-
Monarkia, errege edo erregina bat daukan botere absolotua duen aginte modua da. Hasieran, Grezian, monarkia ezarrita zegoen, Grezia hiri-estatu txikitan antolatzen hasi zen. Hiri-estatu hauek polis izena zuten. Polis bat Atenas izan zen. Hasieran Atenaseko aginte-modua monarkia izan zen.
-
Oligarkia, pertsona multzo txiki batek agintzen duen aginte modua da.
Lur-jabe handiek boterea kendu zioten erregeari eta oligarkia deituriko aginte modua ezarri zuten. Pertsona gutxi hauek politika, armada eta justizia kontrolatzen zituzten. -
Tirania, botere politikoaren erabilera abusu eta maltzur batekin identifikatzen duen aginte modua da. Tirano hauek bere interesen aldeko legeak idatzi zituzten. Legeak erabiliz herritarrak menperatzen zituzten.
-
Demokrazia, egitura politiko bat da eta boterea herriaren esku dagoen aginte modua da. Solon estatu-gizona politikan erreforma garrantzitsuak egiten hasi zen.
Adibidez:
- Herritarren batzarra sortu zuen.
Batzarrean parte hartzeko hiriko aberatsen artean zozketa egiten zen. Batzarrean hiriari buruzko gaiak jorratzen ziren.
- Herri-epaimahai bat sortu zuen, herriaren eskubideak errespetatuak izateko. Demokraziaranzko lehen pausoak izan ziren. -
Klistenesek Atenaseko politikan aldaketa sakonak egin zituen, Solonen erreformetan oinarrituta:
- Gizonezko libre guztiei eman zitzaien hiriaren agintean parte hartzeko eskubidea.
- Gizonezko libreak legeen alde edo aurka botoa ematen hasi ziren. Hau demokraziaren hasiera izan zen.
-
Periklesek estratega (armadako komandantea) kargu garrantzitsua lortu zuen. Perikles izan zen lider demokratiko ezagunenetakoa. Atenasen denbora luzean eragin zuen bizitza politikoa.
-
Atenasen egitura oligarkikoa ezarri zen berriro.
-
Demokrazia berreskuratu zuten, baina, k.a. 346. urtean, Mazedoniako errege Filipo II.ak Grezia konkistatu zuen.
-
Urte horretan, bere semeak, Alexandro Handia, inperio handi bat sortu zuen.