Screenshot 2024 05 29 09.23.35

AINTZINAKO GREZIA

  • Monarkia
    900 BCE

    Monarkia

    Hasiera batean, Atenasko hiri-estatua monarkia zen errege batek agintzen zuen. K.a. 900. urtetik aurrera hainbat estatu txiki aske (polis) sortzen joan ziren, estatu-hiriak deituak. Bakoitzak bere lege, aginte modu, sistema ekonomiko eta gizarte-antolaketa zituen.
  • Oligarkia
    753 BCE

    Oligarkia

    Oligarkiarekin boterea esku gutxi batzuetan zegoen, pertsona edo familia jakinetan. Lurraldeko pertsona eraginkorrenak ziren eta euren artean antolatzen zuten agintea. K.a. 753. urtean, lur-jabe handiek boterea kendu zioten erregeari eta egitura oligarkikoa ezarri zuten.
  • Tirania
    621 BCE

    Tirania

    K.a. 621. urtean, Drakon legegileak legeak idatziz ezarri zituen Atenasko biztanleek ezagut zitzaten. Hainbat lege oso zorrotzak ziren eta tiranoen indarrez inposatu ziren. Garai hartan, mahastiak eta olibondoak ugaritu ziren, baita lan publiko handiak ere, langabezia murrizteko.
  • Demokrazia
    508 BCE

    Demokrazia

    Demokrazia herritar guztiek parte har zezaketen erakunde politikoetan, hala nola, bulean edo ekklesian. K.a. 508. urtean, Klistenes aristokrata berritzaileak Atenasko egitura politikoan aldaketak egitea erabaki zuen. Solonen erreformetan oinarrituta, Klistenesek erabaki zuen herritar gehiagok parte hartu behar zutela bizitza politikoan eta baita Atenasko zuzendaritzari buruzko erabakietan ere.
  • Oligarkia
    411 BCE

    Oligarkia

    Espartaren aurkako gerrak, besteak beste Atenasen beherakada garaiak izan zituen. Egoera horretan K.a. 411n Atenasen egitura oligarkikoa berrezarri zen.
  • Demokrazia
    403 BCE

    Demokrazia

    K.a. 403n demokrazia berreskuratu zuten, baina, Mazedoniako errege Filipo II. ak Greziako lurralde guztiak eskuratu zituen K.a. 346. urtean.
  • Inperioa
    346 BCE

    Inperioa

    Alexandro Handia haren semeak, K.a. 336. urtean, inperio handi bat sortu zuen
  • Erresuma helenistikoa
    323 BCE

    Erresuma helenistikoa

    Baina K.a. 323n hiltzean, Greziako lurraldea erresuma helenistiko txikietan zatitu zen.