-
Bluesa
Bluesa, plantazioetako beltzen animoaz hitz egiteko sortu zen. Askatasuna lortu berri zuten blues-musikari askok bizimodu berri bat hartu zuten: hoboing deitzen zioten bizitzeko estilo berri hari. Alde batetik bestera ibiltzen ziren musika jotzen, banjo zaharrak erabiliz. Gerora, biolina jotzen hasi ziren, eta, azkenik, gitarra. Lehen garbazioak emakumeak egin zituzten, adibidez, Mama Smith edo Memphis Minie. Beste artizta ezanguratzuak John Lee Hooker, B.B. King eta Eric Clapton dira. -
Gospel
Gospela kristau-musika mota bat da, jatorria Estatu Batuetako eliza afro-amerikarretan duena. Gospel tradizionala, hain zuzen, Estatu Batuetako eliza protestante afro-amerikarretan garatu zen. Normalean, koru batek interpretatzen du, zeinak bakarlari bat edo gehiago izan baititzake. Erritmo bizkorrak eta alaiak ditu ezaugarri. Eguneroko arazoez, hitz egiten du eta horiei nola erantzuten dien Jainkoak. Mahalia Jackson, Marion Williams eta Bessie Griffin izan ziren interpretatzaile batzuk. -
Hard rock/Rock gogorra
1960ko hamarkadan sortutako rockaren azpigenero bat da. Hitz bortitzak, gitarra elektriko distortsionatuak, baxu elektrikoak eta bateriak ditu ezaugarri nagusiak. 1970eko hamarkadan hedatu zen, Led Zeppelin, The Who, Deep Purple, Aerosmith, AC/DC edo Van Halen eta Queen taldeei esker. Hurrengo urteetan, garatu egin zen estiloa, eta batzuek pop-rockerantz egin zuten (Bon Jovik, adibidez), eta glam metalerantz beste batzuek (Guns N’ Rosesek eta beste batzuek). -
Diskoa
1970 hamarkadan jaio zen, AEBko eta Kanadako diskoteketan, eta rhythm and blues, funk, soul eta musika psikodeliko generoak nahastuta sortu zen. Hamarkada hartako amaieran izan zuen urrezko garaia. Gero, musika elektronikoaren bilakaeraren eraginez, beste genero batzuk sortu ziren, eta diskoak indarra galdu zuen. Disko musikaren sorlekua diskotekak dira, eta dantzan oinarritua dago. Musikari nabarmenenak: Donna Summer, Gloria Gaynor, Barry White, The Bee Gees, Village People, Boney M eta ABBA. -
Reggaea
1970eko hamarkada reggae musikaren urrezko aroa izan zen, bai musikari eta bai eduki eta sentimenduei dagokienez ere. Musika jaioberri haren indarra geldiezina zen, eta mundu osora zabaldu zen, besteak beste Bob Marleyren moduko abeslari eta musikari apartei esker. Reggae musikak lotura estua du rastafarien erlijioarekin.
Bob Marleyrekin batera, UB 40 izan da estiloaren ordezkari nagusia, eta Euskal Herrian, Basque Dub Fundation, Potato eta Fermin Muguruza. -
Punka
1970eko hamarkadan agertu zen musika estilo bat da. Rock musikan du jatorria, garage rock delakoan zehazkiago, AEBn eta Erresuma Batuan. Diskoaren soinu ekoitziegiaren eta rock progesiboaren saldukeriaren aurka sortu zen punka. Garage rockaren etikari asko zor dio: ez zegoen musikaz asko jakin beharrik, eta, hiru akorde jakinda, aise jotzen zen punka.
The Ramones, The Sex Pistols, Patti Smith eta The Clash izan ziren musikaren eta estetikaren eredua ezarri zuten musika-taldeetako batzuk. -
Grungea
1980ko hamarkadaren bukaerarako, hard rocka eta glam metala nagusitzen ziren rock irratietan. MTV sortu zen, eta, haren bidez, estiloa edukia baino garrantzitsuagoa zelako pertzepzioa zabaldu zen. Horrekin gustura ez, eta musikari gazteek glam metalaren eta arena rockaren kontra jo zuten, amorruak eragindako musika sortuz.
Punkak eta garage rockak eragin handia izan zuten Nirvana, Perl Jam eta Alice in Chainsen gisako grunge taldeetan. -
New wavea
Ingalaterran, punketik post-punka etorri zen. New wave ere esaten zaio, eta post-punka ausartagoa eta artistikoagoa zen. 1978an, The Sex Pistolseko John Lydon (Johnny Rotten) abeslari ohiaren Public Image Ltd. taldeak eman zion hasiera mugimenduari. Joy Division, Siouxsie the Banshees, Echo The Bunnymen eta halako taldeek berehala egin zuten bat. Hala ere, post-punkean sortu zen talderik arrakastatsuena Irlandako U2 izan zen. Beste talde batzuek, new wavean hasita, ibilbide luzea egin zuten