-
Estatu orokorrak
1789an, Frantziako Iraultza hasi zen, Bastillaren hartzea, pribilegio feudalen abolizioa eta Gizonaren eta Herritarraren Eskubideen Adierazpena bezalako gertakari esanguratsuekin. Antzinako Erregimenaren amaiera ekarri zuen. 1791an, Frantziak monarkia konstituzional bat ezarri zuen, baina Luis XVI.ak ihes egiten saiatu zen, herriaren artean desadostasuna sortuz. 1792an, monarkia erori eta Lehen Errepublika aldarrikatu zen, Frantziak erradikalizazio politiko sakona bizi zuelarik. -
Batzar nazionala
1789an, Estatu Orokorren bileran boto-emate modua eztabaidatu zen: nobleziak eta apaizek estamentu bakoitzeko boto bat nahi zuten, baina Hirugarren Estatukoek pertsona bakoitzeko botoa eskatu zuten. Eskaera baztertuta, Hirugarren Estatuko ordezkariek beren burua Batzar Nazional izendatu zuten. Luis XVI.ak batzarra desegiten saiatu zen, baina huts egin zuen. -
Monarkia Konstituzionala eta Luis XVI.aren exekuzioa
1793an, Luis XVI.a eta Maria Antonieta gillotinaz exekutatu zituzten, eta Terrorearen garaia hasi zen. Robespierre buru zuen Komite Iraultzaileak milaka herritar hil zituen oposizio politikoa zapaltzeko. Baita Girondinoen errepublika hasi zen. -
Terroraren Garaia eta Robespierre-ren Exekuzioa
Terrorearen garaia hasi zen. Robespierre buru zuen Komite Iraultzaileak milaka herritar hil zituen oposizio politikoa zapaltzeko. 1794an, Robespierre bera exekutatu zuten, eta Terrorearen amaiera iritsi zen. 1795ean, Zuzendaritza ezarri zen, baina gobernu berriak ustelkeria eta egonkortasunik eza jasan zituen. Baita Jakobinoen errepublica ere hasi zen. -
Direktorioa
Konstituzioan ezarritakoaren arabera, botere betearazlea bost kidetako Direktorio baten esku jarri zen (1795). Direktorioak hainbat kanpaina militar bideratu zituen Italian, Prusian, Austrian eta Egipton. Horietan Napoleon Bonaparte jeneral gaztea nabarmendu zen, eta honek, bere ospea ondo aprobetxatuz, estatu-kolpea eman eta Direktorioaren ordez hiru kontsulez osatutako Kontsulatu bat jarri zuen. Azkenik, Napoleon lehen kontsul izendatu zuten eta boterea eskuratu zuen. -
Kontsulatua
Erreforma administratibo, ekonomiko eta legal handiak ezarri zituen, hala nola, Kode Zibil Napoleonikoa (1804), berdintasun juridikoa, jabego pribatuaren babesa eta estatua laikoa bezalako printzipioak arautuz. -
Napoleonek estatu golpea eman zuenean
1799ko azaroaren 9an (Brumarioaren 18a, Frantziako egutegi iraultzailean), Napoleonek estatu kolpea zuzendu zuen, Direktorioko erregimenari amaiera emanez eta Kontsulatua ezarriz. Lehen Kontsul bihurtu zen, botere ia absolutua eskuratuz. -
Napoleonen enperadore izendapena
1804ko abenduaren 2an, Napoleonek bere burua Frantsesen Enperadore izendatu zuen, Notre Dame katedralean egindako zeremonia batean. Honela, Lehen Inperioa hasi zen. -
Napoleonen Inperioaren Garaia
Napoleonek Europako koalizioen aurkako gerrak zuzendu zituen, garaipen handiak lortuz Austerlitzen (1805) eta Tilsit-eko Itunarekin amaitutako Prusiaren eta Errusiaren aurkako kanpainetan (1807). Hala ere, Espainiako Independentzia Gerran (1808-1814) eta Errusiaren inbasioan (1812) bere armada ahuldu zen. Azkenik, Leipzigen (1813) porrot egin zuen, eta 1815ean, Ehun Egunez boterea berreskuratu arren, behin betiko garaitua izan zen Waterlooko guduan. -
Lehen Erbestea
Leipzigeko porrotaren ondoren, Napoleonek abdikatu egin zuen, eta Elba uhartean erbesteratu zuten.