Kontsumorako musika

  • Gospela

    Gospela
    Gospela 1619.urtean sortu zen.
    Gospela (ingelesetik godspell, 'berri ona') kristau-musika mota bat da, jatorria Estatu Batuetako eliza afro-amerikarretan duena.
    Normalean, koru batek interpretatzen du, zeinak bakarlari bat edo gehiago izan baititzake. Erritmo bizkorrak eta alaiak ditu ezaugarri; Hammond organo baten laguntza garrantzitsua izaten da.
    Sister Rosetta Tharperen grabazioek arrakasta handia izan zuten 1930eko eta 1940ko hamarkadetan.
  • Ragtimea

    Ragtimea
    Ragtimea (denbora urratua) pianorako musika estilo bat da, XIX. mendearen amaieran AEBn ezagun egin zena, europar musikari, Afrikako musikako elementuak nahastuz sortua.
    Musikagile nagusiak Scott Joplin, Jelli Roll Morton eta James P. Johnson izan ziren.
  • Bluesa

    Bluesa
    1910.urtean hasi zen entzuten musika-estilo hau. Afro-amerikar haien sentimenduak kantatzen zituzten.
    Eurek egindako banjo zaharrak erabiliz (kalabaza luzeak, egurrak eta arrantzan egiteko sokak hartuta). Gerora, biolina jotzen hasi ziren, eta, azkenik, gitarra.
    Mama Smith, Memphis Minie, Mudy Waters, John Lee Hooker, B.B. King eta Eric Clapton musika estiloaren barruan zeuden.
  • Popa

    Popa
    Pop musika XX. mendeko 50eko hamarkadan AEBn eta Erresuma Batuan sortutako musika mota bat da.
    Ordezkari nagusiak hauek dira: The Beatles, The Beach Boys, ABBA, David Bowie, Elton John, U2, Michael Jackson, Madonna, New Kids on the Block, Spice Girls, Whitney Houston, Mariah Carey, Robbie Williams, Cristina Aguilera eta Britney Spears.
  • Rhythm & Bluesetik, Rock & Rollera

    Rhythm & Bluesetik, Rock & Rollera
    Musika-estilo hau 1940.urtean sortu zen.
    Rhythm and bluesa (laburtzeko, haren siglak erabiltzen dira: RB) edo jumping music delakoa jazzetik, bluesetik eta gospeletik eratorritako musika genero bat da.
    Gitarra elektrikoa, pianoa eta bateria uztartu zituzten blues erritmo bizi hori lortzeko.
    Hiru musikari handik irauli zuten musika: Elvis Presleyk,
    Chuck Berryk eta Little Richardek.
  • Soula

    Soula
    Ameriketako Estatu Batuetako komunitate afro-amerikarrak sortu zuen, 1950eko hamarkadan eta 1960ko hamarkadaren hasieran.
    Soul musikaren ezaugarri nagusiak erritmo itsaskorra, bakarlariaren eta koruaren arteko lkarrizketa eta inprobisazioa dira.
    Musikari garrantzitsuenak The Temptations, Diana Ross and The Supremes, The Jackson 5, Stevie Wonder, Marvin Gaye, James Brown, Ray Charles eta Otis Redding dira.
  • Rocka

    Rocka
    Rocka 1950.urtean sortu zen.
    Rock musika hainbat mugimendu politiko eta sozialen bideratzaile izan da: adibidez, Erresuma Batuko rocker eta mod mugimenduena eta San Frantziskon garatu zen hippy-kontrakulturarena.
    Rolling Stones taldea dugu estilo horren sortzaile nagusia.
  • Reggaea

    Reggaea
    1960ko hamarkadan AEBko RBa eta Jamaikako momentuaren arteko maitasun-harremanak skaren sorrera ekarri zuen. 1970eko hamarkada reggae musikaren urrezko aroa izan zen.
    Bob Marleyrekin batera, UB 40 izan da estiloaren ordezkari nagusia, eta Euskal Herrian, Basque Dub Fundation, Potato eta Fermin Muguruza.
  • Hard Rocka/Rock gogorra

    Hard Rocka/Rock gogorra
    1960ko hamarkadan sortutako rockaren azpigenero bat da. Musika estilo hau hitz bortitzak, gitarra elektriko distortsionatuak, baxu elektrikoak eta bateriak erabiltzen ditu.
    1970eko hamarkadan hedatu zen, Led Zeppelin, The Who, Deep Purple, Aerosmith, AC/DC edo Van Halen eta Queen taldeei esker.
  • Folk-Rocka eta Psikodelia

    Folk-Rocka eta Psikodelia
    1960ko hamarkadaren erdialdean, folk musika tradizionalari rockaren instrumentazioa eta erritmoa gehitu zitzaizkion.
    Folk eszenak lotura estuak zituen Britainia Handiarekin eta AEBrekin: bietan zeuden jogailu akustikoak, kanta tradizionalak eta mezu sozialeko blues musika gustuko zuten folk-zaleak.
    Estilo horretako musikaririk garrantzitsuenak: Janis Joplin, The Byrds, Neil Young, Simon Garfunkel, The Mamas the Papas, Joni Mitchell edo Eagles, Pink Floyd eta The Doors.
  • Rapa, Hip-Hopa eta MCing-a

    Rapa, Hip-Hopa eta MCing-a
    Afro-amerikar eta hispanoamerikar komunitateek Bronxen (New York, AEB) 1960ko hamarkadaren bukaeran garatutako musika estilo bat da.
    Abesten dutenei zeremonia-maisu, rap-kantari edo MC deitzen zaie, eta musika jartzen dutenei, berriz, Disk Jockey edo DJ.
    Eminem da ordezkari nagusia.
  • Punka

    Punka
    1970eko hamarkadan agertu zen musika estilo bat da.
    Musika estilo bat izateaz gain, stablishmentaren kontra jotzea helburu duen kultur mugimendu bat ere bada.
    Apaindurarik gabeko melodia sinpleak, boterearen kontrako edota politikari buruzko kantu laburrak, soinu 'zakarra' eta rock musikan oinarrituriko tempo azkarra ziren punk taldeen ezaugarri orokorrak.
    The Ramones, The Sex Pistols, Patti Smith eta The Clash izan ziren musikaren eta estetikaren eredua ezarri zuten musika-taldeetako batzuk.
  • Diskoa

    Diskoa
    1970eko hamarkadan jaio zen, AEBko eta Kanadako diskoteketan, eta rhythm and blues, funk, soul eta musika psikodeliko generoak nahastuta sortu zen. Hamarkada hartako amaiera aldean izan zuen urrezko garaia.
    Elefante hankadun galtzak, emakumeentzako takoi altuko zapatak, jaka zuriak eta kolore nabariko atorrak janzten zuten.
    Hauek dira genero horretako musikari eta musika talde nabarmenenak: Donna Summer, Gloria Gaynor, Barry White, The Bee Gees, Village People, Boney M eta ABBA.
  • New Wavea

    New Wavea
    New Wavea 1970.urtean sortu zen.
    Ingalaterran, punketik post-punka etorri zen.
    The Sex Pistolseko John Lydon (Johnny Rotten) abeslari ohiaren Public Image Ltd. taldeak eman zion hasiera mugimenduari. Joy Division, Siouxsie the Banshees, Echo The Bunnymen eta halako taldeek berehala egin zuten bat.
    Beste talde batzuek (besteak beste Duran Duran, Eurythmics, The Police eta The Pretenders), new wavean hasita, ibilbide luzea eta arrakastatsua erdietsi zuten.
  • Heavy Metala

    Heavy Metala
    Heavya hasi zuten talde nagusiak Deep Purple, Led Zeppelin eta Black Sabbath izan ziren, 70eko hamarkadan.
    Rock musika Rock gogorra baino gogorragoa.
    Hauek dira heavyaren berezitasunak: erritmoen abiadura eta indarra, bolumen altuak, gitarran oinarrituriko soinuak, gitarraren distortsioa (soinu heavy eta boteretsu hori lortzeko), soloak, gitarraren soinua aldatzeko teknologia berriak erabiltzea.
    Hona hemen talderik esanguratsuenak: Judas Priest, Iron Maiden, Motörhead, Jimi Hendrix eta The Who.
  • Alternative musika eta Indie mugimendua

    Alternative musika eta Indie mugimendua
    Alternative musika (musika alternatiboa) 1980ko hamarkadaren hasieran sortu zen, musika-joera nagusitik kanpo geratzen ziren taldeak sailkatzeko.
    Hamarkada hartako talde garrantzitsu batzuk R.E.M, Sonic Youth eta The Cure izan ziren.
  • Grungea

    Grungea
    Grunge muska-estiloa 1990.urtean sortu zen.
    Grunge musika rockaren genero bat da, hardcore punk, heavy metal eta indie rockean oinarritua.
    Punkak eta garage rockak eragin handia izan zuten Nirvana, Perl Jam eta Alice in Chainsen gisako grunge taldeetan.
    Seattle hiria izan zen estilo horren habia.
  • Reaggetoia

    Reaggetoia
    Reaggetoia 1990.urtean sortu zuen eta Puerto Ricotik dator.
    Reggae, Hip-Hop eta Karibeko musiken nahasketa bat da.
    Musika mota hau, erritmo errepikorrak eta baxu lerroak ditu.
    Abeslari famatuenetako batzuk: Bad Bunny, J Balvin, Karol G, Daddy Yankee, Rauw Alejandro, Maluma, Feid eta Ozuna dira.