-
Lehen garaietan eguraldi hotzetik babesteko haitzuloetan bizi izaten ziren gizakiak. Mendebaldeko Pirinioetan dago. Akitaniaren eta Euskal Herriko kantauriar erlaitzaren arteko lotura-gune batean, Izturitzeko eta Otsozelhaiko harpeak daude, eta bertan giza okupazioaren 80.000 urtetik gorako aztarna arkeologiko ugari daude. Horri esker, garrantzi historiko eta geologiko handikotzat hartzen da leku hori.
-
Nekazaritza-lurrak nagusi ziren eskualdeetan, hala nola Ekialde Hurbilean, Neolitoko etxeak handiak eta zabalak ziren, lastozko sabaiak edo buztinezko teilak zituztenak. Beste leku batzuetan, Europako hegoaldean adibidez, harri lehorrezko edo adobezko etxe zirkularrak eraiki ziren. Hegoaldeko lurraldeetako etxebizitza sendoetan bizitzen hasi ziren, ibiltari izateari utzita.
-
Gorpuak ehorzteko monumentu megalitikoa. Sorginaren Txabola Arabako Elvillar herrian kokaturik dagoen trikuharria da. Bederatzi harlauzez eta estalkia eratzen duen lauzaz osatua dago. Hiru harlauza handik estalkia egiten duen harlauzari eusten diote. Pasabidea bost harlauzez osatua dago. Trikuharria aurkitu zutenean estalkiz egiten duen lauza hirutan zegoen hautsita.
-
Menhirrak biribilean ezarrita eraikitzen zuten monumentu megalitikoa. Ilarritako harrespilak edo Okabeko harrespilak Okabe mendiaren magalean (Lekunberri, Nafarroa Beherea) kokaturik dauden harrespilak dira. Burdin Aroan daude dataturik eta inguruan hogei bat aurki daitezke. 1956ko abenduaren 19an monumentu historiko izendatu zuten.
-
Herrietan antolatzen hasi ziren, etxeak harresiz inguratuta. Alejandro Sampedro Martínezek kasualki aurkitu zuen 1935ean, bere lurretan, laborantza-lanetan ari zela, zeramikazko hondakin asko agertu zirelako, eta, ondorioz, behaketa bat egin behar izan zuen, antzinako herrixka baten aztarnak aurkituz.
-
Gorpuarekin batera hainbat objektu ehorzten zituzten. Hileta-hatu bat, arkeologian eta antropologian, hildakoen gorpuarekin hilobian jarritako objektuei buruzkoa da, dela ehorzketa bidez, dela errausketa bidez. Heriotzaren ondoren bizitzeko moduren batean sinestea iradokitzen dute; izan ere, normalean ondasun pertsonalak dira, beste bizitzan hildakoaren bidea errazteko hornidurak edo, bestela, jainkoei egindako eskaintzak dira.
-
Gure lurraldean agertu den hilarri zaharrenetakoa da. Landu den materiala hareharria da, tonu grisaxkakoa.Ia egile guztiek uste dute esanahi sinboliko astrala dutela. Herri indoeuroparrek, zeltek batez ere, eguzkiaren eskematizazio nekaezinak errepikatzen dituzte beren adierazpen artistikoetan, eta badirudi horri erantzuten diotela Larraganenaren hilarria apaintzen duten motiboek.
-
Erromatarrek itsas-merkataritzan oinarritutako hiri nagusi bat eraiki zuten gaur egungo Irunen. Erromatar Inperioan Hispania iparralderako, eta batez ere Tarraconensis probintziarako, salerosketa eta garraio gune garrantzitsua zen. 1990eko hamarkadan ikerketa arkeologikoek hiriari buruzko ezaguera handitu egin zuten.
-
Gorpuak erre ondoren, errautsak errauts-ontzietan sartzen zituzten. Erdi Aroko Xantalen ermitaren barnean aurkitu zuten Oiassoko nekropolia edo hilerria. Zenbait ontzi aurkitu dira, barruan hautsekin, hileta ostilamenduekin batera, esate baterako, zeramikazko ontziak, acus crinalis edo ilerako hezurrezko orratzak, eta fibulak, aurkitutako piezetako batzuk aipatzearren.
-
Etxe handiak eta dotoreak eraiki ziren, terma eta guzti. Hirigune honetako terma multzoa K.o. I. mendearen bigarren erdialdean jarri zen abian eta hainbat aldiz berritua izan ondoren, IV. mende inguru aldera terma izateari utzi zion. Eremu sakratua ere badago eta bertan eskaintzarako hainbat ontzi eta botozko aldare txiki bat aurkitu dira. Termen aztarnak, ordutik eta gaur arte agerian geratu dira aztarnategiaren erdian.