-
Zacharias Jansenek bi leiar konbergenteko tresna bat sortu zuen. -
Kepler-ek mikroskopio konposatua sortzeko modua proposatu zuen -
Robert Hookek 'kortxo-xaflak aztertzean' zelda formako barrunbe txikiak deskribatzen ditu eta zelula deitzen die. -
Leeuwenhoekek bere protozooen aurkikuntzaren berri eman zuen. Bakterioak aurkitu zituen handik bederatzi urtera. -
W.Nicol-ek argi polarizatu bidezko mikroskopia garatu zuen. -
Schleiden-ek eta Schwann-ek teoria zelularra proposatu, eta nukleodun zelula landare eta animalien unitate estruktural eta funtzionala dela esan zuten. -
J. Quekett-ek mikroskopioaren erabilerari buruzko tratatu praktikoa argitaratzen zuen -
Abbé-k mikroskopioaren diseinua perfekzionatu zuen. -
Retzius-ek animalien ehun ugari deskribatu zituen argi-mikroskopista batek ere lortu ez duen zehaztasunez. Hurrengo bi hamarkadetan Ramon eta Cajalekin eta beste histologo batzuekin tindaketa-metodo berriak garatu zituen eta anatomia mikroskopikoaren oinarriak finkatu zituzten. -
Carl Zeissek mikroskopistek argi ikusgaiaren muga teorikoetako egitu-rak bereizi ahal izateko leiarrak ekoitzi zituen. Abbék diseinatuak