Iberiar penintsulan sartutako musulmanak Levanteko kostan eta Guadalquivirren eta Ebroren haranetan ezarri ziren.
711
Guadaleteko Gudua: Musulmanek bisigodoak garaitu
Period: 711 to 1031
Al Andaluseko antolaketa politikoa: Mendeko Emirerria - Emirerri Independentea - Kalifa Herria.
Period: 711 to 732
Islamiarren Konkista Espainian
722
Asturiarrek eta kantauriarrek, Pelaio noble bisigodoa buru zutela, musulmanak garaitu zituzten Covadongan.
800
IX. mendetik aurrera, Aragoiko, Sobrarbeko eta Ribagorzako Konderriak sortu ziren erdialdeko Pirinioetan, frankoekiko mendekotasunaz libratu zirenean.
842
Estilo prerromaniko asturiarrean, IX. mendean eraikitako Oviedoko Santa María del Naranco eliza da azpimarragarria.
850
Bartzelonako Konderria izan zen boteretsuena, IX. mendearen bigarren erdian, Wifredo Bilotsua buru zuela.
914
Ordoño II.a erregeak León egin zuen hiriburu eta erresumari izena aldatu zion.
Period: 929 to 961
Espedizio ospetsuenak: Abd ar Rahman III. aren kalifaldikoak
930
Estilo mozarabiarra X. mendean garatu zen, IX. mendean musulmanen lurraldeko jazarpenetik ihesi kristau lurraldeetara iritsitako mozarabiarren eskutik. Adibide bat: San Miguel de Escalada (León). Ferra arkuetan ikus daiteke Al-Andaluseko eragina.