-
Kontzentrazio-esparruak juduak atxilotzeko erabiltzen diren instalazioak dira, muturreko baldintzetan eta modu inhumanoetan. Auchwitz-Birkenau, Treblinka eta Belzec izan ziren batzuek.
-
Atlantikoko Bataila Bigarren Mundu Gerrako kanpaina militar luzeena izan zen, Aliatuen eta Ardatzeko potentzien artean 1939tik 1945era. Bataila horren helburu nagusia Atlantikoko itsas ibilbideak kontrolatzea izan zen.
-
Heinkel AG hegazkinak diseinatu eta fabrikatu zituen enpresa alemaniarra izan zen.
Ernst Heinkel-ek sortu zuen, alemaniar hegazkinen diseinatzaile eta fabrikatzaile izan zenak.
Heinkel He 178 hegazkin alemaniarra izan zen munduan erreakzio-motor batekin proposatu zen lehena. 1939an estreinatu zen. -
Jeepa 1940an sortu zuen Willys-Overland enpresak Estatu Batuetan. Armadak kotxe txiki bat behar zuen, sendoa eta azkarra, soldaduak eta gauzak leku zailetatik eramateko. Horregatik sortu zuten garraio hau: pertsonak eramateko, zaintzak egiteko eta bide konplikatuetatik joateko. Oso erabilgarria izan zen Bigarren Mundu Gerran eta gero jende gehiagok erabiltzen hasi zen beste gauza askotarako.
-
Dunkerqueko bataila, 1940ko maiatzaren 26tik ekainaren 4ra bitartean izan zen, Bigarren Mundu Gerrako bataila garrantzitsua izan zen, non indar aliatuek, batez ere britainiarrek eta frantziarrek, Alemaniaren aurka borrokatu zuten Frantzia iparraldean.
Dunquerqueko hondartzetan soldadu aliatu asko ebakuatu zituzten "Dinamo operazioa" izeneko operazio masibo batean. -
Colossus gerra-garaiko lehen ordenagailu elektronikoetako bat izan zen, britainiarrek Bigarren Mundu Gerran sortua. Alemanen mezu sekretuak irakurtzeko erabiltzen zen eta batailak irabazten lagundu zuen. Tommy Flowersek eraiki zuen, Bletchley Park izeneko leku batean. Oso handia zen eta ez zuen pantailarik, baina garai hartarako oso azkarra zen, eta ordenagailuen historian aurrerapauso handia izan zen.
-
1944ko ekainaren 6an, Estatu Batuak, Erresuma Batua eta Kanada bezalako indar aliatuak Normandiako (Frantzia) hondartzetan lehorreratu ziren. Operazio handi honek mendebaldeko Europa nazien kontrolpetik askatzearen hasiera eta Alemania naziaren amaieraren hasiera markatu zuen.
-
Berlingo gudua oso garrantzitsua izan zen Bigarren Mundu Gerraren amaieran. 1945eko apirilaren 16an hasi eta maiatzaren 2an bukatu zen. Sobietar tropak Berlin hirira sartu ziren eta hiria hartu zuten. Horrek Alemaniaren porrota eta Europan gerraren amaiera ekarri zuen.
-
Adolf Hitler bere burua hil zuen 1945eko apirilaren 30ean, Berlingo bunker batean, bere emazte Eva Braunekin batera, Alemania gerra galtzen ari zelako. Biek pozoia hartu zuten, eta Hitlerrek bere burua tiroz hil zuen. Bere laguntzaileek gorpuak erre zituzten, hark agindutako moduan, inork aurkitu ez zitzan. Handik gutxira, Alemania errenditu zen eta Europako gerra amaitu zen.
-
1939an, Estatu Batuetako eta Erresuma Batuko zientzialari talde bat proiektu batean lanean hasi zen arma berri oso boteretsu bat sortzeko: bonba atomikoa. 1942an, Estatu Batuetako Armadak proiektuaren kontrola hartu zuen, Manhattan Proiektua izena hartu zuena. 2023ko uztailaren 11n estreinatu zen Oppenheimer, lehen bonba atomikoa eraiki zen laborategia zuzendu zuen Robert Oppenheimer zientzialariaren istorioa kontatzen duen filma.
-
1945ean Hiroshima eta Nagasakiren aurkako aire-erasoak egin eta egun batzuetara, Hirohito enperadoreak Japoniako Inperioaren errenditu zen. Gerra amaitzean, "Japoniako Errendizio Akta" sinatu zen Tokioko badian.
-
Gerra Hotza 1945ean hasi zen, Bigarren Mundu Gerraren amaieran. Estatu Batuak eta Sobietar Batasuna elkarren aurka egon ziren, politikoki eta militarrean, baina ez zuten zuzenean borrokatu. Bi aldeek munduan eragina izateko lehian aritu ziren.