2. guerra mundial

II. Mundu Gerraren ardatz kronologikoa - Esther Molinuevo

  • Period: to

    Baretze politikoaren porrota.

    Fase honetan Europako potentziek Alemaniari ez zioten aurre egin garaiz. Hitlerren hedapen politika onartu zuten gerra saihesteko asmoz, baina horrek kontrako efektua izan zuen. Alemania gero eta indartsuago bihurtu zen, armada handitu eta lurraldeak eskuratzen hasi zen. Azkenean, Poloniaren inbasioarekin, politika honek porrot egin zuen eta gerra hasi zen.
  • Alemaniak Polonia inbaditu eta okupatu zuen.

    Alemaniak Polonia inbaditu eta okupatu zuen.

    Alemaniak Polonia inbaditu zuen gerra azkarra (blitzkrieg) erabiliz. Ekintza honek Europako oreka hautsi zuen eta Hitlerren asmo inperialistak agerian utzi zituen. Inbasioarekin argi geratu zen potentzia handiek erabilitako baretze politika ez zela eraginkorra izan. Gertakari honek Bigarren Mundu Gerraren hasiera markatu zuen.
  • Aliatuek gerra deklaratu zioten Alemaniari.

    Aliatuek gerra deklaratu zioten Alemaniari.

    Poloniaren inbasioaren ondoren, Erresuma Batuak eta Frantziak gerra deklaratu zioten Alemaniari. Diplomazia huts egin zuen eta gatazka armatu globala hasi zen. Une honetatik aurrera, Europa osoa gerran sartu zen. Bigarren Mundu Gerra ofizialki hasi zen.
  • Period: to

    Alemaniaren ofentsiba

    Bigarren fase honetan Alemania izan zen nagusi. Blitzkrieg estrategiari esker, Europako herrialde asko azkar konkistatu zituen. Frantzia garaitu zuen, Balkanetara hedatu zen eta Ekialdeko Europan ere aurrera egin zuen. Hala ere, Erresuma Batua ez zuen menperatzea lortu, eta Sobietar Batasunaren eta Estatu Batuen sarrerarekin gerra dimentsio globala hartu zuen.
  • Italia (Alemaniaren laguntzaz) Afrikako iparraldea, Jugoslavia eta Grezia konkistatu zituzten.

    Italia (Alemaniaren laguntzaz) Afrikako iparraldea, Jugoslavia eta Grezia konkistatu zituzten.

    Italia gerran sartu zen Alemaniaren alde, baina bakarrik ezin izan zuen arrakastarik lortu. Horregatik, Alemaniaren laguntza behar izan zuen Balkanetan eta Afrikako iparraldean. Kanpaina hauek urtebete inguru iraun zuten.
  • Alemaniak, Frantzia (Paris) okupatu eta Alsazia eta Lorena anexionatu zuten

    Alemaniak, Frantzia (Paris) okupatu eta Alsazia eta Lorena anexionatu zuten

    Frantzia azkar garaitua izan zen eta Paris okupatu zuten. Alsazia eta Lorena Alemaniara anexionatu zituzten. Frantziaren porrotak Europa osoan eragin handia izan zuen. Alemania kontinentean nagusi bihurtu zen.
  • Erresuma Batuak eutsi egin zion alemaniarrek herrialdea inbaditzeko ahaleginari.

    Erresuma Batuak eutsi egin zion alemaniarrek herrialdea inbaditzeko ahaleginari.

    Britainia Handiko Bataila 1940an gertatu zen eta hilabete batzuk iraun zituen. Alemaniak airez erasotu zuen Erresuma Batua inbasioa prestatzeko. Hala ere, RAFek (britainiar aire indarrak) alemaniarrak geldiarazi zituzten. Garaipen honek Alemaniaren lehen porrota ekarri zuen.
  • Alemaniak, Dinamarka eta Norvegia konkistatu zituen.

    Alemaniak, Dinamarka eta Norvegia konkistatu zituen.

    Alemaniak iparraldeko herrialde hauek inbaditu zituen itsas bideak eta portu estrategikoak kontrolatzeko. Norvegia funtsezkoa zen lehengaiak eta hornidurak ziurtatzeko. Inbasioa azkarra izan zen eta aliatuek ezin izan zuten gelditu.
  • Alemaniak, Herbehereak eta Belgika konkistatu zituen, Ardeetako erasoaldian.

    Alemaniak, Herbehereak eta Belgika konkistatu zituen, Ardeetako erasoaldian.

    Alemaniak Ardenetako basotik erasotu zuen, aliatuek espero ez zuten bidetik. Estrategia horri esker Frantziako armada inguratu zuen. Herrialde hauek egun gutxitan erori ziren.
  • Alemaniak Sobietar Batasunari eraso egin zion.

    Alemaniak Sobietar Batasunari eraso egin zion.

    Alemaniak Barbarossa Operazioa hasi zuen Sobietar Batasuna inbadituz. Helburua lurralde zabalak konkistatzea eta komunismoa suntsitzea zen. Hasieran aurrerapen handiak egin zituzten, baina neguak eta erresistentziak geldiarazi zituzten. Eraso honek gerra are gehiago handitu zuen.
  • SESBek bat egin zuen aliatuekin.

    SESBek bat egin zuen aliatuekin.

    Alemaniaren erasoaren ondoren, Sobietar Batasuna aliatuen aldean sartu zen. Horrek fronte berri handi bat ireki zuen ekialdean. SESBek giza baliabide eta industria handia ekarri zien aliatuei. Une honetatik aurrera, gerra globala bihurtu zen erabat.
  • Japoniak Estatu Batuen aurkako erasoa egin zuen Pearl Harborren.

    Japoniak Estatu Batuen aurkako erasoa egin zuen Pearl Harborren.

    Japoniak Hawaiiko Pearl Harbor basea ustekabean bonbardatu zuen. Erasoak egun bakarra iraun zuen, baina kalte handiak eragin zituen. Helburua AEBen itsas indarra ahultzea zen. Ekintza honek AEBak zuzenean gerran sartzea ekarri zuen.
  • Estatu Batuak gerran sartu ziren.

    Estatu Batuak gerran sartu ziren.

    Pearl Harborren ondoren, AEBek Japoniari gerra deklaratu zioten. Handik gutxira, Alemaniak ere AEBen aurkako gerra deklaratu zuen. AEBen sarrerak baliabide militar eta ekonomiko handiak ekarri zituen. Horrek gerraren norabidea aldatzen hasi zen.
  • Alemaniak Kiev, Mosku eta Leningrado konkistatzeko saiakera egin zuen.

    Alemaniak hiri garrantzitsu hauek hartzen saiatu zen Ekialdeko frontean. Leningradoko setioak ia hiru urte iraun zituen, oso gogorra izan zen. Moskun eta Kieven alemaniarrak gelditu zituzten. Porrot hauek Alemaniaren ahultzea erakutsi zuten.
  • Estatubatuarrek geldiarazi egin zuten japoniarrek Ozeano Barean izandako hedapena.

    Estatubatuarrek geldiarazi egin zuten japoniarrek Ozeano Barean izandako hedapena.

    Midway eta Guadalkanaleko guduak garrantzitsuak izan ziren. Borroka hauek hilabeteak iraun zituzten. AEBek Japoniaren hedapena gelditu zuten lehen aldiz. Hemendik aurrera, japoniarrak defentsiban geratu ziren.
  • Stalingraden garaipena lortu ondoren, sobietarrek erasora jo zuten.

    Stalingraden garaipena lortu ondoren, sobietarrek erasora jo zuten.

    Stalingradeko gudua ia urtebetez luzatu zen. Sobietarrek Alemaniaren armada handia inguratzea lortu zuten. Garaipen hau inflexio-puntua izan zen gerran. Hortik aurrera, SESB erasora pasa zen.
  • Britainiarrek alemaniarrak garaitu zituzten Afrikako iparraldean

    Britainiarrek alemaniarrak garaitu zituzten Afrikako iparraldean

    Afrikako iparraldeko kanpainak urtebete inguru iraun zuen. El Alameingo gudua funtsezkoa izan zen britainiarrentzat. Garaipen honen ondoren, Ardatzaren indarrak Afrikan atzera egin zuten. Mediterraneoko oreka aldatu zen.
  • Period: to

    Egonkortze garaia

    Fase honetan gerraren oreka aldatu zen. Alemaniaren aurrerapena gelditu zen eta porrot garrantzitsuak jasan zituen, batez ere Stalingraden. Aldi berean, aliatuek garaipenak lortu zituzten Afrikan eta Ozeano Barean. Une honetatik aurrera, Ardatzaren indarrak ahultzen hasi ziren eta aliatuak indartzen joan ziren.
  • Italia errenditu zen eta Mussoliniren fusilamendua

    Italia errenditu zen eta Mussoliniren fusilamendua

    1943an Italia errenditu zen aliatuen aurrean. Mussolini boteretik kendu zuten eta gero fusilatu zuten. Honek Ardatzaren ahultzea erakutsi zuen. Italia aliatuen alde pasatu zen.
  • Aliatuek Paris askatu zuten.

    Aliatuek Paris askatu zuten.

    Normandiatik aurrera eginda, aliatuek Paris askatu zuten. Herritarren laguntza handia izan zuten. Askatasunaren sinbolo bihurtu zen une hau. Frantzia berriro libre geratu zen.
  • Period: to

    Aliatuen erasoak

    Laugarren fasean aliatuek ekimena hartu zuten. Normandiako lehorreratzearekin Mendebaldeko frontea ireki zuten, eta Sobietarrek Ekialdetik aurrera egin zuten. Europa pixkanaka askatu zen, Paris eta beste hiriak berreskuratuz. Azkenean, Berlin hartu zuten eta Alemania errenditu zen.
  • Aliatuek Normandiako lehorreratzea egin zuten, eta hor hasi zen Europaren askapena.

    Aliatuek Normandiako lehorreratzea egin zuten, eta hor hasi zen Europaren askapena.

    D-Day izenez ezagutzen den operazioa izan zen. Egun bakarrean hasi zen, baina kanpainak hilabeteak iraun zituen. Aliatuek Frantziara sartzea lortu zuten. Mendebaldeko frontearen hasiera markatu zuen.
  • Errusiarrek Berlin setiatu

    Errusiarrek Berlin setiatu

    Sobietar armadak Berlin inguratu zuen 1945aren hasieran. Setioak hilabete batzuk iraun zituen. Hiria etengabe bonbardatua izan zen. Alemaniaren azken fasea izan zen.
  • Errusiarrak Berlinen sartu eta bereganatu zuten

    Sobietar soldaduek Berlin hartu zuten. Borrokak oso gogorrak izan ziren kalez kale. Hiria guztiz suntsituta geratu zen. Alemaniaren azken porrota izan zen.
  • Hitlerrek bere burua hil zuen.

    Hitlerrek bere burua hil zuen.

    Berlin setiatuta zegoela, Hitlerrek bere buruaz beste egin zuen. Hirugarren Reicharen amaiera sinbolizatu zuen. Alemaniako agintea erabat desegin zen. Porrota onartu ezin izan zuen.
  • Alemaniak kapitulatu zuen.

    Alemaniak kapitulatu zuen.

    Alemaniak baldintzarik gabe errenditu zen. Europako gerra amaitu zen. Maiatzaren 8a garaipenaren eguna izan zen aliatuentzat. Hala ere, Asian gerra jarraitu zuen.
  • Estatu Batuek bonba atomikoa bota zuten Hiroshiman eta Nagasakin.

    Estatu Batuek bonba atomikoa bota zuten Hiroshiman eta Nagasakin.

    AEBek lehen aldiz arma atomikoa erabili zuten. Bi bonbek suntsipen izugarria eragin zuten. Ehunka mila pertsona hil ziren. Japoniaren errendizioa azkartu zuen.
  • Period: to

    Bakearen antolakuntza

    Azken fase honetan gerra amaitu ondorengo mundua antolatu zen. Japoniaren errendizioarekin Bigarren Mundu Gerra behin betiko bukatu zen. Potentziek bake akordioak sinatu zituzten eta Nazio Batuen Erakundea sortu zen. Aldi berean, gerra osteko tentsioek Gerra Hotzaren hasiera ekarri zuten.
  • Japoniak kapitulatu zuen.

    Japoniak kapitulatu zuen.

    Japoniak formalki errenditu zen AEBen aurrean. Ekitaldia ontzi batean sinatu zen. Ozeano Bareko gerra amaitu zen. Mundu osoan bakea iritsi zen.
  • Bigarren Mundu Gerra amaitu zen.

    Bigarren Mundu Gerra amaitu zen.

    Data honek Bigarren Mundu Gerraren amaiera ofiziala markatzen du. Mundua erabat aldatu zen ondoren. Nazio Batuak sortu ziren bakea bermatzeko. Gerra Hotzaren hasiera ere prestatu zen.