-
K.a. 900. urtetik aurrera, Grezia hiri-estatu (polisak) txikitan antolatzen hasi zen. Polis bakoitzak bere lege, aginte-modu, sistema ekonomiko eta gizarte antolaketa zituen. Polis bat Atenas izan zen. Hasieran Atenaseko aginte-modua monarkia izan zen.
Monarkia, erregeak oinordezkotzat boterea duen aginte modua da. -
Lur-jabe handiek boterea kendu zioten erregeari eta oligarkia ezarri zuten. Boterea pertsona gutxi batzuen esku zegoen. Pertsona gutxi hauek politika, armada eta justizia kontrolatzen zituzten.
-
Oligarkia eta gero, k.a. 621. urtean, tiranoen aginte-modua zabaldu zen; Tirano hauek bere interesen aldeko legeak idatzi zituzten. Legeak erabiliz herritarrak menperatzen zituzten.
Tiranian herritarrek ez dute eskubiderik, soilik agintariak. -
K.a. 508. urtean, Klistenes aristokrata berritzaileak Atenasko egitura politikoan aldaketak egitea erabaki zuen. Gendeak parte hartzeko eskubideak aldatzen.
Demokrazia ezarri zuen, hau da, herriak pixkanaka boterea izaten hasi zen.
Demokrazia, herritarrek hauteskundeen bidez agintaria aukeratzen duten aginte mota da. -
Atenasko esperientzia demokratikoak mende bakarra iraun zuen. Espartaren aurkako gerrak, besteak beste Atenasen beherakada garaiak izan zituen. Egoera horretan K.a. 411n Atenasen egitura oligarkikoa berrezarri zen. Oligarkia, talde txiki batek botere guztia duen aginte modua da.
-
K.a. 403n demokrazia berreskuratu zuten.
-
Alexandro Handiak inperio handi bat sortu zuen.
Inperioa aginterri edo jaurgo etnologikoki eta/edo kulturalki ezberdinak diren lurralde zabalak menpean dituen estatua da -
Alexandro Handia 323n hiltzean, Greziako lurraldea erresuma helenistiko txikietan zatitu zen.