Antzinako Grezia

By Holi23
  • 1.Monarkia
    900 BCE

    1.Monarkia

    Garai hartan, k.a. 900. urtetik aurrera, Grezia hiri-estatu txikitan antolatzen hasi zen. Hiri-estatu hauek polis izena zuten. Polis bakoitzak bere lege, aginte-modu, sistema ekonomiko eta gizarte antolaketa zituen. Polis bat Atenas izan zen. Hasieran Atenaseko aginte-modua monarkia izan zen, hau da, errege batek agintzen zuen. Monarkia, oinordekotzaz boterea duen agintari bakarreko aginte modua da.
  • 2.Oligarkia
    753 BCE

    2.Oligarkia

    K.a. 753. urtean lur-jabe handiek boterea kendu zioten erregeari eta oligarkia deituriko aginte modua ezarri zuten. Oligarkiarekin boterea pertsona gutxi batzuen esku zegoen. Pertsona gutxi hauek politika, armada eta justizia kontrolatzen zituzten. Oligarkia, pertsona multzo txiki baino ahaltsu baten eskuetan dagoen aginte modua da.
  • 3.Tirania
    621 BCE

    3.Tirania

    K.a. 621. urtean, tiranoen aginte-modua zabaldu zen; Tirano hauek bere interesen aldeko legeak idatzi zituzten. Legeak erabiliz herritarrak menperatzen zituzten.
    Tirania edo diktadura, agintari baten mugarik gabeko boterean oinarritzen den gobernu-egitura da, herritarren iritziak eta eskubideak errespetatu ez ezik zapaldu ere egiten dituen aginte-modua da.
  • 4.Demokrazia
    594 BCE

    4.Demokrazia

    K.a. 594. urtean, Solon estatu-gizona politikan erreforma garrantzitsuak egiten hasi zen. Adibidez: Herritarren batzarra sortu zuen. Batzarrean parte hartzeko hiriko aberatsen artean zozketa egiten zen. Batzarrean hiriari buruzko gaiak jorratzen ziren.
    Herri-epaimahai bat sortu zuen, herriaren eskubideak errespetatuak izateko. Demokraziaranzko lehen pausoak izan ziren. Demokrazia, agintea herritarren esku dagoen aginte modua da.
  • 5.Demokrazia
    507 BCE

    5.Demokrazia

    Klistenesek Atenaseko politikan aldaketa sakonak egiten zituen. Gizonezko libreak legeen alde edo aurka botoa ematen hasi ziren. Demokraziaren hasiera izan zen.
  • 6.Demokrazia
    451 BCE

    6.Demokrazia

    Periklesek (armadako komandanko) kargu garrantzitsuak lortu zuen.
    Atenasen denbora luzean eragin zuen bizitza politikoa. Honako hauek dira berak egindako aldaketa batzuk: Aristokratei boterea murriztu zien.
    Aberastasun gutxi zuten herritarrentzat ordainsari bat ezarri zuen.
    Aginte-postuak gizonezko libre guztiek betetzen zituzten txandaka.
  • 7.Oligarkia
    411 BCE

    7.Oligarkia

    k.a. 411. urtean, Atenasen egitura oligarkikoa ezarri zen berriro.
  • 8.Demokrazia
    403 BCE

    8.Demokrazia

    K.a. 403n demokrazia berreskuratu zuten, baina, Mazedoniako errege Filipo II. ak Greziako lurralde guztiak eskuratu zituen
  • 9.Demokrazia
    346 BCE

    9.Demokrazia

    k.a. 346. urtean, Mazedoniako errege Filipo II.ak Grezia konkistatu zuen.
  • 10.Monarkia
    336 BCE

    10.Monarkia

    K.a. 336. Urtean, bere semeak, Alexandro Handia, inperio handi bat sortu zuen.
  • 11.Monarkia
    323 BCE

    11.Monarkia

    Baina K.a. 323n hiltzean, Greziako lurraldea erresuma helenistiko txikietan zatitu zen.