Generacionea

Emakumeen eskubideak

  • Aintzinaroko Egipto
    3150 BCE

    Aintzinaroko Egipto

    Antzinaroko Egipton, emakumeak gizonaren eskubide berberak zituen, eta gizonek bezala ikasi, jabetzak eduki, epaitegietara joan eta testamentuak egin zitzakeen. Ez zuen aita, senar edo semearen tutoretzarik behar. Eskubide haiek guztiak, nolanahi, ezkontzaren barruan eta familian geratzen ziren, eta hainbat lanbide egiteko askatasuna bazuen ere (inudea, irulea, apaiza, errotaria, ehulea, ehiztaria, dantzaria, kantaria…), botere handiko lanbideak gehienetan gizonezkoen esku zeuden.
  • Naunakhten testamentuko hitzak
    1147 BCE

    Naunakhten testamentuko hitzak

    “Niri dagokidanez, faraoi lurretako emakume askea naiz…”.

    esan zuen bere garaian Naunakhten emakuemak. Egiptoko lurretan aske bizi zela.
  • Sinesmenak
    370 BCE

    Sinesmenak

    Gizonezkoa, salbuespenak salbu, emakumezkoa baino hobeto egokituta dago aginterako; beraz, gizonak emakumea babestu eta gidatu egin behar du.
  • Emakume Erromatarrak
    170 BCE

    Emakume Erromatarrak

    Erroman emakumeek ez zuten izenik heuren aitaren izenez deitzen zituzten (baina femeninoan). Zuten gizarte taldearen arabera hezkuntza mota bat izaten zuten. Horrenbestez, patrizio aberatsen alabek irakasle pribatuak zituzten; plebeioen alabak, berriz, zazpi eta hamabi urteen artean joaten ziren eskolara, hamabi urterekin ezkontzen baitziren.
  • X. mendeko monasteriaoak
    476

    X. mendeko monasteriaoak

    X. mendetik aurrera, nobleziako dama asko monasterioetan sartzen ziren, ezkontzen ez baziren edo alargun gelditzen baziren. Emakume noble horien familiek ondasun asko ematen zizkieten monasterioei, emakumeak hartzeagatik eta, are gehiago, monasterio berriak eraikitzeko.