-
ETA 1959. urtean eratu zen, gazte talde batek PNV-rekin apurtzen duenean.
-
1968an, ETAren ekintzek nahita eragin zituzten lehen hildakoak eman ziren.
-
1973-an, Gobernuko presidentearen, hau da, Carrero Blanco almirantearen eta bere laguntzaileen aurkako atentatu hilgarria.
-
1974-an, ETA-ren zatiketa berri bat gertatu zen, ETA militarra eta ETA politiko-militarra sortu zituena, hasiera batean arrazoi taktikoengatik izan zena.
-
1975-ean, Franco hil egin zen.
-
1982-an, aurreko urtean hasitako su-etenaren ondoren, ETA politika militarra desegin egin zen.
-
Laurogeiko hamarkadaren amaieran GAL desagertu egin zen.
-
1997an, Ermuko Alderdi Popularreko zinegotzi bat, hau da, Miguel Angel Blanco, bahitu eta hil egin zuten. Honek, inoiz egon diren protestarik handiena eragin zituen.
-
1998ko irailaren 16an, ETAk su-eten bat iragarri zuen.
-
Su-etena aldarrikatu eta hamasei hilabete geroago, Antonio García Blanco teniente koronela hil egin zuten Madrilen.
-
Fernando Buesa Blanco eta bere bizkartzaina, Jorge Díez Elorza hil zituzten.
-
2006ko abenduaren 30ean, ETAk lehergailu indartsu bat leherrarazi zuen Barajasko T-4 terminalean. Ekintza honek, Carlos Alonso Palate eta Diego Armando Estacioren bizitzarekin amaitu zuten, baita euskal gizartearen gehiengoaren bake itxaropenarekin ere.
-
2007ko abenduaren 1ean, ETAk bi guardia zibil hiltzea lortu zuen, Raul Centeno eta Fernando Trapero, Capbretonen (Frantzia).
-
2008an, Arrasateko Isaias Carrasco zinegotzi sozialista ohia, Juan Manuel Piñuel guardia zibila, Luis Conde de la Cruz militarra eta Ignacio Uria Azpeitiko enpresaria hil zituzten.
-
2009ko ekainaren 19an, Eduardo Puelles polizia bizkaitarra hil zuten autoari itsatsitako bonba batek.
-
2009-ko uztailaren 30ean, Carlos Sáenz de Tejada eta Diego Salvà Lezáun guardia zibil gazteak hil zituzten Mallorcan.
-
2010eko irailaren 5ean, ETA-k «eraso ekintzak etetea» iragarri zuen.