-
Iruteko makina (1764)
Asmatzailea: James Hargreaves Makina bat da, aldi berean hari batzuk eskuz baino azkarrago fabrikatzeko aukera ematen duena. Oso garrantzitsua izan zen ehungintza industriarako, arropa azkarrago eta kopuru handiagoan egiteko lagundu baitzuen. James Hargreaves (1720-1778) ehule eta asmatzailea izan zen britainiarra. Familia apalean jaio zen eta ez zuen hezkuntza handirik, baina oso asmatu zen. Arazo ekonomikoak izan bazituen ere, bere lanak ehungintza industria betiko aldatu zuen. -
Ferrokarrila (1825)
Asmatzailea: George Stephenson Ferrokarrila garraiobide bat da, trenak erabiltzen dituena pertsonak eta merkantziak mugitzeko. Azkar bidaiatzea edo karga handiak distantzia luzetara garraiatzea ahalbidetzen du, industria eta komertzioaren hazkundea errazten duelarik. George Stephenson (1781-1848) ingeniari britainiarra izan zen, familia apalean jaioa. Hezkuntza formal gutxi zuen, baina mekaniko gisa ikasi zuen. Ferrocarrilaren garapenean garrantzitsua izan zen. -
Idazteko makina (1868)
Asmatzailea: Christopher Sholes Idazteko makina tresna bat da, testuak idazteko erabiltzen dena, letra eta zenbakiak paperean inprimatuz. Inbento honek idaztea azkarrago eta argiago egitea ahalbidetu zuen, lanetan eta komunikazioan oso lagungarria izan zen. Christopher Sholes (1819-1890) estatubatuar asmatzailea eta kazetaria izan zen. Connecticut-en jaio zen eta inprentan eta kazetaritza lanean aritu zen. Teknologian interesa zuen eta idazteko makina sortzen lagundu zuen. -
Bonbilla (1879)
Asmatzailea: Thomas Edison Objektu bat da, elektrizitatea erabiliz argia sortzen duena. Lehen, jendeak kandelak eta olio-lanparak erabiltzen zituen, baina bonbillak etxeak eta kaleak seguruago eta erosoago bihurtu zituen. Thomas Edison (1847-1931) estatubatuar asmatzailea eta enpresaburua izan zen, bonbilla eta zinema kamera bezalako asmakizunengatik ezaguna. 1.000 asmakizun baino gehiago egin zituen eta teknologia modernoan ondare handia utzi zuen.