-
Lehen iPhone-a 2007ko ekainaren 29an jarri zen salgai. Ukipen-pantaila zuen, eta ez zuen teklaturik. Telefono-deiak, musika eta internet bateratzen zituen. Hasieran arraroa iruditu zitzaien askori, baina salmentak oso onak izan ziren.
2007an, Applek 6,1 milioi iPhone saldu zituen eta 6300 milioi dolar irabazi zituen iPhone-arekin. -
2010eko ekainaren 24an atera zen iPhone 4.
Diseinu berria zuen, ertzak lauak eta kristalezko aurre- eta atzealdea. Pantaila oso garbia zen
(Retina) eta lehen aldiz kamera aurrekoa zuen,
bideo-deiak egiteko.
Urte hartan, Applek 40 milioi iPhone baino gehiago saldu zituen eta 25.000 milioi dolar
inguru irabazi zituen gailu honekin. -
iPhone 5s 2013ko irailaren 20an merkaturatu zen. Hatz-marka irakurgailua ekarri zuen (Touch
ID), eta barruan prozesadore azkarragoa zuen.
Segurtasuna eta abiadura asko hobetu ziren.
2013an, Applek 150 milioi iPhone saldu zituen eta urte amaieran 91.000 milioi dolar irabazi zituen iPhone-en salmentekin. -
iPhone X 2017ko azaroaren 3an atera zen.
Hasierako botoia kendu zuten, eta pantaila oso handi bat jarri zuten. Aurpegiarekin desblokeatzeko aukera ekarri zuen (Face ID).
Diseinu berritzailea izan zen eta jende askok
gustura hartu zuen.
2017an, Applek 217 milioi iPhone saldu zituen eta 141.000 milioi dolar lortu zituen. -
iPhone 12 2020ko urriaren 23an atera zen. 5G teknologia zuen, eta diseinu laua bueltatu zen (iPhone 4aren antzera). Hainbat modelo zeuden:
Mini, 12, Pro eta Pro Max. Pandemia garaian ere oso arrakastatsua izan zen.
2020an, Applek 206 milioi iPhone saldu zituen eta 138.000 milioi dolar irabazi zituen. -
iPhone 15 2023ko irailaren 22an atera zen. USB-C kargatzailea erabili zuen lehen aldiz, eta
"Dynamic Island" sistema jarri zuten modelo guztietan. Kamera hobetu zuten eta energia-
kontsumoa murriztu.
2023an, Applek 231 milioi iPhone saldu zituen eta 200.000 milioi dolar baino gehiago irabazi zituen iPhone-en bidez.