Musica clasica

KONTSUMORAKO MUSIKA

  • GOSPELA

    GOSPELA

    Gospela kristau-musika mota bat da, jatorria Estatu Batuetako eliza afro-amerikarretan duena. Gospel tradizionala, hain zuzen, Estatu Batuetako eliza protestante afro-amerikarretan garatu zen. Bizitzako eguneroko arazoez hitz egiten du musika mota horrek, eta horiei nola erantzuten dien Jainkoak. Gospelaren aurrekari nagusia espiritual beltza da. Mahalia Jackson, Marion Williams eta Bessie Griffin bakarlariak izan ziren XX. mendeko interpretatzaile ezagunenetako batzuk
  • BLUESA

    BLUESA

    Blues hitza 1862. urtean agertu zen idatziz, plantazioetako beltzen animoaz hitz egiteko. Afro-amerikar haien sentimenduak kantatzen zituzten. Garai hartan, askatasuna lortu berri zuten blues-musikari askok bizimodu berri bat hartu zuten:hoboing deitzen zioten bizitzeko estilo berri hari Alde batetik bestera ibiltzen ziren musika jotzen, eurek egindako banjo zaharrak erabiliz (kalabaza luzeak, egurrak eta arrantzan egiteko sokak hartuta) Mudy Waters eta John Lee musikaren oinarria izan ziren
  • RAGTIMEA

    RAGTIMEA

    Ragtimea (denbora urratua) pianorako musika estilo bat da, XIX. mendearen amaieran AEBn ezagun egin zena, europar musikari, Afrikako musikako elementuak nahastuz sortua. Melodia sinkopatuan, galdera-erantzun egituran eta blue noteen erabileran oinarritzen da. Musikagile nagusiak Scott Joplin, Jelli Roll Morton eta James P. Johnson izan ziren.
  • SOULA

    SOULA

    Ameriketako Estatu Batuetako komunitate afro-amerikarrak sortu zuen. Gospelaren, Rhythm Bluesaren eta jazzaren elementuak batzen ditu. Soul musikaren ezaugarri nagusiak erritmo itsaskorra, bakarlariaren eta koruaren arteko lkarrizketa eta inprobisazioa dira. Musikari garrantzitsuenak The Temptations, Diana Ross and The Supremes, The Jackson 5, Stevie Wonder, Marvin Gaye, James Brown, Ray Charles eta Otis Redding dira, besteak beste.
  • RHYTHM & BLUESETIK, ROCK & ROLLERA

    RHYTHM & BLUESETIK, ROCK & ROLLERA

    Jazzetik, bluesetik eta gospeletik eratorritako musika genero bat da. Izen hori Jerry Wexlerrek sortu zuen, Ameriketako Estatu Batuetako Billboard aldizkariko kazetari batek. Lehen Mundu Gerran 'race records' esaten zitzaion estilo horri (arraza-grabazioak). Bigarren Mundu Gerraren ondoren zabaldu zen. Gitarra elektrikoa, pianoa eta bateria uztartu zituzten blues erritmo bizi hori lortzeko. Hiru musikari handik irauli zuten musika: Elvis Presleyk, Chuck Berryk eta Little Richardek.
  • POPA

    POPA

    AEBn eta Erresuma Batuan sortutako musika mota bat da. Publiko zabalarentzat egina da, komertziala eta itsaskorra. Rocka baino leunagoa, melodiatsua eta errepikakorra da, eta hitzak, normalean, gai sinpleez mintzo dira, maitasunari buruz askotan. Ordezkari nagusiak hauek dira: The Beatles, The Beach Boys, ABBA, David Bowie, Elton John, U2, Michael Jackson, Madonna, New Kids on the Block, Spice Girls, Whitney Houston, Mariah Carey, Robbie Williams, Cristina Aguilera eta Britney Spears.
  • ROCKA

    ROCKA

    Musika hau hainbat mugimendu politiko eta sozialen bideratzaile izan da: adibidez, Erresuma Batuko rocker eta mod mugimenduena eta San Frantziskon garatu zen hippy-kontrakulturarena. Rolling Stones taldea dugu estilo horren sortzaile nagusia. Hainbat azpigenero ditu: blues rocka, folk rocka, country rocka, southern rocka, raga rocka eta jazz rocka, esaterako; horietako batzuek garrantzia izan zuten musika psikodelikoaren garapenean, zeina psikodeliaren eta hippyen kontrakulturatik jaio baitzen
  • RAPA, HIP-HOPA ETA MCING-A

    RAPA, HIP-HOPA ETA MCING-A

    Afro-amerikar eta hispanoamerikar komunitateek Bronxen (New York, AEB) 1960ko hamarkadaren bukaeran garatutako musika estilo bat da. Breakdancearekin, grafitiekin eta DJekin batera, hip-hop kulturaren zutarrietako bat da. Beltzen auzo marjinalen inguruan sorturiko musika da. Erritmo markatu baten gainean errezitaturiko eskaera eta kritika sozialez beteriko hitzak dira haren ezaugarri nagusietakoa. Eminem da ordezkari nagusia.
  • REGGAE

    REGGAE

    1970eko hamarkada reggae musikaren urrezko aroa izan zen, bai musikari eta bai eduki eta sentimenduei dagokienez ere. Musika jaioberri haren indarra geldiezina zen, eta mundu osora zabaldu zen, besteak beste Bob Marleyren moduko abeslari eta musikari apartei esker. Reggae musikak lotura estua du rastafarien erlijioarekin. Bob Marleyrekin batera, UB 40 izan da estiloaren ordezkari nagusia, eta Euskal Herrian, Basque Dub Fundation, Potato eta Fermin Muguruza
  • HARD ROCK/ROCK GOGORRA

    HARD ROCK/ROCK GOGORRA

    1960ko hamarkadan sortutako rockaren azpigenero bat da. Hitz bortitzak, gitarra elektriko distortsionatuak, baxu elektrikoak eta bateriak ditu ezaugarri nagusiak. Estilo horren sortzaileak langile-mugimendutik sortu ziren, eta ile luzea, arropa bakero estua eta metalezko errematxeak dituzten eskumuturrekoak dira haien irudi. 1970eko hamarkadan hedatu zen, Led Zeppelin, The Who, Deep Purple, Aerosmith, AC/DC edo Van Halen eta Queen taldeei esker.
  • FOLK-ROCKA ETA PSIKODELIA

    FOLK-ROCKA ETA PSIKODELIA

    Folk musika tradizionalari rockaren instrumentazioa eta erritmoa gehitu zitzaizkion. Bob Dylan mugimenduaren bihotza bilakatu zen, Blowin’ in the Wind eta Master of War protesta-kantuekin. 'Maitasuna eta bakea' izan zen haien leloa, horregaitik, hippy mugimendua batu zitzaion. Estilo horretako musikaririk garrantzitsuenak: Janis Joplin, The Byrds, Neil Young, Simon Garfunkel, The Mamas the Papas, Joni Mitchell edo Eagles, Pink Floyd eta The Doors, besteak beste.
  • PUNKA

    PUNKA

    Musika estilo bat izateaz gain, stablishmentaren kontra jotzea helburu duen kultur mugimendu bat ere bada. 'zuk zeuk egin' filosofiari atxikia da, eta talde ugarik beren diskoak grabatu eta banatzeko jarrera hartu zuten. Rock musikan du jatorria. Diskoaren soinu ekoitziegiaren eta rock progesiboaren saldukeriaren aurka sortu zen punka. Soinu 'zakarra' eta rock musikan oinarrituriko tempo azkarra ziren punk taldeen ezaugarri orokorrak. The Ramones, eta The Sex Pistols, izan ziren ereduak
  • DISKOA

    DISKOA

    Rhythm and blues, funk, soul eta musika psikodeliko generoak nahastuta sortu zen. 1970-ko hamarkada amaiera aldean izan zuen urrezko garaia. Disko musikaren sorlekua eta berezko giroa diskotekak dira, eta batez ere dantzan oinarritua dago: hortik haren izena. Genero horren ikur nagusia garai hartako diskoteketako bola kristaldunak dira, Hauek dira genero horretako musikari eta musika talde nabarmenenak: Donna Summer, Gloria Gaynor, Barry White, The Bee Gees, Village People, Boney M eta ABBA.
  • HEAVY METAL

    HEAVY METAL

    Rock musika Rock gogorra baino gogorragoa. Heavya hasi zuten talde nagusiak Deep Purple, Led Zeppelin eta Black Sabbath izan ziren. Haien hasierako kantak entzuterakoan, nabari da rock-and-rollaren eta bluesaren eragina zutela. Hauek dira heavyaren berezitasunak: erritmoen abiadura eta indarra, bolumen altuak, gitarran oinarrituriko soinuak, gitarraren distortsioa... Heavy metaleko talderik tipikoena honako hauek osatzen dute: bateria, baxua, erritmo-gitarra, gitarra nagusia eta abeslaria
  • NEW WAVEA

    NEW WAVEA

    Ingalaterran, punketik post-punka etorri zen. New wave ere esaten zaio, eta post-punka ausartagoa eta artistikoagoa zen. 1978an, The Sex Pistolseko John Lydon (Johnny Rotten) abeslari ohiaren Public Image Ltd. taldeak eman zion hasiera mugimenduari. Joy Division, Siouxsie the Banshees, Echo The Bunnymen eta halako taldeek berehala egin zuten bat. Hala ere, post-punkean sortu zen talderik arrakastatsuena Irlandako U2 izan zen. Hamarkadaren bukaeran, munduko talderik handienetakoa izan zen.
  • GRUNGEA

    GRUNGEA

    1980an, hard rocka eta glam metala nagusitzen ziren rock irratietan. MTV sortu zen, eta, haren bidez, estiloa edukia baino garrantzitsuagoa zelako pertzepzioa zabaldu zen. Horrekin gustura ez, eta musikari gazteek glam metalaren eta arena rockaren kontra jo zuten, amorruak eragindako musika sortuz. Punkak eta garage rockak eragin handia izan zuten Nirvana, Perl Jam eta Alice in Chainsen gisako grunge taldeetan. Melodikoxeagoa eta ekoizpenaren aldetik osatuagoa zen Nirvana.
  • ALTERNATIVE MUSIKA ETA INDIE MUGIMENDUA

    ALTERNATIVE MUSIKA ETA INDIE MUGIMENDUA

    Musika-joera nagusitik kanpo geratzen ziren taldeak sailkatzeko sortu zen. Alternative labela zeukaten taldeak ez ziren irrati nagusietan entzuteko errazak. Hamarkada hartako talde garrantzitsu batzuk R.E.M, Sonic Youth eta The Cure izan ziren, besteak beste. Diskoetxe independenteetara mugatuta, underground musika-joera ederra sortu zen, irrati eta aldizkari independenteei eta ahoz ahoko berriei esker.