-
Friedrich Miescherrek zelulen nukleotik substantzia berri bat isolatu zuen, "nukeina" deitua. Geroago, DNA zela frogatu zen. -
Kromosomak informazio genetikoa daramatela aurkitu zen. Komosomak DNAz eta proteinez osatuta daude. -
Frederick Griffithek bakterioek material genetikoa trukatu dezaketela frogatu zuen, nahiz eta oraindik ez jakin nola gertatzen zen prozesu hori. -
Oswald Avery, Colin MacLeod eta Maclyn McCarty-k frogatu zuten DNA zela informazio genetikoa transmititzen zuen molekula. -
Alfred Hershey eta Martha Chasek baieztatu zuten DNA zela informazio genetikoa transmititzen zuena, bakteriofagoekin egindako esperimentuen bidez. -
James Watsonek eta Francis Crickek DNAren egitura helize bikoitz gisa proposatu zuten, Rosalind Franklinek egindako X izpien difrakzioaren datuak erabiliz. -
Marshall Nirenberg eta Heinrich Matthaeik kode genetikoa deszifratu zuten, zein kodon (hiru nukleotido-sekuentzia) aminoazido bakoitzari dagokion zehaztuz. -
1966an kode genetiko osoa deszifratu zen, eta 64 kodonen esanahia ezarri zen. -
Paul Berg-ek lehen aldiz ADN birkonbinatua sortu zuen, bi espezie ezberdinetako DNA konbinatuz. -
Herbert Boyer eta Stanley Cohen-ek organismo batean gene bat txertatzea lortu zuten. Ingeniaritza genetikoaren hasiera izan zen. -
Frederick Sangerrek DNA sekuentziazio metodo fidagarria garatu zuen (Sanger metodoa). -
Kary Mullisek PCR (Polymerase Chain Reaction) asmatu zuen, DNA kantitate txikiak milioika aldiz kopiatzeko aukera emanez. -
Mundu mailako proiektu erraldoi bat jarri zen martxan giza genomaren sekuentzia osoa ezagutzeko. -
Haemophilus influenzae bakterioaren genoma izan zen lehenengoa guztiz sekuentziatzen. -
Giza genomaren lehen bertsio ia osoa aurkeztu zen. -
Giza genomaren %99,99 zehaztasunez osatu zen ofizialki. -
Jennifer Doudna eta Emmanuelle Charpentierrek CRISPR-Cas9 sistema geneak zehaztasun handiz editatzeko erabil daitekeela frogatu zuten. -
CRISPR-Cas9 gene-edizioaren teknologia garatzeagatik Nobel Saria eman zitzaien Doudna eta Charpentier-i.