Kontsumorako musika

  • Bluesa

    Bluesa
    Alde batetik bestera ibiltzen ziren musika jotzen, eurek egindako banjo zaharrak erabiliz, gerora, biolina jotzen hasi ziren, eta, azkenik, gitarra. Gerora, biolina jotzen hasi ziren, eta, azkenik, gitarra. Mudy Waters eta John Lee Hookerrek egun ezagutzen dugun blues musikaren oinarria ezarri zuten, eta B.B. King, Eric Clapton eta beste zenbait abeslarik mundu zabalera hedatu dute estiloa.
  • Ragtimea

    Ragtimea
    Ragtimea pianorako musika estilo bat da, europar musikari, Afrikako musikako elementuak nahastuz sortua. Melodia sinkopatuan, galdera-erantzun egituran eta blue noteen erabileran oinarritzen da.
    Musikagile nagusiak Scott Joplin, Jelli Roll Morton eta James P. Johnson izan ziren.
  • Gospela

    Gospela
    Gospela musika kristau mota bat da, Estatu Batuetako eliza afro-amerikarretan sortua. Erritmo bizkor eta alaiak ditu, normalean koru batek eta bakarlariek kantatzen dute, Hammond organoarekin. Bizitzako arazoei eta Jainkoaren erantzunari buruz hitz egiten du. Bere aurrekaria espiritual beltza da. Artista ezagunenak, Sister Rosetta Tharpe, Mahalia Jackson, Marion Williams eta Bessie Griffin dira.
  • Rhythm & Bluesetik, Rock & Rollera

    Rhythm & Bluesetik, Rock & Rollera
    Rhythm and bluesa edo jumping music delakoa jazzetik, bluesetik eta gospeletik eratorritako musika genero bat da. Jerry Wexlerrek sortu zuen, Ameriketako Estatu Batuetako Billboard aldizkariko kazetari batek. Lehen 'race records' esaten zitzaion eta, aurrerago, RB izenak ordezkatu zuen esapidea gaizki ikusita zegoelako. Gitarra elektrikoa, pianoa eta bateria uztartu zituzten blues erritmo bizi hori lortzeko. Fats Domino izan zen ordezkari nagusietarikoa.
  • Popa

    Popa
    AEBn eta Erresuma Batuan sortutako musika mota bat da. Publiko zabalarentzat egina da, komertziala eta itsaskorra. Rocka baino leunagoa, melodiatsua eta errepikakorra da, eta hitzak, normalean, gai sinpleez mintzo dira, maitasunari buruz askotan. Ordezkari nagusiak hauek dira: The Beatles, The Beach Boys, ABBA, David Bowie, Elton John, U2, Michael Jackson, Madonna, New Kids on the Block, Spice Girls, Whitney Houston, Mariah Carey, Robbie Williams, Cristina Aguilera eta Britney Spears.
  • Rock gogorra

    Rock gogorra
    Hitz bortitzak, gitarra elektriko distortsionatuak, baxu elektrikoak eta bateriak ditu ezaugarri nagusiak. Estilo horren sortzaileak langile-mugimendutik sortu ziren, eta ile luzea, arropa bakero estua eta metalezko errematxeak dituzten eskumuturrekoak dira haien irudi. 1970eko hamarkadan hedatu zen, Led Zeppelin, The Who, Deep Purple, Aerosmith, AC/DC edo Van Halen eta Queen taldeei esker.
  • Reggaea

    Reggaea
    Etorkizun hobe baten esperantzan sortu zen ska musika, alaia eta dantzagarria. Ez zuen asko iraun: kolonialismo batetik bestera igaro ziren. 1970eko hamarkada reggae musikaren urrezko aroa izan zen, bai musikari eta bai eduki eta sentimenduei dagokienez ere. Bob Marleyrekin batera, UB 40 izan da estiloaren ordezkari nagusia, eta Euskal Herrian, Basque Dub Fundation, Potato eta Fermin Muguruza.
  • Rapa, Hip-Hopa eta MCing-a

    Rapa, Hip-Hopa eta MCing-a
    Afro-amerikar eta hispanoamerikar komunitateek Bronxen garatutako musika estilo bat da. Breakdancearekin, grafitiekin eta DJekin batera, hip-hop kulturaren zutarrietako bat da. Beltzen auzo marjinalen inguruan sorturiko musika da. Erritmo markatu baten gainean errezitaturiko eskaera eta kritika sozialez beteriko hitzak dira haren ezaugarri nagusietakoa. Abesten dutenei zeremonia-maisu, rap-kantari edo MC deitzen zaie, eta musika jartzen dutenei, Disk Jockey edo DJ. Eminem da ordezkari nagusia.
  • Soula

    Soula
    Ameriketako Estatu Batuetako komunitate afro-amerikarrak sortu zuen. Gospelaren, Rhythm Bluesaren eta jazzaren elementuak batzen ditu. Soul musika asko zabaldu zen AEBn, Motown, Atlantic eta Stax diskoetxeek eragina izan baitzuten afro-amerikarren eskubide zibilen aldeko mugimenduaren garaian. Soul musikaren ezaugarri nagusiak erritmo itsaskorra, bakarlariaren eta koruaren arteko inprobisazioa dira. Musikari famatuenak The Temptations, Diana Ross and The Supremes, The Jackson 5 dira.
  • Folk-Rocka eta Psikodelia

    Folk-Rocka eta Psikodelia
    Folk musika tradizionalari rockaren instrumentazioa eta erritmoa gehitu zitzaizkion. Folk eszenak lotura estuak zituen Britainia Handiarekin eta AEBrekin: bietan zeuden jogailu akustikoak, kanta tradizionalak eta mezu sozialeko blues musika gustuko zuten folk-zaleak. Bob Dylan mugimenduaren bihotza bilakatu zen. Musikaririk garrantzitsuenak: Janis Joplin, The Byrds, Neil Young, Simon Garfunkel, The Mamas the Papas, Joni Mitchell edo Eagles, Pink Floyd eta The Doors, besteak beste.
  • Punka

    Punka
    Musika estilo bat izateaz gain, stablishmentaren kontra jotzea helburu duen kultur mugimendu bat ere bada. Diskoaren soinu ekoitziegiaren eta rock progesiboaren saldukeriaren aurka sortu zen punka. Ez zegoen musikaz asko jakin beharrik, eta, hiru akorde jakinda, aise jotzen zen punka. Hasierako garaietan, haren sinpletasunagatik eta gordintasunagatik ezagutzen zen. The Ramones, The Sex Pistols, Patti Smith eta The Clash izan ziren musikaren eredua ezarri zuten musika-taldeetako batzuk.
  • Diskoa

    Diskoa
    Hamarkada hartako amaiera aldean izan zuen urrezko garaia. Ondoren, musika elektronikoaren bilakaeraren eraginez, diskoak indarra galdu zuen. Disko musikaren sorlekua eta berezko giroa diskotekak dira, eta batez ere dantzan oinarritua dago. Estetikoki eta janzkerari dagokionez, oso ongi nabarmendutako hiri-tribu bat osatu zuen. Hauek dira genero horretako musikari eta musika talde nabarmenenak. Donna Summer, Gloria Gaynor, Barry White, The Bee Gees, Village People, Boney M eta ABBA
  • Heavy Metala

    Heavy Metala
    Heavya hasi zuten talde nagusiak Deep Purple, Led Zeppelin eta Black Sabbath izan ziren. Hauek dira heavyaren berezitasunak: erritmoen abiadura eta indarra, bolumen altuak, gitarran oinarrituriko soinuak, gitarraren distortsioa, soloak, gitarraren soinua aldatzeko teknologia berriak erabiltzea. Hitzei dagokienez, iluntasuna, gaizkia, botere-eta apokalipsi-gaiak erabiltzen dituzte. talderik esanguratsuenak, Judas Priest, Iron Maiden, Motörhead, Jimi Hendrix eta The Who dira.
  • Rocka

    Rocka
    Rock musika hainbat mugimendu politiko eta sozialen bideratzaile izan da. Punk kulturak gotikoak, punk mugimendua eta emo azpikulturak ekarri ditu, besteak beste. Arrazaren, sexuaren eta drogaren inguruko aktibismo politikoa ere lotu da musika estilo honekin. Rolling Stones taldea dugu estilo horren sortzaile nagusia. Hainbat azpigenero ditu: blues rocka, folk rocka, country rocka, southern rocka, raga rocka eta jazz rocka.
  • New wavea

    New wavea
    Ingalaterran, punketik post-punka etorri zen. New wave ere esaten zaio, eta post-punka ausartagoa eta artistikoagoa zen. The Sex Pistolseko John Lydon abeslari ohiaren Public Image Ltd. taldeak eman zion hasiera mugimenduari. Joy Division, Siouxsie the Banshees, Echo The Bunnymen eta halako taldeek berehala egin zuten bat. Sortu zen talderik arrakastatsuena Irlandako U2 izan zen. Hamarkadaren bukaeran, munduko talderik handienetakoa izan zen.
  • Grungea

    Grungea
    hard rocka eta glam metala nagusitzen ziren rock irratietan. MTV sortu zen, eta, haren bidez, estiloa edukia baino garrantzitsuagoa zelako pertzepzioa zabaldu zen. Horrekin gustura ez, eta musikari gazteek glam metalaren eta arena rockaren kontra jo zuten, amorruak eragindako musika sortuz.
    Punkak eta garage rockak eragin handia izan zuten Nirvana, Perl Jam eta Alice in Chainsen gisako grunge taldeetan. Seattle hiria izan zen estilo horren habia
  • Alternative musika eta Indie mugimendua

    Alternative musika eta Indie mugimendua
    Musika-joera nagusitik kanpo geratzen ziren taldeak sailkatzeko sortu zen. Alternative labela zeukaten taldeak ez ziren irrati nagusietan entzuteko errazak. Hamarkada hartako talde garrantzitsu batzuk R.E.M, Sonic Youth eta The Cure izan ziren, besteak beste. Diskoetxe independenteetara mugatuta, underground musika-joera ederra sortu zen, irrati eta aldizkari independenteei eta ahoz ahoko berriei esker.