-
Genetika Gregor Mendelen ilar-esperimentuarekin hasten da, non ezaugarriak belaunaldiz belaunaldi nola transmititzen diren aurkitu zuen. -
Azido nukleikoak Meischerrek aurkitu zituen , zeinak, leukozitoekin eta izokin-espermarekin lanean, karbono, hidrogeno, oxigeno, nitrogeno eta fosforo portzentaje handi batean aberatsa den substantzia bat lortu baitzuen. -
Informazio genetikoaren eramailea DNA dela erakusten du esperimentu honek, hau da, DNA material genetikoa da. Griffitek sagu batzuk streptococcus prneumoniae bakterioea erabiliz, ondorioztatu zuen S anduiako molekularen batek R anduia birulento bihurtzen zuela. Ondoren, Averyk entzima batzuen laguntzaz ikusi zuen nahastean DNA zegoenean bakarrik bihurtzen zuela R anduia S andui birulento -
Levene-k aurkitu zuen DNA lau desoxirribonukleotidoz osatuta dagoela: adenina(A), timina(T), guanina(G) eta zitosina(C) -
Aldaketa genikoen edo mutazioen ondorioak aztertu zituzten. Gene bat aldatzeak fenotipoa aldatzea eragiten zuela ondorioztatu zuten, hau da, entzima behar bezala funtzionatzeari uzten zion, hipotesia: "GENE BAT, ENTZIMA BAT" -
Chargaffek ondorioztatu zuen DNAn base purikoen eta base pirimidikoen kopurua berdina dela. Hau da, A=T eta G=C, beraz, base nitrogenatu bakar baten kantitatea jakinda, beste guztiak ere jakin dezakegu. -
Konposatu erradiaktibo batzuen bidez, birusen kapsidea eta DNA erradiaktiboki markatu zituzten. Bakterioak infektatu zituzten fagoek proteinak zeuzkatenean markatuta, markatze hura ez zen agertzen ez bakterioetan ez fago berrietan, bakarrik kapside hutsetan. DNA zeuzkatenean markatuta, bakterioetan eta fago berrietan agertzen zen markatzea. Beraz, DNA da belaunaldi batetik bestera igarotzen duen molekula eta ez proteinak. -
Rosalind Frankling-ek X izpien difrakzioaren argazkia egin zuen, hau da- DNAren lehenengo argazkia lortu zuen. Argazkiari esker frogatu zen DNA bi kateez osatuta dagoela -
Egitura sekundarioa DNA espazioan hartzen duen 3D forma da, bi DNA kateak elkarren inguruan kiribilduz helize destrogiro bat osatzen dutela ondorioztatu zuten -
Ikusita hemoglobina proteina gene bakar bat aldatuta aldaraz daitekeela, hipotesia zabaldu zuten: "GENE BAT, PROTEINA BAT" -
Esperimentu honen bidez, ondoriztatu zuten DNA erdikontserbakorra dela. E coli bakterioa N15 ingurune batean kultibatu zuten, eta emaitza normal baino dentsitate handiagoko DNA izan zen. Ondoren, N14 ingurune batean, zentrifugatu zuten. Emaitzak: 1. belaunaldian tarteko dentsitatea zuen, eredu kontserbakorra baztertuz. 2. eta 3.etan N14-an kultibatutako DNAri zegokion zerrenda bat agertu zen eta molekula batzuek jada ez zuten N15, beraz, eredu sakabanakorra baztertu zuten. -
Telomeroak kromosomen besoetako eremuak dira. Elizabeth aurkitu zuen telomeroak gero eta motzago egiten direla, apoptosia eraginiz, eta zenbait zelulak telomerasa entzima dutenak, hilezkorrak direla ondorioztatu zuen.