25.jarduera

  • Ragtimea

    Ragtimea
    Ragtimea (denbora urratua) pianorako musika estilo bat da, XIX. mendearen amaieran AEBn ezagun egin zena, europar musikari, Afrikako musikako elementuak nahastuz sortua. Melodia sinkopatuan, galdera-erantzun egituran eta blue noteen erabileran oinarritzen da.
    Musikagile nagusiak Scott Joplin, Jelli Roll Morton eta James P. Johnson izan ziren.
  • Bluesa

    Bluesa
    Blues hitza 1862. urtean agertu zen idatziz, plantazioetako beltzen animoaz hitz egiteko. Afro-amerikar haien sentimenduak kantatzen zituzten. Garai hartan, askatasuna lortu berri zuten blues-musikari askok bizimodu berri bat hartu zuten: hoboing deitzen zioten bizitzeko estilo berri hari. Mudy Waters eta John Lee Hookerrek egun ezagutzen dugun blues musikaren oinarria ezarri zuten, eta B.B. King, Eric Clapton eta beste zenbait abeslarik mundu zabalera hedatu dute estiloa.
  • Rhythm & Bluesetik, Rock & Rollera

    Rhythm & Bluesetik, Rock & Rollera
    Rhythm and bluesa (laburtzeko, haren siglak erabiltzen dira: RB) edo jumping music delakoa jazzetik, bluesetik eta gospeletik eratorritako musika genero bat da. Izen hori Jerry Wexlerrek sortu zuen, Ameriketako Estatu Batuetako Billboard aldizkariko kazetari batek. Lehen Mundu Gerran 'race records' esaten zitzaion estilo horri (arraza-grabazioak), eta, aurrerago, RB izenak ordezkatu zuen esapide hura, gaizki ikusia baitzegoen.
  • Gospel

    Gospel
    Gospela (ingelesetik godspell, 'berri ona') kristau-musika mota bat da, jatorria Estatu Batuetako eliza afro-amerikarretan duena. Gospel tradizionala, hain zuzen, Estatu Batuetako eliza protestante afro-amerikarretan garatu zen. Normalean, koru batek interpretatzen du, zeinak bakarlari bat edo gehiago izan baititzake. Erritmo bizkorrak eta alaiak ditu ezaugarri. Mahalia Jackson, Marion Williams eta Bessie Griffin bakarlariak izan ziren XX. mendeko interpretatzaile ezagunenetako batzuk.
  • Popa

    Popa
    Pop musika XX. mendeko 50eko hamarkadan AEBn eta Erresuma Batuan sortutako musika mota bat da. Publiko zabalarentzat egina da, komertziala eta itsaskorra. ahuek dira abezle famatuak: The Beatles, The Beach Boys, ABBA, David Bowie, Elton John, U2, Michael Jackson, Madonna, New Kids on the Block, Spice Girls, Whitney Houston, Mariah Carey, Robbie Williams, Cristina Aguilera eta Britney Spears.
  • Soula

    Soula
    Ameriketako Estatu Batuetako komunitate afro-amerikarrak sortu zuen, 1950eko hamarkadan eta 1960ko hamarkadaren hasieran. Gospelaren, Rhythm Bluesaren eta jazzaren elementuak batzen ditu.
    Soul musikaren ezaugarri nagusiak erritmo itsaskorra, bakarlariaren eta koruaren arteko lkarrizketa eta inprobisazioa dira. 60ko hamarkadan, soul musika hedatzen hasia zen. Musikari garrantzitsuenak The Jackson 5, Stevie Wonder, James Brown, Ray Charles eta Otis Redding dira, besteak beste.
  • Hard Rock/ Rock Gogorra

    Hard Rock/ Rock Gogorra
    Hitz bortitzak, gitarra elektriko distortsionatuak, baxu elektrikoak eta bateriak ditu ezaugarri nagusiak. Estilo horren sortzaileak langile-mugimendutik sortu ziren, eta ile luzea, arropa bakero estua eta metalezko errematxeak dituzten eskumuturrekoak dira haien irudi. 1970eko hamarkadan hedatu zen, Led Zeppelin, The Who, Deep Purple, Aerosmith, AC/DC edo Van Halen eta Queen taldeei esker.
  • Reggaea

    Reggaea
    AEBko RBa eta Jamaikako momentuaren arteko maitasun-harremanak skaren sorrera ekarri zuen. Jamaikak britainiar kolonia izateari utzi zion 1962. urtean. AEBko dirudunek uhartea bereganatu zuten, eguzki-izpien egarri. Turistentzat aproposak ziren erritmo eta letra goxo azukrez beteak zituen musika hari rocksteady deitu zioten. Bob Marleyrekin batera, UB 40 izan da estiloaren ordezkari nagusia, eta Euskal Herrian, Basque Dub Fundation, Potato eta Fermin Muguruza.
  • Rap, Hip-Hopa eta MCing-a

    Rap, Hip-Hopa eta MCing-a
    Afro-amerikar eta hispanoamerikar komunitateek Bronxen (New York, AEB) 1960ko hamarkadaren bukaeran garatutako musika estilo bat da. Breakdancearekin, grafitiekin eta DJekin batera, hip-hop kulturaren zutarrietako bat da. Beisboleko bisera, kamiseta, galtza bakero zabalak eta saskibaloian jokatzeko zapatilak dira haien jantzirik ezagunenak. Eminem da ordezkari nagusia.
  • Folk-Rocka eta Psikodelia

    Folk-Rocka eta Psikodelia
    960ko hamarkadaren erdialdean, folk musika tradizionalari rockaren instrumentazioa eta erritmoa gehitu zitzaizkion. Folk eszenak lotura estuak zituen Britainia Handiarekin eta AEBrekin: bietan zeuden jogailu akustikoak, kanta tradizionalak eta mezu sozialeko blues musika gustuko zuten folk-zaleak. Estilo horretako musikaririk garrantzitsuenak: Janis Joplin, The Byrds, Neil Young, Simon Garfunkel, The Mamas the Papas, Joni Mitchell edo Eagles, Pink Floyd eta The Doors, besteak beste.
  • Punka

    Punka
    Musika estilo bat izateaz gain, stablishmentaren kontra jotzea helburu duen kultur mugimendu bat ere bada. DIY edo 'zuk zeuk egin' filosofiari atxikia da, eta talde ugarik beren diskoak grabatu eta banatzeko jarrera hartu zuten. Diskoaren soinu ekoitziegiaren eta rock progesiboaren saldukeriaren aurka sortu zen punka. EE UUn sortu zen musika estilo da. The Ramones, The Sex Pistols, Patti Smith eta The Clash izan ziren musikaren eta estetikaren eredua ezarri zuten musika-taldeetako batzuk.
  • Diskoa

    Diskoa
    1970eko hamarkadan jaio zen, AEBko eta Kanadako diskoteketan, eta rhythm and blues, funk, soul eta musika psikodeliko generoak nahastuta sortu zen. Ondoren, musika elektronikoaren bilakaeraren eraginez, dance, techno eta acid house dantza generoak sortu ziren, eta diskoak indarra galdu zuen. Hauek dira genero horretako musikari eta musika talde nabarmenenak: Donna Summer, Gloria Gaynor, Barry White, The Bee Gees, Village People, Boney M eta ABBA.
  • Heavy Metala

    Heavy Metala
    Rock musika Rock gogorra baino gogorragoa. Heavya hasi zuten talde nagusiak Deep Purple, Led Zeppelin eta Black Sabbath izan ziren, 70eko hamarkadan. Haien hasierako kantak entzuterakoan, nabari da rock-and-rollaren eta bluesaren eragina zutela.
    Hauek dira heavyaren berezitasunak: erritmoen abiadura eta indarra, bolumen altuak, gitarran oinarrituriko soinuak, gitarraren distortsioa (soinu heavy eta boteretsu hori lortzeko), soloak, gitarraren soinua aldatzeko teknologia berriak erabiltzea...
  • Rocka

    Rocka
    Rock musika hainbat mugimendu politiko eta sozialen bideratzaile izan da: adibidez, Erresuma Batuko rocker eta mod mugimenduena eta San Frantziskon garatu zen hippy-kontrakulturarena. 1970eko punk kulturak gotikoak, punk mugimendua eta emo azpikulturak ekarri ditu, besteak beste. Protesta-abestiaren folk-iturritik edan du rockak, eta, askotan, arrazaren, sexuaren eta drogaren inguruko aktibismo politikoa ere lotu da musika estilo horrekin.
  • New Wavea

    New Wavea
    Ingalaterran, punketik post-punka etorri zen. New wave ere esaten zaio, eta post-punka ausartagoa eta artistikoagoa zen. 1978an, The Sex Pistolseko John Lydon (Johnny Rotten) abeslari ohiaren Public Image Ltd. taldeak eman zion hasiera mugimenduari. Joy Division, Siouxsie the Banshees, Echo The Bunnymen eta halako taldeek berehala egin zuten bat. Hala ere, post-punkean sortu zen talderik arrakastatsuena Irlandako U2 izan zen. Hamarkadaren bukaeran, munduko talderik handienetakoa izan zen.
  • Grungea

    Grungea
    1980ko hamarkadaren bukaerarako, hard rocka eta glam metala nagusitzen ziren rock irratietan. MTV sortu zen, eta, haren bidez, estiloa edukia baino garrantzitsuagoa zelako pertzepzioa zabaldu zen. Horrekin gustura ez, eta musikari gazteek glam metalaren eta arena rockaren kontra jo zuten, amorruak eragindako musika sortuz. Punkak eta garage rockak eragin handia izan zuten Nirvana, Perl Jam eta Alice in Chainsen gisako grunge taldeetan.
  • Alternative musika eta Indie mugimendua

    Alternative musika eta Indie mugimendua
    Alternative musika (musika alternatiboa) 1980ko hamarkadaren hasieran sortu zen, musika-joera nagusitik kanpo geratzen ziren taldeak sailkatzeko. Alternative labela zeukaten taldeak ez ziren irrati nagusietan entzuteko errazak. Hamarkada hartako talde garrantzitsu batzuk R.E.M, Sonic Youth eta The Cure izan ziren, besteak beste.