26. Jarduera

  • Beirazko errauts-ontzia (Ama Xantalengo nekropolia, Irun)
    120 BCE

    Beirazko errauts-ontzia (Ama Xantalengo nekropolia, Irun)

    Gorpuak erre ondoren, errautsak errauts-ontzietan sartzen zituzten.
  • Oiassoko planoa
    100 BCE

    Oiassoko planoa

    Erromatarrek itsas-merkataritzan oinarritutako hiri nagusi bat eraiki zuten gaur egungo Irunen.
  • Arkaiako villa  bateko termak
    3 BCE

    Arkaiako villa bateko termak

    Etxe handiak eta dotoreak eraiki ziren, terma eta guzti.
  • Hileta-hatua (La Hoya)
    4

    Hileta-hatua (La Hoya)

    Gorpuarekin batera hainbat objektu ehorzten zituzten.
  • Larraganenako hilarria (Gorliz)
    50

    Larraganenako hilarria (Gorliz)

    Herri batzuen ondarea ez da erraza ikusteko, batzuetan ondo ikertuta ez egoteagatik, beste batzuetan desagertuta egoteagatik. Gorlizen bi kasuetan gaude, beraz aprobetxatu behar da. Larraganena hilarria testuinguruz kanpo agertu zen, hau da, beste datu arkeologikorik gabe, aztarnategirik gabe. Datu hori ikerketetan oso garrantzitsua da, aurkikuntzaren ahalmena asko murrizten baitira.
  • Ilarritako harrespila (Lekunberri, Nafarroa Beherea)
    1195

    Ilarritako harrespila (Lekunberri, Nafarroa Beherea)

    Ilarritako harrespilak edo Okabeko harrespilak Okabe mendiaren magalean (Lekunberri, Nafarroa Beherea) kokaturik dauden harrespilak dira. Burdin Aroan daude dataturik eta inguruan hogei bat aurki daitezke. 1956ko abenduaren 19an monumentu historiko izendatu zuten.
  • La Hoyako herrixka

    La Hoyako herrixka

    La Hoya izenez ezagutzen den herrixka edo aztarnategia, eta Euskadiko Ondarearen Guardia udal-barrutian (Araba) dago, herri horretatik 700 bat metrora, lehen El Torreon zeritzan leku edo muinoan.
    Ezaguna da ondo gorde delako eta bata batean jasan zuen eraso bortitz baten aztarnak gorde direlako bertan.
  • Sorginen Txabola trikuharria (Bilar, Araba)

    Sorginen Txabola trikuharria (Bilar, Araba)

    Sorginaren Txabola Arabako Elvillar herrian kokaturik dagoen trikuharria da. Álvaro de Gortazarrek eta Carlos Saenz de Tejadak aurkitu zuten 1935ean. 1936an Jose Migel Barandiaranek induskatu zuen; eta 1974an, Juan Maria Apellanizek.
  • Neolitoko etxola

    Neolitoko etxola

    Hegoaldeko lurraldeetako etxebizitza sendoetan bizitzen hasi ziren, ibiltari izateari utzita.
  • Izturitzeko haitzuloa

    Izturitzeko haitzuloa

    Izturitze eta Otsozelaiko harpeak Nafarroa Behereko haitzulo multzo bat dira; Izturitze eta Donamartiri udalerrien artean daude, Arberoan. K.a. 80.000tik 10.000ra urte arteko aroan gizakiak han bizi izan zirela uste dute adituek. Labar-pinturak utzi zituzten, eta tresna eta tamaina txikiko artelan ugari ere bai. 1929an aurkitu zituzten, eta 1953an, monumentu historiko izendatu zituzten