-
170
Emakume erromatarrak, aitaren izen femeninoa dutenak.
Emakume erromatarrek ez zuten izenik; aitaren izenez deitzen zitzaien, baina femeninoan. Zegokien gizarte taldearen araberako hezkuntza jasotzen zuten. Horrenbestez, patrizio aberatsen alabek irakasle pribatuak zituzten; plebeioen alabak, berriz, zazpi eta hamabi urteen artean joaten ziren eskolara, hamabi urterekin ezkontzen baitziren. -
370
Emakumeak babestuak eta gidatuak
Gizonezkoa, salbuespenak salbu, emakumezkoa baino hobeto egokituta dago aginterako; beraz, gizonak emakumea babestu eta gidatu egin behar du -
1000
Emakume noble horien familiek ondasun asko ematen zizkieten monasterioei
X. mendetik aurrera, nobleziako dama asko monasterioetan sartzen ziren, ezkontzen ez baziren edo alargun gelditzen baziren. Emakume noble horien familiek ondasun asko ematen zizkieten monasterioei, emakumeak hartzeagatik eta, are gehiago, monasterio berriak eraikitzeko. -
1147
"Faraoi emakume askea naiz"
“Niri dagokidanez, faraoi lurretako emakume askea naiz…”. -
Emakumeak eta gizonak berdintasuna euki zuten
Antzinaroko Egipton, emakumeak gizonaren eskubide berberak zituen, eta gizonek bezala ikasi, jabetzak eduki, epaitegietara joan eta testamentuak egin zitzakeen. Ez zuen aita, senar edo semearen tutoretzarik behar. Eskubide haiek guztiak, nolanahi, ezkontzaren barruan eta familian geratzen ziren, eta hainbat lanbide egiteko askatasuna bazuen ere (inudea, irulea, apaiza, errotaria, ehulea, ehiztaria, dantzaria, kantaria…), botere handiko lanbideak gehienetan gizonezkoen esku zeuden.