-
HARD ROCK
1960ko hamarkadan sortutako rockaren azpigenero bat da. Hitz bortitzak, gitarra elektriko distortsionatuak, baxu elektrikoak eta bateriak ditu ezaugarri nagusiak. Estilo horren sortzaileak langile-mugimendutik sortu ziren, eta ile luzea, arropa bakero estua eta metalezko errematxeak dituzten eskumuturrekoak dira haien irudi. 1970eko hamarkadan hedatu zen, Led Zeppelin, The Who, Deep Purple, Aerosmith, AC/DC edo Van Halen eta Queen taldeei esker. -
REGGEA
1960ko hamarkadan AEBko RBa eta Jamaikako momentuaren arteko maitasun-harremanak skaren sorrera ekarri zuen. Jamikak britainiar kolonia izateari utzi zion 1962. urtean. Etorkizun hobe baten esperantzan sortu zen ska musika, alaia eta dantzagarria. Ez zuen asko iraun: kolonialismo batetik bestera igaro ziren, eta, berehala, AEBko dirudunek uhartea bereganatu zuten, eguzki-izpien egarri. Turistentzat aproposak ziren erritmo eta letra goxo azukrez beteak zituen musika hari rocksteady deitu zioten.