-
Grezia estatu txikitan antolatu. Hiri-estatu hauek POLIS deitzen ziren. Polis bakoitza bere legeak zituen.
POLIS bat ATENAS zen eta bere aginte-modua MONARKIA zen. -
K.a. 753. urtean lur-jabe handiek boterea kendu zioten erregeari eta oligarkia deituriko aginte modua ezarri zuten. Oligarkiarekin boterea pertsona gutxi batzuen esku zegoen. Pertsona gutxi hauek politika, armada eta justizia kontrolatzen zituzten. Aldaketak honako hauek izan ziren: • Herria aberastu egin zen.
• Merkataritza hobetu zen eta gerrarako bitarteko gehiago zeuden.
• Behin baino gehiagotan altxatu ziren oligarken kontra.
• Idatzizko legeak eskatu zituzten. -
Oligarkia eta gero, k.a. 621. urtean, tiranoen aginte-modua zabaldu zen; Tirano hauek bere interesen aldeko legeak idatzi zituzten. Legeak erabiliz herritarrak menperatzen zituzten.
-
K.a. 508. urtean, Klistenesek Atenaseko politikan aldaketa sakonak egin zituen, Solonen erreformetan oinarrituta: Gizonezko libre guztiei eman zitzaien hiriaren agintean parte hartzeko eskubidea.
Gizonezko libreak legeen alde edo aurka botoa ematen hasi ziren. Hau demokraziaren hasiera izan zen. -
Atenaseko demokraziak mende bakarra iraun zuen. Atenasek Espartaren aurkako gerra galdu zuen eta k.a. 411. urtean, Atenasen egitura oligarkikoa ezarri zen berriro.
-
K.a. 403n demokrazia berreskuratu zuten, baina, k.a. 346. urtean, Mazedoniako errege Filipo II.ak Grezia konkistatu zuen.
-
K.a. 336. Urtean, bere semeak, Alexandro Handia, inperio handi bat sortu zuen
-
K.a. 323n hiltzean, Greziako lurraldea erresuma helenistiko txikietan zatitu zen.