EMAKUMEEN ESKUBIDEAK

  • Ezkontzen ez zirenak edo alargun zeudenak
    10

    Ezkontzen ez zirenak edo alargun zeudenak

    X. mendetik aurrera, nobleziako dama asko monasterioetan sartzen ziren, ezkontzen ez baziren edo alargun gelditzen baziren. Emakume noble horien familiek ondasun asko ematen zizkieten monasterioei, emakumeak hartzeagatik eta, are gehiago, monasterio berriak eraikitzeko.
  • Erromako emakumeen bizimodua
    170

    Erromako emakumeen bizimodua

    Emakume erromatarrek ez zuten izenik; aitaren izenez deitzen zitzaien, baina femeninoan. Zegokien gizarte taldearen araberako hezkuntza jasotzen zuten. Horrenbestez, patrizio aberatsen alabek irakasle pribatuak zituzten; plebeioen alabak, berriz, zazpi eta hamabi urteen artean joaten ziren eskolara, hamabi urterekin ezkontzen baitziren.
  • Aristotelesen iritzia
    219

    Aristotelesen iritzia

    Gizonezkoa, salbuespenak salbu, emakumezkoa baino hobeto egokituta dago aginterako; beraz, gizonak emakumea babestu eta gidatu egin behar du.
  • Emakume askea
    1147

    Emakume askea

    “Niri dagokidanez, faraoi lurretako emakume askea naiz…”.
  • Eskubideak

    Eskubideak

    Antzinaroko Egipton, emakumeak gizonaren eskubide berberak zituen, eta gizonek bezala ikasi, jabetzak eduki, epaitegietara joan eta testamentuak egin zitzakeen. Ez zuen aita, senar edo semearen tutoretzarik behar. Eskubide haiek guztiak, nolanahi, ezkontzaren barruan eta familian geratzen ziren, eta hainbat lanbide egiteko askatasuna bazuen ere (inudea, irulea, apaiza, errotaria, ehulea, ehiztaria, dantzaria, kantaria…), botere handiko lanbideak gehienetan gizonezkoen esku zeuden.