Ardatz Kronologikoa

  • Frantziaren Iraultza

    Frantziako Iraultza Antzinako Erregimenaren aurkako matxinada politiko, sozial eta ekonomikoa izan zen.
  • AEren Krisialdia

    Antzinako Erregimena (AE) Europan indarrean zegoen sistema politiko, ekonomiko eta soziala zen, eta XVIII. mendearen amaieran krisian sartu zen.
  • 1820ko Iraultzak

    Europako hainbat herrialdetan piztu ziren: Espainia, Portugal, Napolin eta Greziako independentzia prozesua. Helburua: monarkia absolutua mugatzea eta konstituzioak ezartzea. Espainian, Riego koronelak pronuntziamendu arrakastatsua egin zuen, eta 1812ko Konstituzioa berrezarri zen (Trienio Liberal). Emaitza: gehienek porrot egin zuten, baina liberalismoaren zabalkundea handitu zen.
  • 1830eko Iraultza

    Hasiera: Frantzia, 1830eko Uztailaren Iraultza. Kausa: Karlos X.aren politika erreakzionario eta absolutista. Ondorioa: Liberalismo moderatuaren garaipena eta Luis Filipe Orleanskokoa errege bihurtu zen. Beste herrialdeetan ere piztu ziren: Belgikaren independentzia (Herbehereetatik). Poloniaren altxamendua Errusiaren aurka (porrot egin zuen).
  • 1848 Iraultza

    Europa ia osoan lehertu ziren.
    Arrazoi nagusiak: Krisi ekonomikoa (langabezia, gosetea). Nazioarteko mugimendu nazionalistak. Herrialde nagusiak: Frantzia: Bigarren Errepublika sortu zen. Alemania: Frankfurtko Parlamentua (batasunaren lehen saiakera). Italia: batasunaren lehen urratsak. Inperio Austriarra: herri askoren altxamendu nazionalak (hungariarrak, txekiarrak...). Emaitza: Iraultzaren lehen garaipenak azkar galdu ziren, baina liberalismoa eta nazionalismoa finkatu ziren.
  • Nazionalismoa

    Nazionalismoaren oinarriak: Hizkuntza eta kultura komuna Historia eta tradizio bateratuak Lurralde propioa Kontzientzia nazionala (nortasun partekatua) Nazionalismo motak: Batasun-nazionalismoa
    – Herrialde zatituak elkartu nahi:
    Alemania, Italia. Askatasun-nazionalismoa
    – Inperio baten menpe zeuden herriek independentzia bilatu:
    Polonia, Hungaria, Grecia, etab.