-
Bluesa
- urtean agertu zen, Afro-amerikar haien sentimenduak kantatzen zituzten. Bizi modu berri bat eman zien Blues jotzaileei, askatasuna ematen zielako. Lehen grabaketak Mama Smith eta Memphis Minie-k egin zuten. Gainera, Mudy Waters eta John Lee Hookerrek egun ezagutzen dugun blues musikaren oinarria ezarri zuten
-
Gospela
1930 ean sortu zen kristau-musika mota bat da, jatorria Estatu Batuetako eliza afro-amerikarretan duena. Gospelaren aurrekari nagusia espiritual beltza da. Mahalia Jackson, Marion Williams eta Bessie Griffin bakarlariak izan ziren XX. mendeko interpretatzaile ezagunenetako batzuk. -
Rhythm & Bluesetik, Rock & Rollera
Rhythm and bluesa edo jumping music delakoa jazzetik, bluesetik eta gospeletik eratorritako musika genero bat da. Musikari zuriak RB abestiak abesten hasi zirenean, 50eko hamarkadan, Rock Roll
izendatzen hasi ziren. Hiru musikari handik irauli zuten musika: Elvis Presleyk,
Chuck Berryk eta Little Richardek. -
Soula
1950eko hamarkadan eta 1960ko hamarkadaren hasieran sortu zen. Gospelaren, Rhythm Bluesaren eta jazzaren elementuak batzen ditu eta musika estilo honen Musikari garrantzitsuenak The Temptations, Diana Ross and The Supremes, The Jackson 5, Stevie Wonder, Marvin Gaye, James Brown, Ray Charles eta Otis Redding dira, besteak beste. -
Rapa, Hip-hopa eta MCing-a
1960ko hamarkadaren bukaeran garatutako musika estilo bat da. Erritmo markatu baten gainean errezitaturiko eskaera eta kritika sozialez beteriko hitzak dira haren ezaugarri nagusietakoa. Eminem da ordezkari nagusia. -
Folk-Rocka eta Psikodelia
1960ko hamarkadaren erdialdean, folk musika tradizionalari rockaren instrumentazioa eta erritmoa gehitu zitzaizkion. Bob Dylan mugimenduaren bihotza bilakatu zen, -
Reggaea
1960ko hamarkadan sortu zen, baina 1970eko hamarkada reggae musikaren urrezko aroa izan zen, besteak beste, Bob Marley, Peter Tosh eta Dennis Brown moduko abeslariei esker musika jaioberri haren indarra geldiezina zen. -
Hard Rock / Rock gogorra
Rockaren azpigenero bat da. Hitz bortitzak, gitarra elektriko distortsionatuak, baxu elektrikoak eta bateriak ditu ezaugarri nagusiak.
AC/DC taldea, Mötley Crüe, Scorpions, Thin Lizzy dira estilo honen talderik garrantsitzuenetako batzuk dira. -
Punka
1970eko hamarkadan agertu zen, Rock musikan du jatorrria. Diskoaren soinu ekoitziegiaren eta rock progesiboaren saldukeriaren aurka sortu zen punka.
The Ramones, The Sex Pistols, Patti Smith eta The Clash izan ziren musikaren eta estetikaren eredua ezarri zuten musika-taldeetako batzuk. -
Heavy Metal
Rock musika Rock gogorra baino gogorragoa da. Heavya hasi zuten talde nagusiak Deep Purple, Led Zeppelin eta Black Sabbath izan ziren, 70eko hamarkadan. -
Rocka
1970eko punk kulturak gotikoak, punk mugimendua eta emo azpikulturak ekarri ditu, besteak beste. Protesta-abestiaren folk-iturritik edan du rockak -
Diskoa
1970eko hamarkadan jaio zen estilo hau. Kanadako diskoteketan, eta rhythm and blues, funk, soul eta musika psikodeliko generoak nahastuta sortu zen.
Hauek dira genero horretako musikari eta musika talde nabarmenenak: Donna Summer, Gloria Gaynor, Barry White, The Bee Gees, Village People, Boney M eta ABBA. Zineman, bi film hauek generoaren ikur bilakatu dira: -
New Wavea
Ingalaterran, punketik post-punka etorri zen.1978an, The Sex Pistolseko John Lydon (Johnny Rotten) abeslari ohiaren Public Image Ltd. taldeak eman zion hasiera mugimenduari. Division, Siouxsie the Banshees, Echo The Bunnymen eta halako taldeek berehala egin zuten bat -
Ragtimea
Ragtimea pianorako musika estilo bat da, XIX. mendearen amaieran ezagun egin zena, europar musikari, Afrikako musikako elementuak nahastuz sortua.
Musikagile nagusiak Scott Joplin, Jelli Roll Morton eta James P. Johnson izan ziren. -
Grungea
1980ko hamarkadaren bukaerarako, nagusitzen zen rock irratietan. Nirvana zen estilo hau praktikatzen zutenen artean handiena -
Alternative musika eta Indie mugimendua
1980ko hamarkadaren hasieran sortu zen. Hamarkada hartako talde garrantzitsu batzuk R.E.M, Sonic Youth eta The Cure izan ziren, besteak beste. -
Popa
Pop musika XX. mendeko 50eko hamarkadan Erresuma Batuan sortutako musika mota bat da. Ordezkari nagusiak hauek dira: The Beatles, The Beach Boys, ABBA, David Bowie, Elton John, U2, Michael Jackson, Madonna, New Kids on the Block, Spice Girls, Whitney Houston, Mariah Carey, Robbie Williams, Cristina Aguilera eta Britney Spears.