Depositphotos 23764879 music badges all styles of

Kontsumorako Musika

  • Gospela

    Gospela
    Kristau musika mota bat da, Estatu Batuetako eliza afroamerikarretan jatorria duena. Ahotsa da instrumentu nagusia, gehienetan harmoniari garrantzi handia emanez; hitzak, berriz, mezu kristaua izaten du. XVIII. mendean sortua, entzute handia erdietsi zuen 1930eko hamarkadan. Nabaria da jazz klasikoan eta modernoan izan duen eragina.
  • Ragtimea

    Ragtimea
    Ragtimea (denbora urratua) pianorako musika estilo bat da, XIX. mendearen amaieran AEBn ezagun egin zena, europar musikari, Afrikako musikako elementuak nahastuz sortua. Melodia sinkopatuan, galdera-erantzun egituran eta blue noteen erabileran oinarritzen da.
    Musikagile nagusiak Scott Joplin, Jelli Roll Morton eta James P. Johnson izan ziren.
  • Bluesa

    Bluesa
    XX. mendearen hasieran, Estatu Batuetako hegoaldeko komunitate afro-amerikarretan sortua, genero hori eragin garrantzitsuenetako bat bihurtu zen 60ko hamarkadan, AEBko eta Mendebaldeko herri-musikaren garapenean. Robert Jonhson izan zen batera eta bestera ibiltzen ziren musikari haietako bat.
  • Rocka

    Rocka
    Rock musika hainbat mugimendu politiko eta sozialen bideratzaile izan da. 1950ean Estatu Batuetan.
    Hainbat azpigenero ditu: blues rocka, folk rocka, country rocka, southern rocka, raga rocka eta jazz rocka, esaterako.
    Rolling Stones taldea dugu estilo horren sortzaile nagusia.
  • Popa

    Popa
    Pop musika XX. mendeko 50eko hamarkadan AEBn eta Erresuma Batuan sortutako musika mota bat da. Publiko zabalarentzat egina da, komertziala eta itsaskorra. Rocka baino leunagoa, melodiatsua eta errepikakorra da, eta hitzak, normalean, gai sinpleez mintzo dira, maitasunari buruz askotan.
    Ordezkari nagusiak hauek dira: The Beatles, The Beach Boys, ABBA, David Bowie, Elton John, U2, Michael Jackson, Madonna, New Kids on the Block, Spice Girls, Whitney Houston, Mariah Carey, Robbie Williams...
  • Rhythm & Bluesetik, Rock & Rollera

    Rhythm & Bluesetik, Rock & Rollera
    Rhythm and bluesa (laburtzeko, haren siglak erabiltzen dira: RB) edo jumping music delakoa jazzetik, bluesetik eta gospeletik eratorritako musika genero bat da.
    Rhythm bluesa Bigarren Mundu Gerraren ondoren zabaldu zen, 1952an.
    Musikari zuriak RB abestiak abesten hasi zirenean, 50eko hamarkadan, Rock Roll
    izendatzen hasi ziren. Hiru musikari handik irauli zuten musika: Elvis Presleyk,
    Chuck Berryk eta Little Richardek.
    Fats Domino izan zen ordezkari nagusietarikoa.
  • Soula

    Soula
    Ameriketako Estatu Batuetako komunitate afro-amerikarrak sortu zuen, 1950eko hamarkadan eta 1960ko hamarkadaren hasieran. Gospelaren, Rhythm Bluesaren eta jazzaren elementuak batzen ditu. Soul musika asko zabaldu zen AEBn, Motown, Atlantic eta Stax diskoetxeek eragina izan baitzuten afro-amerikarren eskubide zibilen aldeko mugimenduaren garaian.
    Musikari garrantzitsuenak The Temptations, Diana Ross and The Supremes, The Jackson 5, Stevie Wonder, Marvin Gaye, James Brown... izan dira.
  • Hard Rock / Rock gogorra

    Hard Rock / Rock gogorra
    1960ko hamarkadan sortutako rockaren azpigenero bat da. Hitz bortitzak, gitarra elektriko distortsionatuak, baxu elektrikoak eta bateriak ditu ezaugarri nagusiak. Estilo horren sortzaileak langile-mugimendutik sortu ziren, eta ile luzea, arropa bakero estua eta metalezko errematxeak dituzten eskumuturrekoak dira haien irudi. 1970eko hamarkadan hedatu zen, Led Zeppelin, The Who, Deep Purple, Aerosmith, AC/DC edo Van Halen eta Queen taldeei esker.
  • Folk-Rocka eta Psikodelia

    Folk-Rocka eta Psikodelia
    1960ko hamarkadaren erdialdean, folk musika tradizionalari rockaren instrumentazioa eta erritmoa gehitu zitzaizkion.
    Bob Dylan mugimenduaren bihotza bilakatu zen, Blowin’ in the Wind eta Master of War protesta-kantuekin.
    Estilo horretako musikaririk garrantzitsuenak: Janis Joplin, The Byrds, Neil Young, Simon Garfunkel, The Mamas the Papas, Joni Mitchell edo Eagles, Pink Floyd eta The Doors, besteak beste.
  • Rapa, Hip-Hopa eta MCing-a

    Rapa, Hip-Hopa eta MCing-a
    Afro-amerikar eta hispanoamerikar komunitateek Bronxen (New York, AEB) 1960ko hamarkadaren bukaeran garatutako musika estilo bat da. Breakdancearekin, grafitiekin eta DJekin batera, hip-hop kulturaren zutarrietako bat da.
    Beltzen auzo marjinalen inguruan sorturiko musika da. Erritmo markatu baten gainean errezitaturiko eskaera eta kritika sozialez beteriko hitzak dira haren ezaugarri nagusietakoa. Eminem da ordezkari nagusia.
  • Diskoa

    Diskoa
    1970eko hamarkadan jaio zen, AEBko eta Kanadako diskoteketan, eta rhythm and blues, funk, soul eta musika psikodeliko generoak nahastuta sortu zen. Hamarkada hartako amaiera aldean izan zuen urrezko garaia. Ondoren, musika elektronikoaren bilakaeraren eraginez, dance, techno eta acid house dantza generoak sortu ziren, eta diskoak indarra galdu zuen.
    Disko musikaren sorlekua eta berezko giroa diskotekak dira, eta batez ere dantzan oinarritua dago: hortik haren izena.
  • Reggaea

    Reggaea
    1970eko hamarkada reggae musikaren urrezko aroa izan zen, bai musikari eta bai eduki eta sentimenduei dagokienez ere. Musika jaioberri haren indarra geldiezina zen, eta mundu osora zabaldu zen, besteak beste Bob Marleyren moduko abeslari eta musikari apartei esker. Reggae musikak lotura estua du rastafarien erlijioarekin.
  • Punka

    Punka
    1970eko hamarkadan agertu zen musika estilo bat da. Musika estilo bat izateaz gain, stablishmentaren kontra jotzea helburu duen kultur mugimendu bat ere bada.
    Hasierako garaietan, haren sinpletasunagatik eta gordintasunagatik ezagutzen zen punk musika: apaindurarik gabeko melodia sinpleak, boterearen kontrako edota politikari buruzko kantu laburrak, soinu 'zakarra' eta rock musikan oinarrituriko tempo azkarra ziren punk taldeen ezaugarri orokorrak.
    Azpi genero asko ditu.
  • Heavy Metala

    Heavy Metala
    Rock musika Rock gogorra baino gogorragoa. Heavya hasi zuten talde nagusiak Deep Purple, Led Zeppelin eta Black Sabbath izan ziren, 70eko hamarkadan. Haien hasierako kantak entzuterakoan, nabari da rock-and-rollaren eta bluesaren eragina zutela.
    Hitzek iluntasuna, gaizkia, botere-eta apokalipsi-gaiak erabiltzen dituzte bizitzako arazoak adierazteko.
    Judas Priest, Iron Maiden, Motörhead, Jimi Hendrix eta The Who izan ziren talderik esanguratsuenak.
  • New Wavea

    New Wavea
    Ingalaterran, punketik post-punka etorri zen. New wave ere esaten zaio, eta post-punka ausartagoa eta artistikoagoa zen. 1978an, The Sex Pistolseko John Lydon (Johnny Rotten) abeslari ohiaren Public Image Ltd taldeak eman zion hasiera mugimenduari. Joy Division, Siouxsie the Banshees, Echo The Bunnymen eta halako taldeek berehala egin zuten bat. Hala ere, post-punkean sortu zen talderik arrakastatsuena Irlandako U2 izan zen. Hamarkadaren bukaeran, munduko talderik handienetakoa izan zen.
  • Alternative musika eta Indie mugimendua

    Alternative musika eta Indie mugimendua
    Alternative musika (musika alternatiboa) 1980ko hamarkadaren hasieran sortu zen, musika-joera nagusitik kanpo geratzen ziren taldeak sailkatzeko. Alternative labela zeukaten taldeak ez ziren irrati nagusietan entzuteko errazak. Hamarkada hartako talde garrantzitsu batzuk R.E.M, Sonic Youth eta The Cure izan ziren, besteak beste.
    Diskoetxe independenteetara mugatuta, underground musika-joera ederra sortu zen, irrati eta aldizkari independenteei eta ahoz ahoko berriei esker.
  • Grungea

    Grungea
    Musika alternative rockaren genero bat da, hardcore punk, heavy metal eta indie rockean oinarritua. Arrakasta komertziala 1980etako amaieran eta 1990eko hasieran etorri zitzaion, batik bat 1991 eta 1994 bitartean, Nirvanaren eskutik., eta bi hamarkada horien arteko musika estiloak bereizi zituen lehen fenomenoa izan zen. Ameriketako Estatu Batuetako ipar-ekialdean sortua, grunge musikak portaera eta janzkera propioa ere badakar, AEBetan "X belaunaldi" izenez ezagutu zena.