-
Monarkia erregeak edo erreginak agintzen duen aginte-modua da, hil arteko kargua izanez.
Grezia Polis izeneko hiri-estatu txikitan antolatzen hasi zen. Bakoitzak bere lege, aginte-modu, sistema-ekonomiko eta gizarte antolaketa zituen. Adibidez, Atenas, Polis bat izan zen. -
Oligarkia aginte-modu bat da non estatuaren zuzendaritza talde aberats txiki baten esku dagoen. Atenaseko politikan aldaketak gertatu ziren: Herria aberastu egin zen, merkataritza hobetu zen eta gerrarako bitarteko gehiago zeuden.
-
Tirania aginte-modu bat da non agintariak arauak eta bere nahiak besteak kontuan hartu gabe ezartzen dituen. Tirano hauek bere interesen aldeko legeak idatzi zituzten. Legeak erabiliz herritarrak menperatzen zituzten.
-
Demokrazia aginte-modu bat da non estatuaren zuzendaritza herriaren esku dagoen. Solon politikan erreforma garrantzitsuak egiten hasi zen. Adibidez: Herritarren batzarra sortu zuen, non hiriari buruzko gaiak jorratzen ziren. Hauek demokraziaranzo lehen pausoak izan ziren.
-
Klistenesek Atenaseko politikan aldaketa sakonak egin zituen, Solonen erreformetan oinarrituta: Gizonezko libre guztiei eman zitzaien hiriaren agintean parte hartzeko eskubidea, demokraziari hasiera emanez.
-
Perikles Atenasen denbora luzean eragin zuen
bizitza politikoa, aldaketa batzuk eginez, adibidez: aristokratei boterea murriztu zien eta aginte-
postuak gizonezko libre guztiek bete zitzaketen txandaka. -
Atenaseko mende bakarra iraun zuen demokraziak, Espartaren aurkako gerra galdu zuen eta horrek oligarkia bueltatu zuen Atenasera.
-
Demokrazia bueltatu zen Atenasera.
-
Mazedoniako errege Filipo II.ak Grezia konkistatu zuen.
-
Inperioa estatu batek konkistaren bidez menderatzen dituen lurralde zabalak dira. Bere semeak, Alexandro Handiak, inperio handi bat sortu zuen.