-
Paleolitoari harri landuaren garaia deitzen zaio. Antzinako gizaki mota bakoitzak modu berezi eta ezberdinez landu ohi baitu harria, gero eta trebezi handiago eta modu konplexuagoz alegia. Aro luze hori errazago aztertzeko hiru azpi-arotan banatu da Paleolitoa, eta horietako bakoitza, halaber, beste hainbatetan.
-
Suaren bilarako aukeratu dugu sua, film honek horri buruz doalako.
-
Paleolitoari harri landuaren garaia deitzen zaio. Antzinako gizaki mota bakoitzak modu berezi eta ezberdinez landu ohi baitu harria, gero eta trebezi handiago eta modu konplexuagoz alegia. Aro luze hori errazago aztertzeko hiru azpi-arotan banatu da Paleolitoa, eta horietako bakoitza, halaber, beste hainbatetan.
-
Mamut baten adarren irudia aukeratu dugu 10.000 BC filmarako, pelikula honetan mamutak agertzen direlako eta baita ere haien adarrekin zer egiten zuten azaltzen duelako.
-
Mamut handia Lurrean harat-honat zebilenean, gizartea egituratu zuten lehenbiziko ideiak eta sinismenak sortu zirenean.
-
Neolitoa (grezieratik νέος, néos, berri eta λίθος lithos, harri edo Harri Aro Berria) Harri Aroko azken aroa da, Mesolitoaren (edo Epipaleolitoaren) eta Brontze Aroaren artekoa. Aldi hartan errotik aldatu zen gizakiaren bizibidea, harrapari huts izatetik ekoizle izatera. Horren ondorioz, gizakiak bizileku finkoak hartu zituen, eta lehen hiriak sortu ziren.
-
Metal Aroa edo Metalen Aroa Eurasiako historiaurreko aro teknologiko bat da, Kalkolito edo Kobre Aroa, Brontze Aroa eta Burdin Aroa barne hartzen dituena, hurrenik hurren
-
Momia filmarako irudi hau aukeratu dugu (infogunetik aterata), Antzinako egipton marrazki eta eskultura asko egiten zituztelako.
-
Antzinako Egipton, Tebas hiria dago, Bizidunen Hiriburua, non Seti I.a faraoia erregea den bere jarraitzaileen artean Imhotep dago, Tebaseko tenpluko apaiz nagusia eta Heriotzaren Zaindaria, Anck-Su-Namun, faraoiaren ohaide gogokoena. Gau batean, Setik traizioa ezagutuko du, eta biek hilko dute.
-
Quo Vadis filmarako zaldun baten irudia aukeratu dugu, Aintzinako Erroman gertatzen delako pelikula, eta horrelako armadurak eramaten zituztelako gerretarako.
-
K. o. 64-68. urtea, Antzinako Erroma. Hiru urtez hainbat gudulekuetan borrokatzen aritu ondoren, Marko Vinizio (Robert Taylor) erromatar jenerala Erromara garaile gisa itzuli da, bertan Ligiaz (Deborah Kerr) maitemintzen delarik. Baina Ligia kristaua da eta bere fedeak erromatar gerlariaz maitemintzea ez du ahalbideratzen.
-
Antzinaroa, Europako historian, Historiaurretik Erdi Arora bitartean Mediterraneo inguruan garatutako zibilizazioen garaia da. Idazkerak ematen dio hasiera garai honi, K.a. IV. milurtekoan Egipton eta Mesopotamian sortu baitzen. Eskuarki, Antzinaroaren amaieratzat jotzen da Erromatar Mendebaldeko Inperioko azken enperadorearen erorketa (K. o. 476. urtea). Dena den, hainbat historialarik data hori aurrera edo atzera mugitzen dute (K. o. 300-600 artean).
-
Erdi Aroa Europako historiako aro bat da, Antzinaroaren ondorengoa eta Aro Modernoaren aurrekoa. Gutxi gorabehera V. mendetik XV. menderainoko tartea hartzen du, zehazkiago abiapuntutzat 476 urtea hartu ohi da, Mendebaldeko Erromatar Inperioaren desagerpenarekin, eta amaieratzat Konstantinoplaren erorialdia eta Ehun Urteko Gerraren amaiera 1453an edota Kolon Ameriketara iristea 1492 urtean.
-
Troya pelikularako irudi hau aukeratu dugu, garai horretan zaldien gainean ibiltzen zirelako, eta horrelako zaldunak zeudelako.
-
Agamemnon, Greziako hierarkiako errege absolutua, lurralde guztiak konkistatzen saiatzen da menderatzeko, eta askotan Greziako gudari onena den Akilesen laguntza izan nahi du. Dena den, Akilesen aldetik beti sortzen dira atzerapausoak, hala nola, Agamemnon konkistatu nahi duen azken erreinuko gudari onenaren aurka borrokatzera deitzen dioten batean.
-
Irulegiko Eskurako irudi hau aukeratu dugu, filmari buruzkoa delako, eta garai horretako objektu bat delako.
-
Irulegiko Eskua brontzezko objektu arkeologikoa da, Nafarroa Garaiko Aranguren udalerrian dagoen Irulegi mendiko Burdin Aroko Irulegiko herrixkan aurkitua,Euskal Herrian. Baskoien mintzairaren hitzak dituela uste dute hainbat adituk, testuaren lehen hitza sorioneku gisa interpretatu baitute, idazkera baskonikoaz idatzia.