Musika

  • Ragtimea

    Ragtimea

    Ragtimea (denbora urratua) pianorako musika estilo bat da, XIX. mendearen amaieran AEBn ezagun egin zena, europar musikari, Afrikako musikako elementuak nahastuz sortua.
    Musikagile nagusiak Scott Joplin, Jelli Roll Morton eta James P. Johnson izan ziren.
  • Bluesa

    Bluesa

    Blues hitza 1862. urtean agertu zen idatziz, plantazioetako beltzen animoaz hitz egiteko. Afro-amerikar haien sentimenduak kantatzen zituzten.
    Estilo horren lehen grabazioak emakumeek egindakoak dira: Mama Smith eta laguntzen zuen jazz-orkestra, bai eta Memphis Minie ere, gitarra lepoan harturik.
    Mudy Waters eta John Lee Hookerrek egun ezagutzen dugun blues musikaren oinarria ezarri zuten, eta B.B. King, Eric Clapton eta beste zenbait abeslarik mundu zabalera hedatu dute estiloa.
  • Popa

    Popa

    Pop musika XX. mendeko 50eko hamarkadan AEBn eta Erresuma Batuan sortutako musika mota bat da. Publiko zabalarentzat egina da, komertziala eta itsaskorra. Ordezkari nagusiak hauek dira: The Beatles, The Beach Boys, ABBA, David Bowie, Elton John, U2, Michael Jackson, Madonna, New Kids on the Block, Spice Girls, Whitney Houston, Mariah Carey, Robbie Williams, Cristina Aguilera eta Britney Spears.
  • Gospela

    Gospela

    Gospela (ingelesetik godspell, 'berri ona') kristau-musika mota bat da, jatorria Estatu Batuetako eliza afro-amerikarretan duenaGospelaren aurrekari nagusia espiritual beltza da. Sister Rosetta Tharperen grabazioek arrakasta handia izan zuten 1930eko eta 1940ko hamarkadetan. Mahalia Jackson, Marion Williams eta Bessie Griffin bakarlariak izan ziren XX. mendeko interpretatzaile ezagunenetako batzuk.
  • Rhythm & Bluesetik, Rock & Rollera

    Rhythm & Bluesetik, Rock & Rollera

    Rhythm and bluesa (laburtzeko, haren siglak erabiltzen dira: RB) edo jumping music delakoa jazzetik, bluesetik eta gospeletik eratorritako musika genero bat da. Izen hori Jerry Wexlerrek sortu zuen, Ameriketako Estatu Batuetako Billboard aldizkariko kazetari batek. Rhythm bluesa Bigarren Mundu Gerraren ondoren zabaldu zen. Hiru musikari handik irauli zuten musika: Elvis Presleyk,
    Chuck Berryk eta Little Richardek.
  • Soula

    Soula

    Ameriketako Estatu Batuetako komunitate afro-amerikarrak sortu zuen, 1950eko hamarkadan eta 1960ko hamarkadaren hasieran. Gospelaren, Rhythm Bluesaren eta jazzaren elementuak batzen ditu. Musikari garrantzitsuenak The Temptations, Diana Ross and The Supremes, The Jackson 5, Stevie Wonder, Marvin Gaye, James Brown, Ray Charles eta Otis Redding dira, besteak beste.
  • Hard Rock/Rock gogorra

    Hard Rock/Rock gogorra

    1960ko hamarkadan sortutako rockaren azpigenero bat da. Hitz bortitzak, gitarra elektriko distortsionatuak, baxu elektrikoak eta bateriak ditu ezaugarri nagusiak. 1970eko hamarkadan hedatu zen, Led Zeppelin, The Who, Deep Purple, Aerosmith, AC/DC edo Van Halen eta Queen taldeei esker.
  • Reggaea

    Reggaea

    1960ko hamarkadan AEBko RBa eta Jamaikako momentuaren arteko maitasun-harremanak skaren sorrera ekarri zuen. Jamaikak britainiar kolonia izateari utzi zion 1962. urtean.
    Musika jaioberri haren indarra geldiezina zen, eta mundu osora zabaldu zen, Reggae musikak lotura estua du rastafarien erlijioarekin.Bob Marleyrekin batera, UB 40 izan da estiloaren ordezkari nagusia, eta Euskal Herrian, Basque Dub Fundation, Potato eta Fermin Muguruza.
  • Rapa, Hip-Hopa eta MCing-a

    Rapa, Hip-Hopa eta MCing-a

    Afro-amerikar eta hispanoamerikar komunitateek Bronxen (New York, AEB) 1960ko hamarkadaren bukaeran garatutako musika estilo bat da. Breakdancearekin, grafitiekin eta DJekin batera, hip-hop kulturaren zutarrietako bat da.
    Beisboleko bisera, kamiseta, galtza bakero zabalak eta saskibaloian jokatzeko zapatilak dira haien jantzirik ezagunenak. Eminem da ordezkari nagusia.
  • Hard Rock / Rock gogorra

    Hard Rock / Rock gogorra

    1960ko hamarkadan sortutako rockaren azpigenero bat da. Hitz bortitzak, gitarra elektriko distortsionatuak, baxu elektrikoak eta bateriak ditu ezaugarri nagusiak.1970eko hamarkadan hedatu zen, Led Zeppelin, The Who, Deep Purple, Aerosmith, AC/DC edo Van Halen eta Queen taldeei esker.
  • Reggaea

    Reggaea

    1960ko hamarkadan AEBko RBa eta Jamaikako momentuaren arteko maitasun-harremanak skaren sorrera ekarri zuen.Bob Marleyrekin batera, UB 40 izan da estiloaren ordezkari nagusia, eta Euskal Herrian, Basque Dub Fundation, Potato eta Fermin Muguruza.
  • Folk-Rocka eta Psikodelia

    Folk-Rocka eta Psikodelia

    1960ko hamarkadaren erdialdean, folk musika tradizionalari rockaren instrumentazioa eta erritmoa gehitu zitzaizkion. Estilo horretako musikaririk garrantzitsuenak: Janis Joplin, The Byrds, Neil Young, Simon Garfunkel, The Mamas the Papas, Joni Mitchell edo Eagles, Pink Floyd eta The Doors, besteak beste.
  • Diskoa

    Diskoa

    1970eko hamarkadan jaio zen, AEBko eta Kanadako diskoteketan, eta rhythm and blues, funk, soul eta musika psikodeliko generoak nahastuta sortu zen. . Ondoren, musika elektronikoaren bilakaeraren eraginez, dance, techno eta acid house dantza generoak sortu ziren, eta diskoak indarra galdu zuen.Hauek dira genero horretako musikari eta musika talde nabarmenenak: Donna Summer, Gloria Gaynor, Barry White, The Bee Gees, Village People, Boney M eta ABBA.
  • Punka

    Punka

    1970eko hamarkadan agertu zen musika estilo bat da. Musika estilo bat izateaz gain, stablishmentaren kontra jotzea helburu duen kultur mugimendu bat ere bada.
    The Ramones, The Sex Pistols, Patti Smith eta The Clash izan ziren musikaren eta estetikaren eredua ezarri zuten musika-taldeetako batzuk.
  • Heavy Metala

    Heavy Metala

    Rock musika Rock gogorra baino gogorragoa. Heavya hasi zuten talde nagusiak Deep Purple, Led Zeppelin eta Black Sabbath izan ziren, 70eko hamarkadan. Haien hasierako kantak entzuterakoan, nabari da rock-and-rollaren eta bluesaren eragina zutela.Heavy metaleko talderik tipikoena honako hauek dira :Judas Priest, Iron Maiden, Motörhead, Jimi Hendrix eta The Who.
  • New Wavea

    New Wavea

    Ingalaterran, punketik post-punka etorri zen. New wave ere esaten zaio, eta post-punka ausartagoa eta artistikoagoa zen. 1978an, The Sex Pistolseko John Lydon (Johnny Rotten) abeslari ohiaren Public Image Ltd. taldeak eman zion hasiera mugimenduari. Joy Division, Siouxsie the Banshees, Echo The Bunnymen eta halako taldeek berehala egin zuten bat. Hala ere, U2 izan zen.Beste talde batzuek ( Duran Duran, Eurythmics, The Police eta The Pretenders),
  • Grungea

    Grungea

    1980ko hamarkadaren bukaerarako, hard rocka eta glam metala nagusitzen ziren rock irratietan. MTV sortu zen, eta, haren bidez, estiloa edukia baino garrantzitsuagoa zelako pertzepzioa zabaldu zen. Horrekin gustura ez, eta musikari gazteek glam metalaren eta arena rockaren kontra jo zuten, amorruak eragindako musika sortuz.
    Punkak eta garage rockak eragin handia izan zuten Nirvana, Perl Jam eta Alice in Chainsen gisako grunge taldeetan.
  • Alternative musika eta Indie mugimendua

    Alternative musika eta Indie mugimendua

    Alternative musika (musika alternatiboa) 1980ko hamarkadaren hasieran sortu zen, musika-joera nagusitik kanpo geratzen ziren taldeak sailkatzeko.
    Hamarkada hartako talde garrantzitsu batzuk R.E.M, Sonic Youth eta The Cure izan ziren, besteak beste.