-
Antzinaroko Egipton, emakumeak eta gizonek eskubide berberak zituzten, denek berdin ikasi, jabetzak eduki, epaitegietara joan eta testamentuak egin zitzakeen. Emakumeek ez zuen aita, senar edo semearen tutoretzarik behar. Eskubide guztiak ezkontzaren barruan eta familian geratzen ziren, eta hainbat lanbide egiteko askatasuna bazuten ere, botere handiko lanbideak gehienetan gizonezkoen esku zeuden.
-
Naunakhten testamentuko hitzek zera zioten: berari zegokionez, faraoi lurraldeko emakume askea zela.
-
Aristoteles Greziar filosofoaren ustez, gizona emakumea baino egokituta zegoen aginterako, eta horregaitik hauek emakumea babestu eta gidatu behar zuten.
-
Erroman, emakumeek ez zuten izenik, beren aitaren izenarekin deitzen zituzten, baina femeninoan. Beren gizarte taldearen araberako hezkuntza jasotzen zuten. Horregaitik, patrizio aberatsen alabek irakasle pribatuak zituzten; plebeioen alabek, berriz, zazpi eta hamabi urteen artean joaten ziren eskolara, hamabi urterekin ezkondu egiten ziren eta.
-
Nobleziako dama asko monasterioetan sartzen ziren, ezkontzen ez baziren edo alargun gelditzen baziren. Emakume noble horien familiek ondasun asko ematen zizkieten monasterioei, emakumeak hartzeagatik eta, are gehiago, monasterio berriak eraikitzeko.