-
Irailaren 1ean, Alemania Polonia inbatutu zuen. Irailaren 3an Frantziak eta Erresuma Batuak gerra deklaratu zioten Alemaniari.
-
Alemaniak Danimarka eta Norvegia inbaditu zituen, Norvegia burdina eta Ipar itsasoaren kontrola ziurtatzeko. Britainiarren ontzi-ofentsibak porrot egin zuen.
-
Tximista-gerraren (Blitzkrieg) estrategiari esker, Alemaniak 10 egunetan Frantzia osoa konkistatu zuen. Frantzia bi zatitan banatu zen eta hegoaldeko eta kolonietako eremuan Vichyko Frantzia deritzona ezarri zen, Petain jeneralak zuzendua eta Hitlerren eraginpean.
-
Ingalaterrako Guduan, alemaniarrek airez eraso zioten, etengabe, Erresuma Batuari. Britainarrek ehiza-hegazkinei eta radarrari esker alemaniarren hegazkin asko bota zituztenez, haiek hiriak bonbardatzen hasi ziren. 1941eko ekainean bukatu zen.
-
Italiarrak Grezia inbaditzen saiatu ziren, baina huts egin zuten hasieran eta Alemaniako tropek lagundu behar izan zuten.
-
Hitlerrek SESB inbaditu zuen komunismoa bere etsai nagusitzat hartzen zuelako. Nahiz eta Hitlerren asmoa SESB negua iritsi aurretik inbaditzea zen, inbasioa asko atzeratu zen. Gatazka oso luze eta gogor bat izan zen.
-
Estatu Batuek japoniarren merkataritzari blokeoa ezari zuten, Japoniak Indotxina inbatu zuenean. Horregatik, Japoniak Pearl Harbor itsasontzi-base estatubatuarrari erasotzea erabaki zuen. Honen ondorioz, Estatu Batuek gerran sartu zen, aliatuen alde.
-
Japoniak Midway uhartea hartzen saiatu ziren, eta japoniarren eta estatubatuarren ontzidiak borrokatu ziren bertan. Estatu Batuak garaile atera zen.
-
Uztailaren 1ean hasi eta 27an amaitu zen. Bertan britaniarrek eta Afrika Korps tropak borrokatu ziren. Britaniarrek garaile atera ziren eta Afrika Korps tropak 1943ko maiatzean errenditu ziren.
-
1942ko abuztuaren 7an hasi eta 1943ko otsailaren 9an amaitu zen. Bertan indar aliatuek eta japoniak borrokatu ziren. Indar aliatuak japoniarrak geldiaraztea lortu zuten.
-
1942ko abuztuaren 23an hasi eta 1943ko otsailaren 2an bukatu zen. SESBeko Armada Gorria Alemaniaren kontra borrokatu zuen, eta garaile atera ziren. Hortik aurrera, gerraren norabidea aldatu zen ekialdeko frontea, gudu honen ondorioz alemaniarren ofentsiba eten egin zen-eta.
-
1943ko uztailaren 7an, aliatuak Italia inbaditzen hasi zire egoaldetik. Erregeak Mussolini kargutik bota eta Badoglio Maliskalari eman zion boterea. Hala ere, inbasioa ez zen bukatu 1945ko maiatzaren 8ra arte.
-
Helburua mendebaldean fronte bat irekitzea zen, Alemaniara SESB baino lehen iristeko. Ondo atera zitzaien aliatuei operazio hau eta 1944ko abuztuaren 26an, Paris askatu zuten.
-
Hau Hitlerren azken erasoa izan zen, baina porrot egin zuten.
-
Sobietarrek azken erasoa jo zuten eta Berlin okupatu zuten. Hitlerrek bere buruaz beste egin zuen (Mussolini urte horretan hil zen ere). Honekin, Alemania errenditu zen.
-
Europan gerra amaitu egin zen, baina Japonia borrokatzen segitzen zuen. Estatu Batuak, gerra lehenbailen amaitzeko, bonba atomikoak bota zituen Hiroshima eta Nagasaki hirietan. Honekin, 1945ko irailaren 2an, Japoniak errenditu eta Bigarren Mundu Gerra amaitu zen.