Screenshot 2025 05 12 10.32.23

Giza konpetentzia Hirugarren hiruilekoa

By Luken.F
  • Desroches Noblecourt, Christiane
    3150 BCE

    Desroches Noblecourt, Christiane

    Antzinaroko Egipton, emakumeak gizonaren eskubide berberak zituen, eta gizonek bezala ikasi, jabetzak eduki, epaitegietara joan eta testamentuak egin zitzakeen. Ez zuen aita, senar edo semearen tutoretzarik behar. Eskubide haiek guztiak, nolanahi, ezkontzaren barruan eta familian geratzen ziren, eta hainbat lanbide egiteko askatasuna bazuen ere (inudea, irulea, apaiza, errotaria, ehulea, ehiztaria, dantzaria, kantaria…), botere handiko lanbideak gehienetan gizonezkoen esku zeuden.
  • Naunakhten testamentuko hitzak, Egiptoko XX. Dinastiako papiroa,
    1147 BCE

    Naunakhten testamentuko hitzak, Egiptoko XX. Dinastiako papiroa,

    “Niri dagokidanez, faraoi lurretako emakume askea naiz…”.
  • Aristoteles
    370 BCE

    Aristoteles

    Gizonezkoa, salbuespenak salbu, emakumezkoa baino hobeto egokituta dago aginterako; beraz, gizonak emakumea babestu eta gidatu egin behar du.
  • Polibio
    170 BCE

    Polibio

    Emakume erromatarrek ez zuten izenik; aitaren izenez deitzen zitzaien, baina femeninoan. Zegokien gizarte taldearen araberako hezkuntza jasotzen zuten. Horrenbestez, patrizio aberatsen alabek irakasle pribatuak zituzten; plebeioen alabak, berriz, zazpi eta hamabi urteen artean joaten ziren eskolara, hamabi urterekin ezkontzen baitziren.
  • Emakumeak Erdi Aroan. Artehistoria
    945

    Emakumeak Erdi Aroan. Artehistoria

    X. mendetik aurrera, nobleziako dama asko monasterioetan sartzen ziren, ezkontzen ez baziren edo alargun gelditzen baziren. Emakume noble horien familiek ondasun asko ematen zizkieten monasterioei, emakumeak hartzeagatik eta, are gehiago, monasterio berriak eraikitzeko.