-
Neska-mutil erromatarrak Lehen Hezkuntzako ikastetxeetara joaten ziren hamabi urte bete arte. Han irakurtzen, idazten, eta matematikako oinarrizko eragiketak egiten ikasten zuten. Idazteko, ikasleek argizariz estalitako taulatxo batzuk erabiltzen zituzten eta, puntzoi baten bidez, idazten zuten gainean. Liburuak pergamino edo papiro-paperezko erroiluetan idazten ziren, tintaz.
-
Erroman, Antzinaroko ia zibilizazio guztietan bezala, erlijioa politeista zen. Hasieran, erromatarrek naturako indarrak gurtzen zituzten: zerua, itsasoa, etab. Grezia konkistatu ondoren, erromatarrek greziar jainko-jainkosak bereganatu zituzten, baina izena aldatu zieten.
-
Erroma, Italiako penintsularen erdian dago, Lazio eskualdean, hain zuzen ere. Tiber ibaiaren ertzeko muino batzuen gainean kokatutako herria, enklabe paregabe bihurtu zen, iparraldearen eta hegoaldearen arteko pasabide natural izateak merkataritza kontrolatzeko aukera eman baitzion.
-
300 bat senatarik osatuta zegoen. Bizitza politikoaren erdia zen: bertan, herri asanbladetako akordioak baieztatzen ziren, finantzen, militar gertaeren, kanpo politikaren eta abarren inguruko erabakiak hartzen ziren. Senatukidea izateko, magistratura nagusietatik pasatzea ezinbestekoa zen.
-
Eskultura erromatarraren barruan, erretratua nabarmendu zen, batez ere. Lantegi handietan egiten ziren, eta beren xede nagusia, garai hartako pertsonaia garrantzitsuenen oroitzapenak, enperadoreenak, senatarienak, jeneralenak eta abarrenak hilezkor bihurtzea zen; errealismo handiko estatuak ziren, nahiz eta askotan gorputza egiteko eredu bera erabiltzen zen eta burua baino ez zitzaion aldatzen, bezeroaren eskaeraren arabera.