-
Grezia, Mediterraneo itsasoan kokatua, oso herrialde menditsua da. Antzinatean, populazio isolatua zuen, eta K.a. 900. urtetik aurrera hainbat estatu txiki aske (polis) sortzen joan ziren, estatu-hiriak deituak. Bakoitzak bere lege, aginte modu, sistema ekonomiko eta gizarte-antolaketa zituen. Hiri nagusiak Esparta, Korinto eta Atenas izan ziren.
-
Urte honetan oligarkia izeneko aginte modu bat ezarri egin zen eta aginte modu honetan talde txiki batek boterea zeukala.
-
K.a. 621. urtean, Drakon legegileak legeak idatziz ezarri zituen Atenasko biztanleek ezagut zitzaten. Hainbat lege oso zorrotzak ziren eta tiranoen (tyrannos = jauna) bidez, indarrez inposatu ziren.
-
K.a. 594. urtean, Solon merkatari aberatsa eta Atenasko estatu-gizona, erreforma politiko garrantzitsuak egiten hasi zen. Bule herritarren batzarra sortu zuen, hiriko gaiak jorratzeko arduradun ziren herritarrentzat. Partaideak zozketaz aukeratzen zirenez, ez zen berdintasunean oinarritutako egitura, baina demokraziaranzko lehen pausoak izan ziren.
-
Solonen erreformetan oinarrituta, Klistenesek erabaki zuen herritar gehiagok parte hartu behar zutela bizitza politikoan eta baita Atenasko zuzendaritzari buruzko erabakietan ere. Lehen, aberatsek hartzen zuten parte, ez bestek
-
Aristokratei boterea murriztu zien eta egitura oligarkikoaren arrastoei amaiera eman.Gainera, aberastasun gutxi zuten herritarrek hiriaren administrazioaren erabakietan parte har zezaten, ordainsari bat ezartzea erabaki zuen erakunde politikoetan parte Argazkian Atenaseko hizlari bat azaltzen da herriari azalpenak ematen.
-
Atenasko esperientzia demokratikoak mende bakarra iraun zuen. Espartaren aurkako gerrak, besteak beste Atenasen beherakada garaiak izan zituen. Egoera horretan K.a. 411n Atenasen egitura oligarkikoa berrezarri zen.
-
K.a. 403n demokrazia berreskuratu zuten, baina, Mazedoniako errege Filipo II. ak Greziako lurralde guztiak eskuratu zituen.
-
Grezia berreskuratu zen Filipo II.ak konkistatuta
-