-
Mendelek bere herentziaren legeak argitaratu zituen ilarrak aztertuz.
Ez zuen DNA ezagutzen, baina frogatu zuen "herentziazko faktoreak" zeudela.
3 lege:
Segregazioa: geneak gametoetan bereizten dira.
Banaketa independentea: ezaugarri bakoitza bere aldetik heredatzen da.
Dominantzia: ezaugarri batek beste bat ezkuta dezake. -
Griffithek sagu batzuk infektatu zituen Streptococcus pneumoniae bakterioaren 2 anduirekin:
S ANDUIA: birulentoa, saguak hiltzen zituena.
R ANDUIA: ez-kaltegarria, saguak hiltzen ez zituena.
4 metodo egin zituen emaitzak ezagutzeko:
S anduia beroarekin inaktibatuta= saguak ez hil.
S anduiko bakterio hilak+R anduiko bakterio biziak=saguak hil.
ONDORIOA: S anduiko molekularen batek R anduia birulento bihurtzea eragiten zuen. -
DNA nukleotidoz osatuta dago, eta nukleotido bakoitza base nitrogenatu batek, azukre batek (desoxirribosa) eta fosfato talde batek osatzen dute. Lau baseak identifikatu zituen (A, T, C, G), eta sekuentzia erregularrean errepikatzen zirela proposatu zuen. -
George Beadlek eta Edward Tatumek mutazioen ondorioak aztertu zituzten.
EXPERIMENTUA:
Neurospora crassa onddoarekin lan egin zuten.
Esporak X izpiekin erakutsi zituzten, eta mutazioak eragiten zituen haien DNAn.
Orduan, esporak saio-hodietan jarrita:
Espora ez hazi = nutrizio-mutanteak= nutrienteren bat egiteko gaitasuna galdu .
Konturatu ziren:
Gene bat aldatu=fenotipoa aldatu--entzima batek funtzionatzeari utzi.
HIPOTESIA: "Gene bat, entzima bat" -
Birulentoak ez ziren bakterioak (R) eta bakterio birulentoen zatiak (S) nahastu zituzten, aurretik tratamendu entzimatiko bat eginda.
DNAn zeudenean bakarrik ikusi zuten R bakterioak S birulentoa bihurtzen zirela.
ONDORIOA: DNA material genetikoa da. -
DNA molekuletan dagoen base purikoen eta pirimidikoen kopurua baliokidea da.
Adenina bezainbeste timina dago, eta zitosina adina guanina.
A=T eta C=G -
Rosalind Franklinek 51. argazkia lortu zuen, DNAren X izpien irudi bat, helize bikoitzeko egitura erakutsi zuena.
Geroago, Watsonek eta Crickek hau erabiliz sortu zuten haien teoria. -
DNA material genetikoa ote zela zehaztu zuten.
PROZESUA:
T2 bakteriofagoekin bakterioak infektatu zituzten.
Sufre erradioaktibodunarekin (³⁵S) kapsidaren proteinak markatu zituzten, eta fosforo erradioaktibodunarekin (³²P) fagoaren DNAa. T2 fagoei bakterioak kutsatzen utzi zieten eta kapsidatik bereizi zituzten.
EMAITZA:
Kapsida kanpoan geratu zen. T2 bakteriofagoaren DNA bakterioan sartu zen eta birus berrien sintesia eragin zuen.
ONDORIOA:
T2 fagoaren DNA material genetikoa da. -
DNAren helize bikoitzaren eredua proposatu zuten, baseak nola itsasten diren, molekula nola erreplika daitekeen eta informazio genetikoa nola gorde daitekeen azalduz. DNAren egitura sekundarioa espazioan DNA kateak hartzen duen hiru dimentsioko forma dela ondorioztatu zuten.
Rosalind Franklin eta Maurice Wilkinsen aurreko lanei esker egin zuten. -
HIPOTESIA: "Gene bat, proteina bat".
Frogatu zuten hemoglobina normala (HbA) eta hemoglobina faltziformea (HbS) guztizko 600 aminoazidoetatik batean soilik bereizten zirela, eta erakutsi zuten gene bat aldatzeak aminoazidoa aldatzea eragiten zuela. -
E. coli bakterioa kultibatu zuten, ¹⁵N ingurune batean (N astuna), eta, gero, ¹⁴N ingurune batean (N arina).
Erreplikazioen ondoren, DNAren dentsitatea neurtu:
Belaunaldi baten ondoren, DNAk tarteko dentsitatea→eredu kontserbakorra baztertu.
Bi belaunaldiren ondoren, DNA arina eta tartekoa→eredu sakabanakorra baztertu.
ONDORIOA:
DNA eredu erdikontserbakorrari jarraituz errepikatzen da, hau da, DNA molekula berri bakoitzak jatorrizko kate bat eta sintetizatu berri bat gordetzen ditu. -
Lynn Margulisen teoriak dio mitokondriak eta kloroplastoak zelula eukariotoek irentsi eta beren DNA gorde zuten bakterioetatik datozela.