-
Baretze politika 1930ean sustraitu zen, Depresio Handiaren ondorioz eta alemaniaren ahserrearekin. Hitler 1933ko urtarrilaren 30ean boterera iritsi zenean, Alemania berrarmatzeari ekin zion nazioarteko itunak urratuz eta Frantzia zein Erresuma Batuaren pasibotasuna aprobetxatuz. 1939ko irailaren 1ean, Alemaniak Polonia inbaditu zuenean. Eraso honekin baretzearen garaia amaitu eta Bigarren Mundu Gerra hasi zen.
-
Alemaniak Polonia 1939ko irailaren 1ean inbaditu eta okupatu zuen. Gertaera horrek Bigarren Mundu Gerraren hasiera markatu zuen, eta Frantziak eta Erresuma Batuak bi egun ondoren, irailaren 3an, Alemaniari gerra deklaratu zuten. Inbasio hori “Kasua Zuria” izenez ezagutzen da. -
Alemaniaren ofentsiba 1939ko irailaren 1ean hasi zen Poloniako inbasioarekin. Fase honek Alemaniaren hedapena markatu zuen, Frantzia garaituz eta Sobietar Batasuna erasotzen. Erasoaldia 1942ko amaieran amaitu zen, Stalingradoko porrotak Ardatzaren aurrerapena gelditu eta atzera egitera behartu zuenean.
-
Aliatuek Alemaniari gerra deklaratu zioten 1939ko irailaren 3an, Poloniaren aurkako inbasioaren bi egun ondoren. -
Alemaniak Dinamarka eta Norvegia 1940ko apirilaren 9an inbaditu zituen; Norvegiak ekainera arte eutsi zion. -
Herbehereen eta Belgikaren inbasioa 1940ko maiatzaren 10ean gertatu zen. -
Alemaniak Paris okupatu zuen 1940ko ekainaren 14an, Frantziaren aurkako inbasio azkarraren ondoren. -
Erresuma Batuak Alemaniaren inbasio-ahaleginari aurre egin zion 1940ko irailaren 17an. -
Italiak Grezia 1940ko urriaren 28an inbaditu zuen -
Egonkortze garaia 1941 urtean eman zen. Alemaniak Sobietar Batasuna inbaditu zuenean (Barbarroja Operazioa) eta Japoniak Pearl Harborri eraso egin ondoren, indarren arteko oreka berri bat ezarri zen nazioartean. Ardatzaren hedapen azkarra moteldu egin zen fronte handien egonkortzearekin. Fase honetan, Midway bezalako gatazketan, ardatzaren garaiezintasun-fama esarri, gerraren ibilbidea aldatuko zen egonkortze-faseari hasiera emanez.
-
Italia eta Alemania, Ardatzeko beste aliatu batzuekin batera, Jugoslavia 1941eko apirilaren 6an inbaditu zuten. -
1941eko ekainaren 22an, Barbarroja Operazioarekin, Alemaniak Sobietar Batasuna inbaditu zuen. Inbasio masibo horrek Ekialdeko Frontea ireki zuen, Bigarren Mundu Gerrako operazio-eremu handiena eta odoltsuena. -
Sobietar Batasuna aliatuekin batu zen Alemania naziak 1941eko ekainaren 22an inbaditu ondoren. -
Alemaniak Sobietar Batasunaren aurkako inbasioa abiatu zuen, Barbarroja Operazioa, 1941eko ekainaren 22an, Kiev, Mosku eta Leningrado konkistatzeko helburuarekin; baina ofentsibak huts egin zuen sobietarren erresistentziagatik, negu gogorragatik eta arazo logistikoengatik. -
Japoniak Estatu Batuen aurkako erasoa egin zuen Pearl Harborren 1941eko abenduaren 7an. -
Estatu Batuak Bigarren Mundu Gerran sartu ziren Japoniak, Pearl Harbor erasotu ondoren, 1941eko abenduaren 7an. Egun horretan Japoniari gerra deklaratu zioten, eta 1941eko abenduaren 11n Alemaniak eta Italiak AEBri gerra deklaratu zioten; ondoren, Estatu Batuek ere bi herrialdeei gerra deklaratu zieten, gatazkan osorik sartuz. -
Estatubatuarrek Japoniaren hedapena geldiarazi zuten Ozeano Barean Midwayko gatazkan lortutako garaipen erabakigarriari esker, 1942ko ekainaren 4tik 7ra, lau hegazkin-ontzi japoniar hondoratuz eta gerraren norabidea aliatuen alde aldatuz. -
Britainiarrek erabateko garaipena lortu zuten alemaniarrez gain Afrikako iparraldean, 1942ko urriaren 23tik azaroaren 11ra bitartean. -
Sobietarren kontraerasoa 1942ko azaroaren 19an hasi zen, Stalingradeko garaipenaren ondoren. -
Afrikako iparraldeko kanpaina 1940ko ekainetik 1943ko maiatzera bitartean garatu zen. -
Aliatuen erasoak 1943an sustraitu ziren, Ardatza hedapena gelditu ostean. Behin AEB gerra ekonomikoan bete-betean sartu eta Sobietar Batasunak Stalingradon erresistentzia lortu, ekimen militarra Aliatuen aldera egon zen. 1944ko ekainaren 6an, Normandiako Lehorreratzea hasi eta aliatuek Mendebaldeko Frontea ireki zuten, Frantzia askatzeko eta Alemania bi fronteetan estutzeko. Hauekin Ardatzaren defentsak kolapsatu eta 1945an Berlin hartzean, bigarren Mundu Gerraren amaiera etorri zen Europan.
-
Aliatuek Normandiako lehorreratzea egin zuten, D Eguna izenez ezagutua, 1944ko ekainaren 6an. -
Aliatuek Paris 1944ko abuztuaren 25ean askatu zuten, Bigarren Mundu Gerran. -
Bigarren Mundu Gerra ostean, bakea antolatzeko hiru gertakari nagusi izan ziren: Yaltako Konferentzian, AEB, Erresuma Batua eta SESB elkartu ziren Europako muga berriak eta Alemaniaren banaketa adosteko. Ondoren, Nazio Batuen Erakundea (NBE) sortu zen, munduan bakea mantentzeko helburuarekin. Azkenik, Nurenbergeko epaiketak egin ziren, buruzagi naziak gizateriaren aurkako krimenengatik zigortzeko eta nazioarteko justizia ezartzeko.
-
Sobietarrek Berlin setiatu zuten 1945eko apirilaren 25etik aurrera, hiria erabat inguratuta geratu zenean. -
Benito Mussolini, 1945eko apirilaren 28an harrapatu eta fusilatu zuten italiar partisanoek, eta hurrengo egunean haren gorpua Milango kaleetan erakutsi zuten, erregimen faxistaren amaiera adieraziz. -
Adolf Hitlerrek bere buruaz beste egin zuen 1945eko apirilaren 30ean, 15:30ean, sobietar tropek harrapatzea saihesteko. -
Sobietarrek Berlin hartu zuten 1945eko maiatzaren 2an. -
Bigarren Mundu Gerra 1945eko maiatzaren 9an amaitu zen, Alemaniaren kapitulazioa sinatu ondoren. Baina beste data oso garrantsitua 1945eko irailaren 2a da, gerra ere bukatu egin zen hemen Hirosima eta Nagasakiko bonbardeaketekin. -
Alemaniak ofizialki amore eman zuen 1945eko maiatzaren 9an, kapitulazioaren sinaduraren ondoren. -
1945eko abuztuaren 6ko goizeko 8:15ean, lehen bonba atomikoa Hiroshimaren gainean erori zen, milaka pertsona berehala hil zirelarik. Nagasakin, bigarren bonba atomikoa 1945eko abuztuaren 9an jaurti zuten. -
Japoniak ofizialki 1945eko irailaren 2an kapitulatu zuen Errendizio Akta sinatuz. Enperadoreak, hala ere, errendizioa 1945eko abuztuaren 15ean iragarri zuen, Hiroshimako eta Nagasakiko bonba atomikoen ondoren.