-
Enigma makina Alemaniako armadak erabili zuen kodeatzeko tresna izan zen. Mezu militarrak segurtasunez bidaltzeko baliatzen zuten, eta sistema mekaniko-elektriko konplexu batez funtzionatzen zuen. Errotoreen bidez, letra bakoitza beste batekin ordezkatzen zen, eta konbinazioak egunero aldatzen ziren. Makina hau Arthur Scherbius ingeniari alemaniarrak asmatu zuen 1920ko hamarkadan. Gerra garaian, Alan Turing eta bere taldeak (Erresuma Batuan) Enigmaren kodea hautsi zuten, gerra laburtzea lortuz.
-
Penizilina lehen antibiotiko eraginkorra izan zen, bakterioen aurkako borrokan iraultza ekarri zuena. Bigarren Mundu Gerran, zauritutako soldaduen infekzioak tratatzeko erabili zen masiboki, eta horrek milaka bizitza salbatu zituen.
Alexander Fleming eskoziar medikuak aurkitu zuen ustekabean 1928an, laborategiko plaka batean onddo bat hazten ikusi zuenean. Gerra garaian, Howard Florey eta Ernst Boris Chain izeneko ikertzaileek garatu zuten masiboki ekoizteko modua. -
Radar sistema bat da uhin elektromagnetikoen bidez objektuen distantzia eta posizioa detektatzeko. Hegazkin, itsasontzi edo itsaspeko etsaiak aurkitzeko erabili zen Bigarren Mundu Gerran. Ingalaterrak erabili zuen batez ere, aire erasoak aurrez jakiteko eta defentsa antolatzeko. Radar kontzeptua hainbat herrialdek garatu zuten, baina Robert Watson-Watt eskoziar fisikaria izan zen lehen radar praktikoaren diseinatzailea. Bere lana funtsezkoa izan zen Ingalaterrako aire defentsan.
-
laemania Polonian sartzen da; bi egun geroago, Erresuma Batua eta Frantzia Alemaniari gerra deklaratzen diote. Bigarren Mundu Gerraren hasiera.
-
Alemaniak Erresuma Batua bonbardatzen du.
-
Alemaniak ez du errespetatzen Sobietar Batasunarekin sinatutako hitzarmena eta erasoa hasten du
-
Japoniak AEBetako Hawaii-ko itsas basea erasotzen du.
-
Aliatuek Normandian lehorreratzen dira
-
Aliatuek Paris Alemaniaren kontrolpetik askatzen dute.
-
Hitlerrek bere buruaz beste egiten du
-
Bigarren Mundu Gerran, AEBek sortu eta erabili zuten. Hiroshima eta Nagasakin jaurtitako bonbek hirien suntsiketa ia osoa eragin zuten eta ehunka mila pertsona hil ziren zuzenean edo erradiazioaren ondorioz. Bonba Manhattan Proiektuan garatu zen, AEBetan. Proiektuaren buru zientifikoa Robert Oppenheimer izan zen. Fisikari handiak parte hartu zuten, hala nola Enrico Fermi (energia nuklearra esperimentatu zuen lehena) eta Niels Bohr (egitura atomikoa ulertzen lagundu zuena).
-
AEBk bi bonba atomiko botatzen ditu Japonian.