-
Lehen garaietan eguraldi hotzetik babesteko haitzuloetan bizi izaten ziren gizakiak.
-
Hegoaldeko lurraldeetako etxebizitza sendoetan bizitzen hasi ziren, ibiltari izateari utzita.
-
Gorpuak ehorzteko monumentu megalitikoa.
Bederatzi harlauzez eta estalkia eratzen duen lauzaz osatua dago. Hiru harlauza handik estalkia egiten duen harlauzari eusten diote. Pasabidea bost harlauzez osatua dago. Trikuharria aurkitu zutenean estalkiz egiten duen lauza hirutan zegoen hautsita. -
Herrietan antolatzen hasi ziren, etxeak harresiz inguratuta. La Hoya izenez ezagutzen den herrixka edo aztarnategia, eta Euskadiko Ondarearen [oh 1] Guardia udal-barrutian (Araba) dago, herri horretatik 700 bat metrora, lehen El Torreon zeritzan leku edo muinoan.
-
Menhirrak biribilean ezarrita eraikitzen zuten monumentu megalitikoa. Ilarritako harrespilak edo Okabeko harrespilak Okabe mendiaren magalean (Lekunberri, Nafarroa Beherea) kokaturik dauden harrespilak dira.
-
Gorpuarekin batera hainbat objektu ehorzten zituzten.
-
Gure lurraldean agertu den hilarri zaharrenetakoa da.
-
Erromatarrek itsas-merkataritzan oinarritutako hiri nagusi bat eraiki zuten gaur egungo Irunen.
-
Gorpuak erre ondoren, errautsak errauts-ontzietan sartzen zituzten.
-
Etxe handiak eta dotoreak eraiki ziren, terma eta guzti.