguna da
-
Varaderora gauez heldu ginen eta hurrengo egunean hondartzan pasa genuen egun osoa
-
Varaderotik Viñalesera joan ginen autobusez (eguerdi inguruan iritsi ginen). Paseo bat eman genuen hirian eta hurrengo egunean zaldiz ibili ginen.
-
Habanara bueltatu ginen berriro, hurrengo goizean hegaldia genuelako eta aireportutik gertu egon nahi genuelako (Habanako aireportuan hartu genuen hegaldia)
-
Hegaldia etxeruntz. Abenturaren amaiera